Immanuel Kanten Filosofia: Teoria eta Ezagutzaren Mugak
Immanuel Kanten filosofia eta Ilustrazioa
Immanuel Kanten filosofia Ilustrazioaren testuinguruan kokatzen da, non arrazoia funtsezko elementua bihurtzen den. Kant René Descartesen arrazionalismoaren eta David Humeren enpirismoaren eraginpean egon zen, baina bi korronte horiek gainditzen saiatzen da, filosofia kritikoa garatuz. Izan ere, berak dioenez, Humek 'lo dogmatikotik esnatu' zuen, eta horrek ezagutzaren arazoa berriro planteatzera eraman zuen.
Ezagutzaren mugak: Hiru galdera nagusiak
Kanten helburua hiru galdera nagusiri erantzutea da:
- Zer jakin dezaket?
- Zer egin behar dut?
- Zer itxaron dezaket?
Galdera horiek guztiak, azken batean, galdera handiago batean biltzen dira: zer da gizakia? Hala ere, bere epistemologian galdera nagusia 'zer jakin...