Jakintza Motak, Filosofia eta Zientzia: Ezaugarriak eta Metodoak

Filosofia eta etika10,27 KB

Jakintza Motak

  • Jakintza Arrunta: Eguneroko bizitzako esperientzian du oinarria. Adibidez, artisau batek buztinezko pitxer bat egin ondoren, egosten da, eta buztina gogortu egiten da. Artisauak ez daki nola gertatzen den, baina horrela dela badaki.
  • Jakintza Zientifikoa: Jakintza arruntak ez die zergatiak bilatzen gauzei; zientifikoak, aldiz, bai. Errealitatea ezagutzeko erabiltzen da. Esperimentazioak eta matematika aplikazioek bereizten dute jakintza zientifikoa filosofikotik.
  • Jakintza Teknikoa: Mundua menperatzea eta kontrolatzea bilatzen du. Jakintza zientifikoa aplikatzen du, eta teknikoak zientifikoari erronkak proposatzen dizkio.
  • Jakintza Filosofikoa: Beste jakintza batzuetatik bereizten duena arrazoizko ezagutza izatea da: sistematikoa eta kritikoa. Frogapenean eta hausnarketetan oinarritzen da.
    • Sistematikoa: Jakintzak modu ordenatuan aurkezten dituelako.
    • Kritikoa: Beste gai batzuen gaineko kritika egiten duelako, iritzia emanez.
  • Jakintza Artistikoa: Arte plastikoa, zinema, literatura, poesia... besteak beste, bizitzaren esperientzia adierazten dute. Errealitatea hautemateko erak dira.
  • Jakintza Erlijiosoa: Jakintza sakratua, jainkotar jakintzaz dihardu. Adierazpen mistikoak sinesmenezko bizipenen emaitzak dira.

Filosofiaren Helburuak eta Funtzioak

Filosofiaren helburu nagusia giza helburuak aztertzea da. Gizakiaren ahalmen garrantzitsuena askatasuna da. Penagarria izango litzateke gizakiak askatasuna erabiltzea arrazoiak parte hartu gabe. Arrazoiak galdetu beharko du zein diren gizabanakoak bere ekintzak bideratzean aurrean izan behar dituen helburuak.

Filosofiaren Funtzioak

  • Dimentsio Unibertsala: Filosofia errealitatearen esparru konkretu batez arduratzen diren zientzia partikularren eta kultura eta gizarte konkretuen ikuspegiak gaindituta, dimentsio unibertsala lortzen saiatzen da.
  • Dogmak Desegiteko: Filosofiak dogmak desegiteko eta, beraz, arrazoizko kritika egiteko lagungarriak diren irizpideak ematen dizkigu. Dogma kritikarik onartzen ez duen baieztapen bat da.
  • Hausnarketa Bultzatzeko: Filosofia hausnarketa da; gogoeta eta gertaerak lasaitasunez eta urrunetik aztertzen ditu, horiek hobeto ezagutzeko eta giza bizitza hobeto bideratzeko.
  • Argudiatzeko: Filosofia, bere eginkizun kritikoa betetzean, argudiatzen saiatzen da, hau da, bere ikuspegiaren arrazoiak ematen ahalegintzen da.
  • Sistematizatzeko: Baieztapen orok harreman-egitura bat izan behar du sistema baten barruan. Filosofia baieztapen baten inguruan dauden suposizio guztiak lantzen saiatzen da.
  • Integratzeko: Filosofiak jakintza integratzeko balio du, bai maila teorikoan (egiaren bilaketari dagokionez), baita maila praktikoan ere (giza bizitzaren azken helburuei dagokienez).

Jakintza Zientifikoa

Filosofiak eta zientziak sorrera bera dute; arrazoizko jakintzak dira, kritikoak, alegia. Zientzia ezagutza objektiboak lortzeko arrazoizko prozedura multzoa da.

