Agustinen zoriontasunaren arazoa: tesia eta kontra-argudioak

Filosofia eta etika3,4 KB

Sarrera: Agustinen zoriontasunaren arazoa

Agustinek zoriontasunaren problema planteatzen du honako galderaren bidez: "Nahi duen guztia daukana al da zoriontsua?" Agustinek, bere amak onartzen duen moduan, esaten du norberaren nahiak eta desioak betetzea ez dela zoriontasunaren gakoa; baizik eta zoriontasuna lortzeko ondasun onak nahi eta lortzea dela.

Agustinen aldeko tesia

Agustinen tesia argudiatzen duenez badaude zenbait ondasun unibertsal eta objektibo, eta ideia horretan bat datoz hainbat filosofo (adibidez Platon eta Santo Tomás). 11. atalean adierazten duenez, balio unibertsal horiek bertuteak dira (justizia, neurritasuna, jakinduria...). Bertuteak jainkoaren ideiak direnez, Agustinek dio jainkoa duena (ondasunik iraunkorrena) zoriontsua izango dela. Zoriontasunaren gakoa ez da edozer nahi izatea, baizik eta ondasun iraunkorrak nahi eta lortzea.

Agustinek eta bere amak diotenez, ondasun galkor asko dituen pertsona ez da zoriontsu ondasun horiek soilik izateagatik, baizik eta ondasun horiek neurritasunez eta jakituriaz erabiltzen jakiteagatik. Beraz, balio unibertsal horiek barneratu behar ditugu zoriontsu izateko. Horrela pentsatzen zuen Platonek ere: bere hezkuntza ereduan arrazoimena, matematika eta dialektika bitartez lantzen zen, eta horrek ideia etiko unibertsalak —justizia eta ongia— hautematea ahalbidetzen zuen.

Agustinen teorian, fedea eta jainkoaren hitzaren bitartez borondatearen aldaketa egokia lortzen da, jainkoa eta bertuteak berenganatzeko.

Agustinen aurkako tesia

Mendebaldeko filosofian badaude tesi horren aurka dauden filosofoak ere. Hauek erlatibismo moralaren aldekoak dira, besteak beste sofistak. Jarrera horren arabera balio moralak edo ondasunak subjektuaren, kulturaren edo garai historikoaren arabera erlatiboak dira.

Jarrera horretan muturreko zenbait sofista zeuden, adibidez Trasímako. Filosofo horren ustez gizakiaren jarrera naturala plazerraren bilaketa eta menperakuntza nahia dira; hortaz, pertsonak zoriontsu izateko bere desioak bete behar dituzte, beste pertsonen gainetik bada ere. Gorgias sofistaren ustez, pentsamendua eta dialektika ez ziren egia atzemateko baliabideak, arrakasta lortzeko armak baizik. Norberaren arrakasta zen zoriontasunaren gakoa.

Ondorioak

Guzti honetatik ondorioztatzen da gizakiok izaki sozialak garela, beraz, zoriontasunaren arazoa ez da soilik norbanakoren arazo bat: ezin gaitezke bakarrik izan; besteen osagaiak behar ditugu zoriontsu izateko. Bestela, norberaren desioak eta interesak talka egin dezakete etengabe.

Ikuspegi praktiko batetik, komunitate batek zenbait balio partekatu behar ditu elkarrekin bizitzeko: justizia, tolerantzia, berdintasuna eta elkarrekiko ardura. Komunikazioak ideia gutxi eta argiak behar ditu, komunitate sendoa eraikitzeko. Zentzuz, tesi hau positibotzat har daiteke, komunitatearen garrantzia azpimarratzen duelako.

Laburbilduz:

  • Agustinen aldekoek uste dute bertute unibertsalek eta jainkoak zoriontasuna bermatzen dutela.
  • Sofistek eta erlatibistek uste dute balio moralak garaiko eta kulturaren arabera alda daitezkeela; norberaren arrakasta eta desioak betetzea izan daiteke zoriontasunaren gakoa.
  • Ondorio praktikoa da zoriontasuna pertsona elkarrekiko eta komunitatearen lankidetzaren bidez lortzen dela.

Deskargatu

PDF Word HTML