Nietzsche: Botere-nahia eta Betiereko Itzulera
Botere-nahia
Botere-nahia ez da bakarrik bizirik irauteko edo existitzeko nahia: bizirik dagoenak jadanik badauka existentzia. Bizia daukanak bakarrik borondatea dauka; baina ez bizitzeko borondatea, baizik eta bere indarrak eta agintea areagotzeko borondatea.
Botere-nahiaren ezaugarriak
- Beraz, bizitzari edota bizidunari berezkoa zaiona bere boterea handiagotzeko borondatea da. Bizi-sena botere-nahiaren ondorio bat da.
- Botere-nahia "borroka" nozioarekin identifikatzen da: boterea eskuratzeko borroka. Borroka mundu inorganikora ere zabaltzen du: "Bizitza, botere-nahiaren kasu partikular bat besterik ez da."
- Botere-nahiak erresistentzia eta atseginik eza bilatzen ditu. Bizitza organiko guztien oinarrian sufritzeko borondatea dago, zoriontasunaren aurka. Nietzschek dio: "Gizakiak ez du atsegina bilatzen eta ez du atseginik eza saihesten." Botere handiena ematen diguna gehien kostatzen zaiguna da.
- Ona da boterea handiagotzen duena, txarra da boterea gutxitzen duena.
- Supergizakia bere botere-nahiaren arabera biziko da; botere-nahia balioen sortzailea da.
Betiereko Itzulera
Bizitzako momentu bakoitza infinituki errepikatuko da. Nietzschek honakoa esan zuen: "Maite ezazu eta bizi ezazu bizitza infinituki errepikatzea desiratzeko."
Kontzeptuaren ondorioak
- Gertatu dena errepikatuko da: porrotak errepikatuko dira, eta arrakastak ere bai.
- Gizakia, orainaldian hartzen dituen erabakiekin, etorkizunean izango duen portaera eredua zehazten ari da. Orainaldia erabakiorra da.
- Ideia hau bizitzarekiko maitasun neurrigabe batetik bururatu zitzaion Nietzcheri, agian.
- Bere irrazionalismoaren ondorio bezala uler daiteke ere, denboraren ikuskera linealari kontra egiteko asmotan. Bizitzak ez du helmugarik.
Denboraren Ikuskera
Denborak hasiera du eta bukaera ere bai. Bukaerak hasiera berri bat sortuko du. Hau ez da denboraren ikuspegi ziklikoa, non konbinazio berriak sortu daitezkeen: gertakari berdinak, era berean errepikatu egiten dira, aldatzeko aukerarik gabe.
Nietzschek betiereko itzuleraren aurrean jarrera ausarta izatera gonbidatzen gaitu:
"Obra de modo que un horizonte de infinitos retornos no te intimide; elige de forma que si tuvieras que volver a vivir toda tu vida de nuevo, pudieras hacerlo sin temor."
Betiereko itzuleraren teorian, Nietzchek gauza bat erakusten digu: gizakiak supergizaki bihurtzea lortuko du, beldurrik gabe bizitzea lortzen duenean.