Sailkapena

  1. Zientzia Formala: Proposamen bat baliagarri aurkezteko, koherentea izan behar du (kontraesanik ez izatea) eta argia. Zientzia formala axiometatik abiatzen da eta mundua erakusten digu. Adibidez: Matematika eta Geometria.
  2. Zientzia Enpirikoa: Proposamenak koherentea eta argia izan behar du, baina beti ere esperientzian oinarrituta. Esperientziak ematen dio koherentzia. Adibidez: Natur Zientziak edo Giza Zientziak.
    • Natur Zientziak: Mundu naturalean dihardu; esperimentazioa da nagusi.
    • Giza Zientziak: Giza askatasunaren eta kulturaren munduaz aritzen da.

Ezaugarriak

  1. Esperimentazioa: Jakintza zientifikoak esperimentazioa erabiltzen du, filosofiak ez bezala. Hala ere, filosofiak giza esperientziatik elikatzen da, esperientzia koherentziaren bidez azaltzen saiatzen baita.
  2. Errealitatearen Alderdi Konkretua: Zientzia bakoitzak errealitatearen alderdi konkretu bat aztertzen du. Filosofiak, aldiz, errealitate globala aztertzen du, hausnarketa baita.
  3. Bere Buruaz Ez Galdetzea: Zientziak ez du bere buruaz galdetzen, ez ditu galderarik egiten hausnarketa horretan. Filosofiak, aldiz, beti dago galderak egiten.
  4. Prozesu Naturalak Lantzea: Zientziak prozesu naturalak gertatzearen arrazoiak eta erantzunak ematen ditu, baina ez ditu gure izateko moduaren arrazoiak ematen. Filosofiak, aldiz, gizakiaren jarrerak, norabideak, etab. aztertzen ditu.

Metodoak

  1. Metodo Induktiboa: Esperientziatik abiatuta, baieztapen orokorrak lortzen ditu.
    • Bukaera Gabeko Indukzioa: Talde bateko hainbat fenomenoren ezaugarri bati erreparatu, eta talde horretako fenomeno guztiei ezaugarri hori atxikitzea. Baieztapena ez da oso zehatza.
    • Indukzio Osoa: Multzo batean dagoen ezaugarri bat orokortzean datza.
  2. Metodo Deduktiboa: Emandako zerbaitetik beste zerbaitera heltzea.
    • Dedukzio Klasikoa: Lortutako baieztapen orokor batetik, orokortasun txikiagoko beste baieztapen batera heltzea.
    • Dedukzio Konstruktiboa: Ezagutza basikoekin baieztapen batera heltzea.
  3. Metodo Hipotetiko-Deduktiboa:
    1. Gertakariak behatu.
    2. Hipotesiak formulatu.
    3. Hipotesietatik ondorioak atera.
    4. Ondorioaren egiaztapena.
    5. Legeak eta Teoria.

Jakintza Filosofikoa

Filosofia K.a. VI. mendean sortu zen, zenbait baldintzei esker: jakin-mina, aisia, mirespena eta testuinguru soziopolitikoa.

Ezaugarriak

  1. Arrazoizko Jakintza: Gogoetan oinarritzen da. Haren jarrera kritikoa eta logikoa da.
    • Kritikoa: Egiten dituen baieztapenak errealitatera egokituta daudelako.
    • Logikoa: Emandako arrazoiak koherenteak direlako.
  2. Jakintza Errotikoa eta Azkena: Errotikoa edo erradikala da, errealitatearen sustraira joaten delako. Azkena da, ezinezkoa delako errealitatetik kanpo dagoen ezer gehiago adieraztea.
  3. Jakintza Historikoa: Urduria eta amaitu gabeko sentsazioa sortzen du. Etengabean dabil aztertzen eta hausnarketak egiten.
  4. Jakintza Arauemailea: Arauak ezartzen edo inposatzen ditu.
  5. Jakintza Unibertsala: Filosofiari buruzko dena aztertu eta hausnartu egiten du. Zientzia, aldiz, espezializazioan zentratzen da.
  6. Jakintza Profanoa: Filosofiak sakratuaz galdetzen du, sakratua den guztia adierazteko asmoa du.

