Nietzsche: Mendebaldeko Zibilizazioaren Kritika eta Bitalismoa
Mendebaldeko zibilizazioari kritika
Nietzschek mendebaldeko zibilizazioa kritikatzen du, bizitzaren kontrako metafisika batean oinarrituta dagoelako, eta bitalismoa erreibindikatzen du. Akats metafisikoaren garapena azaltzen du; honen jatorrian Sokrates eta Platon daude, eta gero kristautasunak jarraitu zuen akats berberarekin.
Akats metafisikoa eta dualismo platonikoa
Dualismoaren bidez, benetako mundua ideien munduan kokatuz, zentzumenen mundua baztertzen dute. Nietzscherentzat, bi munduen arteko bereizketa gezur hutsa da. Dualismoaren ondorioz, gizakia bitan banatuta dago: arima eta gorputza. Arima gizakiaren alde ona da eta gorputza txarra. Nietzschek dioenez, gorputzezkoa eta bitala den guztia kontrolatu eta menperatu behar dela uste izan da.
Dualismoaren ondorioak ezagutzan
Arrazoia benetako ezagutzaren iturria dela esaten da, betiereko egien izate aldaezina ezagutzeko giltza. Gorputzean ditugun zentzumenak, ordea, ez dira baliagarritzat jotzen benetako ezagutza lortzeko, itxura faltsuak eskaintzen dizkigutelako.
Bitalismoa eta errealitatearen onarpena
Metafisikak ez du onartu nahi bizitza den bezala; horregatik, beste mundu bat asmatzen du. Bizitzaren eta munduaren aldakortasunaren aurrean, mundu finko bat asmatzen du beldurragatik. Ez zaizkio zentzumenak gustatzen, errealitatearen aldakortasuna erakusten dutelako.
Arrazoiaren mugak eta bizitzaren sena
Arrazoian oinarritzen da eta kontzeptuen bidez izena jartzen die: egia, ongia... Baina kontzeptu arrazionalen bidez ezin da bizitza ulertu, bizitzak ez duelako zerizan arrazionalik. Bizitza instintu, grina eta afektu multzoa da. Nietzschek Heraklitoren ikuspuntua onartzen du: hau da egia bakarra eta daukagun mundu bakarra. Bizitzari aurre egitea "bai" esatea da.
Apolineoa eta dionisiakoa
Wagner eta Schopenhauerren eraginak ditu. Nietzschek jarrera estetikoa eta artea defendatzen ditu. Artistak bakarrik harrapa dezake errealitatearen alderdi ilun eta gatazkatsua; alderdi hori ezin da arrazoiaren bidez atzeman.
Greziako mitologia eta tragedia
Greziako mitologiako bi jainkoek giza errealitatea irudikatzen dute:
- Dionisos: Instintiboa, pasioa eta musika.
- Apolo: Arrazoia, argia eta heroia.
Tragedia grekoan, Apolo eta Dionisos giza errealitatearen adierazpen kulturalak dira eta batak bestea behar du. Hala ere, Sokratesek tragedia hondatu eta okerbideratu zuen, Euripidesengan zuen eraginagatik, apolineoa "ona" eta dionisiakoa "txarra" dela aldarrikatuz.