Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Immanuel Kanten Ezagutzaren Teoria eta Ilustrazioa

Filosofia eta etika2,64 KB

Kanten ezagutzaren teoria: Arrazoi hutsaren kritika

Kantentzat, ezagutza zientifikoak izatekotan, bi motatako baldintzen arteko sintesia eratu behar du: subjektuak emandakoa eta objektuak ipinitakoa. A priorizko formak soilik esperientzian aplikatu behar dira; badaude esperientziatik ez datozen elementuak, baina esperientziaren mugen barruan bakarrik erabili daitezke.

Ezagutzaren prozesua eta fenomenoa

Hemendik zenbait ondorio atera zituen:

  • Ezagutzan, subjektuak datu sentigarriak antolatu, ordenatu, egituratu eta ezagutzeko a priorizko formetara moldatzen ditu.
  • Guk gauzak ez ditugu diren bezala ezagutzen, subjektuak objektua eraikitzen duelako, a priorizko formak (espazioa eta denbora) eta kategoriak ezartzen dizkion neurrian. Objektua subjektuari
...
Jarraitu irakurtzen "Immanuel Kanten Ezagutzaren Teoria eta Ilustrazioa" »

Filosofia: Egia, Ekintza eta Errealitatearen Kontzeptuak

Filosofia eta etika3,38 KB

Egiaren Kontzeptua eta Ziurtasuna

Egia: Grekoan ezkutuan ez dagoena, latinez zehaztasuna eta herbehereraz konfiantza. Ezagutzaren helburua: egiazko emaitzak lortzea da.

Ziurtasun egoerak eta egia-irizpideak

  • Ziurtasun egoerak: ezjakintasuna, zalantza eta ziurtasun subjektiboa.
  • Egia-irizpideak: autoritatea, tradizioa, errealitatearen eta pentsamenduaren arteko elkarrekikotasuna, koherentzia logikoa, erabilgarritasuna eta ebidentzia.

Ekintza: Borondatezkoak eta Nahi Gabekoak

Ekintza: egiten ditugun gauza jakin batzuei erreferentzia egiten die. Egiten ditugun gauza batzuk nahi gabeko ekintzak dira, ez dugu jakinaren gainean hartzen; beste batzuk, ordea, borondatezko ekintzak dira.

  • Nahi gabekoak: behartuta egindakoak edo inguruko egoerak ez ezagutzeagatik
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofia: Egia, Ekintza eta Errealitatearen Kontzeptuak" »

Platonen Filosofia: Haitzuloaren Mitoa eta Testuingurua

Filosofia eta etika2,53 KB

Platonen Haitzuloaren Mitoaren Analisia

Haitzuloaren mitoaren bidez, Platonek bi munduen existentzia azaltzen digu:

  • Kobazuloaren barnealdea: Zentzumenen mundua da, hau da, mundu faltsua.
  • Kobazuloaren kanpoaldea: Ideien mundua da, benetako mundua (egiazkoa). Bertan, eguzkia —ongiaren ideia— da gorena.

Kobazuloaren barneko presoek itzal batzuk baino ez dituzte ikusi beren bizitzan, eta horiek benetakoak direla uste dute. Dena den, horietako batek kobazuloaren kanpoaldera joaterakoan benetako mundua ezagutzen du: ideiena. Pertsona hori filosofoa izango da, eta bere betebeharra engainatuta bizi diren presoek ideien mundua ezagutzea da, nahiz eta hasieran ez dioten sinetsiko.

Platonen Testuinguru Historikoa eta Filosofikoa

Platon Atenasen jaio zen...

Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia: Haitzuloaren Mitoa eta Testuingurua" »

Ortega y Gasset: Razio-bizitzaren Gainditzea eta Ideiak

Filosofia eta etika2,7 KB

José Ortega y Gasset: Arrazoiaren eta Bizitzaren Gainditzea

Razio-bizitzalismoa: Aurkakotasunetik Adiskidetzara

Ortega y Gasset-ek arrazoiaren eta bizitzaren arteko dibotomia gainditzea proposatu zuen Razio-bizitzalismoaren bidez:

  • Arrazoia: Ezagutzaren eta objektibitatearen oinarritzat hartzen zen.
  • Bizitza: Aldakorra, mugikorra, desioa eta pasioa (irrazionala) zen.

