Ortega y Gasset: Bizitza, Perspektibismoa eta Raziobitalismoa
Ortega y Gasset: Filosofiaren ikuskera
Filosofiaren ezaugarriak:
- Komunika daitekeen ezagutza da.
- Ez da beste gauza batean oinarritu behar.
- Osotasuna bilatzen du.
Bizitzari buruzko ikuskera
Bi zentzutan uler daiteke: biologikoa eta biografikoa.
Bizitzaren kategoriak
Bizitzea egiten duguna eta gertatzen zaiguna da; gure buruarekin eta beste gauzekin topo egitea da.
- Ustekabekoa da: Ez dago idatzita, guk egiten dugu probabilitate desberdinen artean hautatuz.
- Halabeharra eta askatasuna: Biak uztartzen dira.
- Testuinguru zehatza: Aukeraketen bidez garatzen da.
- Denborazkotasuna: Momentu bakoitzean hurrengoan egingo duguna erabaki behar dugu.
Inguratzen gaituzten baldintzek mugatu egiten gaituzte, baina aldi berean aukerak eskaintzen dizkigute.
Zirkunstantzia
Inguratzen nauena nire parte da: «Ni naiz ni eta nire zirkunstantzia».
Razionalismoa, erlatibismoa eta egia
Ortegak ez du batarekin ez bestearekin bat egiten. Egia ez da absolutua ezta erlatiboa ere; denen artean eraikitzen dugu historian zehar.
- Perspektibismoa: Bakoitza bere errealitatera hurbiltzen da bere perspektibatik. Guztion perspektibak elkartuz eraikitzen da egia.
- Arrazoi historikoa: Kultura bizitzeko gizakiok egiten dugun sinesteen etengabeko segida da. Arrazoiaren krisialditik irteteko bidea da.
Ortegaren pentsamenduaren etapak
1. Objetibotasuna (1902-1910)
Espainiako pentsalariengan objetibitate gehiago behar zela aldarrikatu zuen. Geroago, urrunegi joan zela konturatu eta damutu egin zen.
2. Perspektibismoa (1910-1923)
Obra nagusiak: «Meditaciones del Quijote» eta «El espectador». Bi gai nagusi: zirkunstantzia eta perspektiba. Eszeptismoa eta razionalismoa gainditu nahi zituen.
3. Raziobitalismoa (1923-1955)
Obra nagusiak: «El tema de nuestro tiempo» eta «La rebelión de las masas». Ortegak Sokrates eta Platon kritikatu zituen, filosofiak bizitzaren ordez arrazoia jarri zuelako. Ez du razionalista ez vitalista izan nahi, raziobitalista baizik. «Gizakiak ez du izaerarik, historia baizik».