Zergatik eta Zertarako Filosofatu?

Filosofia eta etika2,03 KB

Aldaketa sozial eta bizi-erritmo bizkorrak direla eta, bizitzan nondik jo jakiteko beharrezkoagoa dirudi egunkariak irakurtzeak unibertsala eta sakona denari buruzko jakinduriaren bila aritzeak baino. Gainera, jakintza positiboak balioesten dira nagusiki, jakintza zientifikoa eta teknologikoa, alegia.

Ezaugarri horiek nagusi direlako, inoiz baino gehiago behar dugu jakintza filosofikoa. Jakintza horrek berari dagozkion lanak aurrera egiten ahaleginak egin behar ditu. Hauek dira lan horiek:

  1. Arrazionalki zein helburu har ditzakegun eta hartu behar ditugun argitzen saiatzea.
  2. Ondo bizitzeko behar dugunaz aritzean, dimentsio unibertsala lortzea, zientzien eta kultura eta gizarte jakin batzuen berezitasuna gaindituz.
  3. Kritika arrazionalak egiteko irizpideak eskuratzea, dogmei aurre egin ahal izateko eta gure jarrerak zertan oinarritzen ditugun jakiteko.
  4. Irizpide horiek hausnarketaren bidez ezagutzen dira, eta hausnarketa da filosofiaren berezko jarrera.
  5. Kritika egiteko argudiatu egiten du filosofiak: hau da, solaskideek uler ditzaketen eta epe laburrera edo luzera onar ditzaketen arrazoiak ematen ditu. Zientziek ere ematen dituzte arrazoiak, baina horien helburua ez da unibertsaltasun eta azken-mailara iristea. Zientziak ez dira saiatzen azken galderen erantzunak bilatzen.
  6. Argudioak egitura sistematikoaren baitan egin behar dira; izan ere, edozein baieztapen erlazio bidez sortutako egitura batean kokatu behar da ulergarria izan dadin, bestela ulertezina izango da. Testuekin ere gauza bera gertatzen da: testuinguruan baino ezin dira ulertu.
  7. Horrek jakintza guztien jakintza bateratzailea ematen digu, bai ezagutzan bai eta ekintzan ere. Jakintza mota bakoitzak egiaren eta zoriontasunaren bilaketan zer ekarpen egiten duen galdetzen du jakintza bateratzaile horrek.

Bizitza filosofikorik ez izateak nahastea dakar bizitzara, gainerako jakintzak batuko dituena falta baita, erabateko egia lortzen saiatuko dena eta giza bizitzaren azken helburuak zein diren galdetuko duena.

Deskargatu

PDF Word HTML