Helburua: Aurkakotasuna gainditu eta adiskidetza lortzea, hori da razio-bizitzalismoa.

Arrazoi Historikoa eta Kulturaren Eboluzioa

Arrazoiaren kontzeptua hedatu beharra kulturaren eboluzioan aztertzen da, kultura oro har bizitzarekin erlazionatuta baitago. Kultura sinesteen segida etengabea da. Sineste garrantzitsuenak hauek izan dira:

  1. Jainkoarengan eta errebelazioan sinestea (Erdi Aroa)
...
Jarraitu irakurtzen "Ortega y Gasset: Razio-bizitzaren Gainditzea eta Ideiak" »

Etika Materiala eta Prozedurazko Etikak: Scheler eta Diskurtsoaren Teoria

Filosofia eta etika3,97 KB

Balioen Etika Materiala

Formalismoarekiko alternatiba bat

Max Scheler (1874-1928) ez zegoen ados Kanten formalismoarekin, eta alternatiba gisa, balioen etika materiala azaldu zuen. Enpiristek egindako akats berbera egin zuen Kantek ere; bi ahalmen mota baino ez ditugula uste izatea: arrazoimena eta sentimena. Arrazoimenak unibertsaltasunerako eta baldintzarik gabeko gaitasuna du, baina a priori formak baino ez ditu ematen, ez edukirik ez materiarik. Sentimenak, berriz, ezagutza bereziak eta baldintzatuak ematen ditu beti, a posteriori lortutakoak, alegia, baina edukiak ere bai.

Schelerren ustez, gure espiritua arrazoimena/sentsibilitatea baino zabalagoa da, eta horregatik, ez dago zertan a prioria arrazionalarekin eta materiala zentzumenen munduarekin...

Jarraitu irakurtzen "Etika Materiala eta Prozedurazko Etikak: Scheler eta Diskurtsoaren Teoria" »

Aristotelesen hilemorfismoa eta Platonen kritika

Filosofia eta etika2,61 KB

Platonen ideien teoriaren kritika: Aristotelesen hilemorfismoa

Platonek eta Aristotelesek eszeptizismoa baztertu nahi dute, baina bion planteamenduak desberdinak dira. Aristotelesek errealitate substantzialaren barnean sartzen ditu, alde batetik, inguratzen gaituen eta zentzumenez hautematen dugun errealitatea edo lehen substantzia, eta, bestetik, esentzia unibertsalak, ideiak, edo bigarren substantzia.

Errealitate akzidentala gauzaki zehatzetan hauteman daitezkeen ezaugarriak dira: kantitatea, neurria… Izatez, errealitatea den bakarra lehenengo substantzia da, eta akzidenteak ez dira lehenengo substantziak.

Mundu sentigarria eta aldaketaren auzia

Platonen ustetan, mundu sentigarriaren aldakortasunak dakar errealitate hori sasi-errealitate bat...

Jarraitu irakurtzen "Aristotelesen hilemorfismoa eta Platonen kritika" »

Platonen Politika: Bertuteak eta Hiri-Estatu Ideala

Filosofia eta etika2,5 KB

Platonen teoria politikoan morala eta politika bat egiten dute bere antropologiarekin. Politeia edo Errepublika izeneko elkarrizketan justiziaren teoria azaltzen da. Teoria hori sofisten jarrera erlatibista eta eszeptikoaren aurkakoa da.

Justizia eta Zoriontasuna

Errepublikak justiziaren eta zorionaren arteko erlazioa du pentsagai. Justizia estatuaren eta gizabanakoaren bertutea (aretē) da. Hori dela eta, gizakiaren eta herriaren esentzia ezagutu behar da noiz diren justuak erabaki ahal izateko, eta bide batez, justizia zer den definitu ahal izateko.