Filosofiaren Metodoak

  • Esperientzia eta Arrazoimen Metodoa: Zentzumenean eta arrazoimenean oinarritzen da errealitatea maila ulergarri eta sentikorrean antzemateko. Esperientzia filosofikotik hasten da, eta ondoren arrazoiaren lanketaren bidez jarraitzen du.
  • Enpirismoa: Ezagutza ororen jatorria eta balioa esperientzia sentikorrean dago. Ideia guztien sorburua sentipenetan kokatzen da.
  • Arrazionalismoa: Arrazoiak du lehentasuna ezagutza lortzeko. Zentzumenetik datorkiguna kontuan hartu behar da, baina arrazoimena da gure ezagutzei azken ziurtasuna ematen diena. Indukzioaren eta dedukzioaren metodoa darabil.
  • Transzendentala (Kant): Giza ezagutza nola lortzen den adierazteko sortu zen. Kantek dioenez, ezagutzeko objektuak gure ezagutzaren araberakoak dira, objektu horien berri a priori izan dezakegulako. Ezagutzen duen subjektua transzendentala da.
  • Hizkuntza-Azterketa: XX. mendean sortua. Adierazpen filosofiko ilunak eta zehazgabeak argitzeko helburua du.
  • Hermeneutika: Helburua idatzitakoa interpretatzea eta ulertzea da, idatzi zeneko testuingurua zein den jakin ondoren. Giza ekintzetara eta gertakizun historikoetara zabaltzen du interpretazioa.

Filosofiaren jakintzak bi dira: teorikoa eta praktikoa.

Jakintza Mitikoa

Mitoa narrazio bat da, kosmosaz eta gizakiak kosmosan duen tokiaz interpretazio bat ematen duena. Mitoak ez dira garai historiko erreal eta konkretu batean gertatzen.

Guretzat natura aldatu eta nahi dugun moduan erabil dezakegun zerbait da. Antzinako greziarrentzat, aldiz, gizakia naturaren menpe zegoen (kontuan izan behar dugu gehienak nekazaritzatik bizi zirela). Greziarrentzat, naturak botere kaotikoa eta sakratua zuen.

Ezaugarriak

  • Oinarririk Gabeko Pentsamendua: Bizitzan ditugun hainbat fenomeno, arazo, galdera eta interes sortzen dizkigu. Galdera horiei erantzuteko jakintza mitikoak ematen dituen baieztapenak frogatu gabeak dira, inolako hausnarketa zehatzik egin gabe. Ezin da frogatu faltsua ala egia den.
  • Pentsamendu Akritikoa: Baieztapen horiek egiterakoan, jakintza mitikoak ez ditu arrazoirik ematen, ezta baieztapen horretara heltzeko erabilitako metodologia azaltzen ere. Ez diote haien buruari galdetzen zergatik heldu diren baieztapen horretara.
  • Pentsamendu Arauemailea: Jakintza mitikoak arauak ezartzen ditu, bizitzari buruzko arauak, batik bat.
  • Legitimazio Soziala: Gizartearen antolakuntza legitimatzen du.
  • Pentsamendu Antropomorfikoa: Munduan gertatzen diren hainbat gauza jainkoen ekintzen ondorioak dira. Jainkoak boteretsuak dira, baina gizakion sentimendu berberak dituzte (maitemintzen dira, haserretzen dira, jeloskorrak dira...). Nahiz eta botere handiak izan, geure antzeko izaera eta jarrerak dituzte.
  • Pentsamendu Konprometitua: Gizakiak ongizatea eta zoriontasuna izateko, jainkoei hainbat mesede egin behar dizkiete, trukean zerbait jasotzeko.
  • Pentsamendu Anonimoa: Kontakizunen egileak ezezagunak dira (adibidez, Adan eta Evaren kontakizuneko egilea).
  • Pentsamendu Ahistorikoa: Kontakizunek ez dute data zehatzik; ez dakigu noizkoak diren.

Deskargatu

PDF Word HTML