Ilustrazioa, Descartes eta Kant: arrazoi eta askatasuna
Descartes: pasioak, grinak eta askatasuna
Pasioak eta askatasuna: Descartesek arimaren ekintzak eta grinak bereizten ditu. Ekintzak borondatearen menpe daude; grinak, aldiz, ustelgabekoak dira, hau da, gorputzean eragiten duten indar mekanikoak. Arimaren indarra gorputzaren mugimenduak gelditu eta grinak menderatzean datza.
Grinak, alde batetik, arima erakartzen dute; bestetik, arima bere buruaren aurka bihurtzen dute, baina horrek ez du esan nahi kaltegarriak direnik. Haien zeregina arima zirikatzea da, amore eman dezan, gorputza kontserbatzeko eta hobetzeko. Tristura eta alaitasuna bi grina funtsezkoenak dira. Tristurarekin arima gorputzarentzat kaltegarri diren gauzez ohartzen da. Alaitasuna, aldiz, gorputzarentzat onuragarri diren gauzez ohartarazten du arima, eta maite ditu; ondorioz, horiek eskuratzeko eta kontserbatzeko joera du.
Grinak morrontza-egoerarekin lotuta daude; hau da, gizakiak esklabo bihurtzen dituzte eta askatasuna kentzen diote. Gizakiak morrontza horretatik askatzen ahalegindu behar du. Gizakiak ez du bere burua grinaren menpe utzi behar; esperientzia eta arrazoia izan behar ditu bere ekintzen gidari. Horrela bakarrik bereiziko ditu ongia eta gaizkia. Zuhurtzia grinak menderatzean datza: grinak izan arren, pentsamendu argi eta garbiaren agintea hedatu behar da, eta aginte hori ahal den neurrian odol-mugimenduen eta bizitza espirituen mende dauden grinetatik aldendu behar da.
Kant eta Ilustrazioa: 'sapere aude'
Kant eta ilustrazioa: sapere aude Ilustrazioa gizateria erruzko adingabetasunetik irtetea da; tutoretza eta inposaketa arrotzetatik askaturiko arrazoimen autonomoa erabiltzean datza. Horregatik, "ausartu pentsatzen" edo "sapere aude" deitzen da; gizadiaren zati handi bat adingabe mantendu da bizitza osoan, eta horregatik beste batzuei erraz egiten zaie tutore bilakatzea.
Baina tutoreek diote adin nagusitasunerako urratsa neketsua eta arriskutsua dela, eta, beraz, ez joateko aholkatzen dute. Halaber, arrisku hau ez da larria soilik; huts eginez ere lor daitezke helburuak. Ondorioz, zaila izaten da gizabanakoak berezko bihurtu zaion adingabetasun horretatik bere burua ateratzea. Hura maitatzera ere iritz daiteke. Gainera, inork arrazoia erabiltzen saiatuko balitz, ez luke ezer lortuko, ez dagoelako horretara ohituta. Horregatik dira hain gutxi arrazoia erabiliz adingabetasunetik irten eta tinko dabilenak. Baina litekeena da norbaitek bere burua ilustratzea, askatasuna ematen bazaio.
Tutore batzuk ilustratzen direnean kontuan izan behar dute beraien publikoak ez direla gai hain erraz ilustratzeko, eta hori pixkanaka egin behar dela. Beraz, iraultza ez da bidea, berehalako aldaketa dakarrelako.
Ilustrazioaren ezaugarri nagusiak
XVIII. mendeari Argien Mendea esaten zaio. Arrazoiak eta zientziak gizakia argitzen dutela sinesten hasten dira. Arrazoiaren laguntzaz, filosofo ilustratuek Erdi Arotik datorren iluntasuna desegin nahi dute: aurreiritziak, eztabaidaezinezko dogmak… suntsitzeko esperantzarekin daude. Gizakia dagokion lekuan kokatu nahi dute, hots, eredu teozentrikotik antropozentrikora igaroz.
Argia egia, ezagutza, arrazoi, orden eta ondasunaren sinbolo bezala har daiteke. Iluntasuna, aldiz, ignorantziaren, nahaskeriaren eta kaosaren sinboloak dira. Ilustrazioak autoritateari eta dogmei espiritu kritiko arrazionalista bat kontrajarri zien.
Ilustrazioaren bilakera
Ilustrazioa Britainia Handian hasi zen, XVII. eta XVIII. mendeetan. Enpirismoa nagusi zen, baita Newtonek sortutako zientzia-eredua ere. Zientziaren esperientziaren garrantzia pentsamendu arloan enpirismo ingelesean gauzatu zen. Kant, Humearekin batera, Filosofia Garaikidearen aita bezala hartzen da, eta filosofo hauen pentsamenduak kritikatu zituen.
Ilustrazioaren ideiak
Ilustrazioak tradizioek utzitako kontzeptu eta balore guztiak kritikatzen ditu. Arlo eta eremu guztiak kolokan jartzen dira. Hainbat mendez, erlijiok gizakiei koherentzia eman bazien ere, orain erlijioaren papera filosofiari dagokio. Ideiak eta aurrerapen zientifikoek gizakiaren perfekziorantz eraman zuten. Gainera, natura kontzeptua indargabetu zen: natura izango da arrazoiaren erreferentzia berria. Ondorioz, arrazoi autonomoak autoritateen gidaritza errefusatuz, autonomia eta arrazoiaren erabilpena bermatzen du.