Hiri-Estatuaren Sorkuntza eta Zereginak

Platonek hiri-estatuak bete behar duen beharra azaltzen du Politeiaren 2. Liburuan: hiri-estatuak sortzen dira gizakiok bakarka gure premia guztiak asebete...

Jarraitu irakurtzen "Platonen Politika: Bertuteak eta Hiri-Estatu Ideala" »

Ortega y Gasset: Bizitza, Perspektibismoa eta Raziobitalismoa

Filosofia eta etika2,39 KB

Ortega y Gasset: Filosofiaren ikuskera

Filosofiaren ezaugarriak:

  • Komunika daitekeen ezagutza da.
  • Ez da beste gauza batean oinarritu behar.
  • Osotasuna bilatzen du.

Bizitzari buruzko ikuskera

Bi zentzutan uler daiteke: biologikoa eta biografikoa.

Bizitzaren kategoriak

Bizitzea egiten duguna eta gertatzen zaiguna da; gure buruarekin eta beste gauzekin topo egitea da.

  • Ustekabekoa da: Ez dago idatzita, guk egiten dugu probabilitate desberdinen artean hautatuz.
  • Halabeharra eta askatasuna: Biak uztartzen dira.
  • Testuinguru zehatza: Aukeraketen bidez garatzen da.
  • Denborazkotasuna: Momentu bakoitzean hurrengoan egingo duguna erabaki behar dugu.

Inguratzen gaituzten baldintzek mugatu egiten gaituzte, baina aldi berean aukerak eskaintzen dizkigute.

Zirkunstantzia

Inguratzen...

Jarraitu irakurtzen "Ortega y Gasset: Bizitza, Perspektibismoa eta Raziobitalismoa" »

Immanuel Kant eta Ilustrazioaren Filosofia: Gakoak

Filosofia eta etika2,39 KB

Immanuel Kant: Bizitza eta Testuingurua

Immanuel Kant XVIII. mendean jaio zen Prusian. Pietismoaren giro erlijiosoan hezi zen, protestantismoaren adar bat. Bere "Erlijioa, arrazoi soilaren mugen barnean" obra zentsuratu egin zuten, eta horren ondorioz, ezin izan zuen lan gehiagorik argitaratu. Aipatzekoa da Kant ez zela inoiz Prusiatik irten.

Zer da Ilustrazioa?

Kantentzat, Ilustrazioa gizakiaren irteera da bere erruzko adingabetasunetik. Adingabetasuna norberaren adimenez baliatzeko ezintasuna da, besteen gidaritzarik gabe.

Zergatik jotzen dute gizakiek adingabetasunera?

Alferkeria eta koldarkeriagatik. Beste batzuek haien ordez pentsatzen dutenez, gizakiek ez dute beren kabuz pentsatzeko ahaleginik egiten.

Nola atera daiteke egoera horretatik?

Jendeari...

Jarraitu irakurtzen "Immanuel Kant eta Ilustrazioaren Filosofia: Gakoak" »

Ilustrazioa, Descartes eta Kant: arrazoi eta askatasuna

Filosofia eta etika8,8 KB

Descartes: pasioak, grinak eta askatasuna

Pasioak eta askatasuna: Descartesek arimaren ekintzak eta grinak bereizten ditu. Ekintzak borondatearen menpe daude; grinak, aldiz, ustelgabekoak dira, hau da, gorputzean eragiten duten indar mekanikoak. Arimaren indarra gorputzaren mugimenduak gelditu eta grinak menderatzean datza.

Grinak, alde batetik, arima erakartzen dute; bestetik, arima bere buruaren aurka bihurtzen dute, baina horrek ez du esan nahi kaltegarriak direnik. Haien zeregina arima zirikatzea da, amore eman dezan, gorputza kontserbatzeko eta hobetzeko. Tristura eta alaitasuna bi grina funtsezkoenak dira. Tristurarekin arima gorputzarentzat kaltegarri diren gauzez ohartzen da. Alaitasuna, aldiz, gorputzarentzat onuragarri diren gauzez...

Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa, Descartes eta Kant: arrazoi eta askatasuna" »