Etika Materiala eta Prozedurazko Etikak: Scheler eta Diskurtsoaren Teoria
Balioen Etika Materiala
Formalismoarekiko alternatiba bat
Max Scheler (1874-1928) ez zegoen ados Kanten formalismoarekin, eta alternatiba gisa, balioen etika materiala azaldu zuen. Enpiristek egindako akats berbera egin zuen Kantek ere; bi ahalmen mota baino ez ditugula uste izatea: arrazoimena eta sentimena. Arrazoimenak unibertsaltasunerako eta baldintzarik gabeko gaitasuna du, baina a priori formak baino ez ditu ematen, ez edukirik ez materiarik. Sentimenak, berriz, ezagutza bereziak eta baldintzatuak ematen ditu beti, a posteriori lortutakoak, alegia, baina edukiak ere bai.
Schelerren ustez, gure espiritua arrazoimena/sentsibilitatea baino zabalagoa da, eta horregatik, ez dago zertan a prioria arrazionalarekin eta materiala zentzumenen munduarekin parekatu. Maitatzea, gorrotatzea, ez dira ekintza arrazionalak, emozio-ekintzak baizik; zenbait eduki material aurkitzen dituzte a priori, sentimenarekin zerikusirik gabekoak. Eduki horiek balioak dira.
Axiologia hutsa
Balioak tasunak dira, nolabaiteko edukia dutenak. Gauzen baitan daude, baina ez haien mende, eta gure aldarte subjektiboen mende ere ez.
Gauza asko dira ederrak, eta denak dira desberdinak. Eta ederrak dira beti, baita inori aurkakoa iruditzen bazaio ere.
Balioak ez dira arrazoimenaren edo zentzumenen bidez hautematen, emozio-sena deritzon ahalmenaren bidez baizik, eta a priori hautematen ditu.
Axiologia huts bat eraiki daiteke; balioen zientzia huts bat.
- Balio guztiak positiboak ala negatiboak dira.
- Balioa eta betebeharra lotuta daude; bete gabeko balio bat hautemanez gero, hura betetzeko beharra sortzen da.
Prozedurazko Etikak
Kanten etika bezala, etika deontologikoak dira; baina Kantek ez bezala, haiek uste dute ez duela pertsona bakar batek frogatu behar arau bat unibertsal bihurtzeko modukoa den ala ez, baizik eta arau horren eragina jasotzen duten guztiek frogatu behar dutela, eta horretarako, arrazoizko prozedurak erabili behar dituztela. Prozedurazko etiken artean bi dira nagusi:
- Apelen eta Habermasen diskurtsoaren etika. Arauak eragiten dien guztien arteko adostasuna da prozedura egokia.
- John Rawlsek negoziatzeko egoera ideala proposatu zuen prozedura gisa, eta jatorrizko jarrera esan zion egoera horri.
Diskurtsoaren etika
Gizakiok arauei buruz argudiatzen dugu, eta zer arau diren moralaren aldetik zuzenak jakin nahi izaten dugu. Bi gertakari horiek dira diskurtsoaren etikaren abiapuntuak.
Aberastasunaren banaketari eta indarkeriari buruz argudiatzean bi jarrera:
- Besterik gabe eztabaidatzea, araua zuzena den ala ez aztertzeko eta ados egoteko.
- Elkarrizketari serio ekitea, arazoak kezkatu egiten gaituelako eta ados jar gaitezkeen ala ez jakin nahi dugulako.
Lehenbiziko jarrerak zentzugabeko bihurtzen du elkarrizketa; bigarrenak, berriz, zentzua ematen dio, eta elkarren artean justizia bilakatzeko eta araua zuzentzeko bidea bilakatzen du elkarrizketa.
Zentzua duen elkarrizketa
Diskurtsoaren etikaren helburua da jakitea zer hipotesik bihurtzen duten argudiaketa arrazoizko eta zentzuzko jarduera. Arauei buruz benetan argudiatu nahi duen orok zenbait alderdi hauek aurresuposatu behar ditu:
- Komunikatzeko gai diren izaki guztiak baliozko solaskide direla. Haiengan eragina duten arauez hitz egiten denean, haien interesak kontuan hartu behar direla, eta haiek interes horiek defendatu behar dituztela.
- Edonolako elkarrizketak ez digula aukera ematen arau bat zuzena den ala ez jakiteko; ezinbestekoa dela, beraz, elkarrizketan arituko diren solaskideak simetria-baldintzetan egotea. Diskurtso esaten diogu.