Descartes: arrazionalismoa eta metodoa
Descartesen arrazionalismoa: Arrazionalismo modernoaren sortzailea Descartes da, eta Europako kontinentera hedatzen den mugimendua da. Arrazoia ezinbesteko abiapuntua da ezagutza lortzerakoan; arrazoiari dagokio egia zer den edo ez den epaitzea, ez beste irizpideri. Era berean, errealitateari buruzko ezagutzak arrazoitik sortuak izan behar direla aldarrikatzen da: arrazoiak jatorrizko ideiak ditu, hau da, adimenak bere baitan ditu ideia batzuk jaiotzaren unetik.
Kontrako ikuspegia enpirismoa da, eta horrek dio egiazko ezagutza esperientziatik datorrela. Enpirismoak esperientziari lehenbiziko papera ematen badio ere, arrazoiak ere duen berezko funtzioa ikusten da: esperientziak arrazoiari aukera besterik ez dio eskaintzen; adimena egia bere baitan hautematen du.
Arrazionalismoak ezagutza sentikorra gutxiesten du, zentzumenek engainatu eta huts egitera bultzatzen gaituztelako; beraz, matematikan oinarritzen da: zientziako judizioek baliagarriak eta nahitaezkoak izan behar dute, matematika bezalaxe. Horrez gain, arrazionalistek aldarrikatzen dute unibertsoaren gertaera orokorrak kausa bat dutela, eta kausa hori bere kabuz ezagutu daitekeela.
Intuizioa, dedukzioa, analisia eta sintesia
Intuizioa, dedukzioa, analisia eta sintesia: Descartesek matematika hartu zuen eredu gisa, eta hori erabiltzen du egiaren irizpide bezala. Horregatik deitzen zaio "arrazoiaren egia": ez dago esperientziaren menpe, baizik eta arrazoiaren baitan.
Filosofo honek lau erregel finkatu zituen. Lehenengo erregela nabaritasuna da: Descartesek dio nabaria ez den ezer ez dela onartu behar. Nabaritasunak bi ezaugarri ditu: argitasuna eta bereizkortasuna. Bigarren erregela analisia da: aztertzen ditugun arazoak eta problemak ahalik eta gehien zatitzea da erregela honen gomendioa. Zatiketa horren helburua intuizioz hautematen diren "natura soilak" lortzea da. Hirugarren erregela sintesia da: natura soila aurkitu ondoren dedukzioa hasten da; hau egia baten ebidentziatik beste egia batera iristea ahalbidetzen du. Laugarren eta azken erregela berrikusketa edo zenbaketa erregela da; honen helburua oroimenaren ahultasunetik datorren hutsuneei buruz ohartaraztea da. Era honetan, bidean ezer ahaztu ez dugula ziur egongo gara.
Kant: arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua
Kant eta Ilustrazioa: arrazoimenaren erabilera publikoa eta pribatua: Ilustrazioaren praktikarako askatasuna behar da, nork bere arimaz oso-osorik erabil dezan. Arrazoimenaren erabilera publikoak askatasuna izan behar du; erabilera pribatuan, ordea, murriztua egon daiteke, baina hori ez da Ilustrazioa oztopatzen. Erabilera publikoa adituak jendeari zuzentzen dion arrazoibidea izaten da; erabilera pribatua, berriz, postu edo kargu jakin batean egiten den jarduera da.
Guztien intereserako jarduera asko daude, beraz adostasun bat beharrezkoa da eta gobernuak ordena mantendu behar du akordio hauek suntsitu ez daitezen. Hala ere, ondoren publiko bezala arrazoitu edo kritika egin daiteke hobekuntzarako, hau da, arrazoi publikoa mantendu behar da.
Kritizismoa: Zer ezagut dezaket? Zer egin behar dut?
Kritizismoa: Zer ezagut dezaket? Zer egin behar dut? Kant-en obra filosofikoan hiru korronte hauek bat egiten dute: arrazionalismoa, enpirismoa eta Ilustrazioa. Kant-en kritikismoa arrazionalismoaren eta enpirismoaren mugak gainditzeko ahaleginean datza. Ilustrazioaren proiektua bereganatu eta arrazoiaren autonomia ezartzen du; filosofo honentzat arrazoia gizakiaren gida bakarra da.
Kantek arrazoi teorikoa eta arrazoi praktikoa bereizi zituen: lehenengoa "zer ezagut dezaket?" galderei erantzuteko da, eta bigarrena "zer egin behar dut?" edo "zer itxaron dezaket?" bezalako galderen inguruan pentsatzeko, askatasunak parte hartzen duenean. Arrazoi teorikoaren kritikak dio ezagutzaren arazoa hau dela: ezagutzaren balio unibertsala eta beharrezkoa ezarri behar da esperientziari protagonismoa kendu gabe; hau da, arrazoia eta esperientzia elkar lotu behar dira.
Ezagutza subjektu aktiboaren ekintza da: datu sentigarriak antolatu, ordenatu eta subjektuaren lehen formetara moldatzen ditu. Egitura formal horiek ematen diote ezagutza zientifikoari unibertsaltasuna. Beraz, guk gauzak diren moduan ikusten ditugu; objektua subjektuari egokitzen zaio. Metafisikak ez du zientzia maila lortu, ezagutzaren elementu enpirikoa falta zaiolako: esperientziak ematen ditu objektuari buruzko datu sentikorrak.