Antropologia eta Etika Platonikoaren Azterketa
Antropologia: Finalismo Ontologikoa
Gorputza arimaren kartzela da. Arimak gorputzari bizia eta oreka ematen dio.
Arima
- Hilezkorra, ez materiala.
- Mundu adigarria eta sentikorra komunikatzen ditu.
- Egia eta ezagutza bilatzen du.
- Arima arrazionala.
Arima eta gorputzaren arteko batasuna akzidentala da: arima biziaren eta mugimenduaren oinarria da. Gorputzarekin batasunaren ondorioz, irrikak eta pasioak sortzen zaizkio arimari. Arima arrazionalak ongia ezagutzeko, purifikatu behar du.
Arimaren Xedea eta Jatorria
Arimaren jatorria Mundu Adigarria da, Ideien Mundua. Gorputzarekin elkartzean ideiak ahaztu ditu, inperfekzioan eroriz. Hortaz, purifikazioa ezinbestekoa da. Arima gorputzaren eta bere irriketatik banandu eta Ideien Mundua ezagutzen duenean, bere jatorriaz oroituko da eta Ideien Mundura itzuliko da.
Gizakiaren Ikusmolde Platonikoa: Dualismoa
Gizakia arima eta gorputzaz osaturik dago. Platonak hiru zati bereizten ditu ariman:
- Arrazoi Arima: Hilezkorra, adimentsua, jainkozkoa. Burmuinetan kokatua.
- Suminezko Arima: Sentimendu nobleenak (kemena, itxaropena) dagozkio. Torax edo bihotz aldean kokatua, gorputzetik aldagarria eta hilkorra.
- Irritsezko Arima: Bizirik irauteko sena, sexuzko apetitua, plazerra eta mina besarkatzen ditu. Sabelaldean kokatua eta hilkorra.
Arima Moten Ezaugarriak
| Arima Mota | Ezaugarria | Funtzioa (F) | Bertutea (B) | Kokapena (K) |
|---|---|---|---|---|
| Arrazionala | Hilezkorra | Ezagutza eta gorputzaren gobernua | Jakituria eta zuhurtasuna | Buruaren |
| Suminkorra | Hilkorra | Pasio zintzoen kontrola | Ausardia | Bularra |
| Irrikatsua | Hilkorra | Plazera | Neurritasuna | Sabela |
Gizaki guztiengan daude arima mota hauek, baina zein den nabarmena, izaki mota ere bereizten da.
Etika
Dialektika eta maitasuna ez dira nahikoak ideietara heltzeko; bertutea beharrezkoa da. Gizaki isolatuak ezin daiteke zintzoa eta jakintsua izan; komunitate politikoa behar du, hau da, estatua. Estatuaren eta bertutearen bidez ideietara hel daiteke.
Bertutea eta Purifikazioa
- Bertutea (B): Jakituria, ongia, justizia, ausardia, etab. ezagutza da. Bertute guztiak ongiaren ideian elkartzen dira.
- Purifikazioa: Gizaki bertutetsua arima pasioetatik purifikatu eta gorputzetik askatzen duena izango da, horrela arima ideietarantz heldu ahal izango du.
Bizitza zuzena eta bertutetsua mixtoa izan behar du: plazerra neurriarekin onartu behar da.
Armonia eta Justizia
Errepublika liburuan, justizia oinarrizko bertutea izango da.