Aristotelesen hilemorfismoa eta Platonen kritika
Platonen ideien teoriaren kritika: Aristotelesen hilemorfismoa
Platonek eta Aristotelesek eszeptizismoa baztertu nahi dute, baina bion planteamenduak desberdinak dira. Aristotelesek errealitate substantzialaren barnean sartzen ditu, alde batetik, inguratzen gaituen eta zentzumenez hautematen dugun errealitatea edo lehen substantzia, eta, bestetik, esentzia unibertsalak, ideiak, edo bigarren substantzia.
Errealitate akzidentala gauzaki zehatzetan hauteman daitezkeen ezaugarriak dira: kantitatea, neurria… Izatez, errealitatea den bakarra lehenengo substantzia da, eta akzidenteak ez dira lehenengo substantziak.
Mundu sentigarria eta aldaketaren auzia
Platonen ustetan, mundu sentigarriaren aldakortasunak dakar errealitate hori sasi-errealitate bat izatea; berak dioenez, izatearen eta ez-izatearen artean dagoen errealitate bat da. Parmenidesen aldaketaren inguruko azalpena onartzen zuen. Parmenidesen ustez, munduan aldaketak egoteak suposatzen zuen izatetik ez-izatera pasatzea. Platonen iritziz, mundu sentikorraren inperfekzioaren adierazlea da hori.
Hilemorfismoa eta mugimenduaren azalpena
Aristotelesek Platonen ikuskera aldatu zuen eta mundu fisikoaren aldaketa azaltzeko hilemorfismoaren teoria asmatu zuen. Aristoteles ez dator bat Parmenidesek mundu fisikoaren mugimendua eta aldaketak ulertzeko duen moduarekin. Bere ustez, ulertu behar da zer diren izate eta ez-izate horiek: hazia ez da arrosa, baina arrosa izateko gaitasuna du.
Aldaketa-prozesuaren hiru elementuak
Aristotelesen arabera, hiru elementu sartzen dira edozein aldaketa-prozesutan:
- Gauzaki edo substantzia hori orain dena (bere oraingo izatea).
- Aldatzen den gaia (subjektua).
- Substantzia horrek orain ez daukan baina hartu dezakeen forma (potentzialitatea).
Materia, forma eta ezagutza enpirikoa
Izakiak bi elementuz osatutako substantziak dira: materia eta forma. Aristotelesen ustez, formak ez daude materiatik haragoko beste nonbait, formak materia bati era banaezinean lotuta daude baizik. Ezagutza esperientziarekin hasten da; beraz, berak fundatutako eskolan, Lizeoan, naturari buruzko ikerketa enpirikoak egiten ziren, baita politikaren eta zuzenbidearen ikerketa enpirikoak ere.
Gizakiaren definizioa eta arima
Honi dago lotuta gizakiaren definizioa. Gorputza eta arima batasun substantziala dira eta errealitate bat osatzen dute: gizakia. Aristotelesek zalantzan jartzen du arimaren hilezkortasuna.