Nietzscheren filosofia: Apolineoa, Dionisiakoa eta Nihilismoa
Apolineoa eta dionisiakoa
Gizakiaren baitan bi indar kontrajarri agertzen dira: arrazionalismoa eta sentimenduak. Apolo, argitasunaren eta neurriaren jainkoa da, arrazionala; Dionisos, aldiz, itxuragabearen eta neurrigabearen adierazgarria da, sentimenduen erakusle. Bi hauen arteko kontrajarritasuna bereizgarria den arren, ezin dute bizi bata bestea gabe.
Hala ere, Europako filosofia tradizionalistak apolineoari garrantzia handiagoa eman dio, eta bere balioak nagusitu dira Mendebaldeko kulturan, dionisiakoen gainetik. Nietzschek hauxe bera aldarrikatzen du: berarentzat, supergizakia ezaugarritzen duten baloreak dionisiakoak dira, eta bi joeren arteko oreka berreskuratzen saiatuko da. Joera arrazionalista duenak ez du errealitatearen mugikortasunaz ohartzen; izan ere, bizitzan aurrera egin ahal izateko eta ezagutza lortzeko, instintuak eta pasioak baloratu behar dira.
Nihilismoa eta baloreen transmutazioa
Nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorioetako bat da, eta indarrean dauden baloreak ukatzen ditu; transzendentziaren ukapena da. Nihilismora daramaten bide asko daude:
- Gorputzaren edo bizitzaren desioei uko egitea.
- Historiaren gertakizunek helbururik ez dutela ohartzea.
Gehienetan, nihilismorako joeraren arrazoia gizakiaren ezjakintasuna da: nondik datorren, nora doan eta munduan duen egitekoa ez jakitea. Gainera, metafisikak mundu honen bestaldean dagoena ezerezean utzi duenez, gizakiaren bizitzari zentzua ematen zion mundu transzendentea desagertu egin da.
Honela, gizakiak Jainkoaren ordez natura eta mundua aldarrikatzen ditu. Jainkoaren heriotzaz ohartuta, moral berria eta supergizakia proposatzen ditu, lau fase igaroz:
- Erlijio, metafisika eta moralaren hondamendiaz ohartzea.
- Mundu berriaren baloreak bereganatzea.
- Gizakiak bere buruari mesprezua izatea.
- Bere burua gainditzea eta suntsitzea.
Gizakiak badaki bera dela Jainkoaren heriotzaren kausa, eta ondorioz, hortik aurrera, botere-borondatea izango da gizakiaren baliorik nagusiena.