Immanuel Kanten Ezagutzaren Teoria eta Ilustrazioa

Filosofia eta etika2,64 KB

Kanten ezagutzaren teoria: Arrazoi hutsaren kritika

Kantentzat, ezagutza zientifikoak izatekotan, bi motatako baldintzen arteko sintesia eratu behar du: subjektuak emandakoa eta objektuak ipinitakoa. A priorizko formak soilik esperientzian aplikatu behar dira; badaude esperientziatik ez datozen elementuak, baina esperientziaren mugen barruan bakarrik erabili daitezke.

Ezagutzaren prozesua eta fenomenoa

Hemendik zenbait ondorio atera zituen:

  • Ezagutzan, subjektuak datu sentigarriak antolatu, ordenatu, egituratu eta ezagutzeko a priorizko formetara moldatzen ditu.
  • Guk gauzak ez ditugu diren bezala ezagutzen, subjektuak objektua eraikitzen duelako, a priorizko formak (espazioa eta denbora) eta kategoriak ezartzen dizkion neurrian. Objektua subjektuari egokitzen zaio.
  • Ondorioz, gauzak gure ezagutzatik kanpo, beren baitan (noumenoa), zer-nolakoak diren ezin dugu jakin. Ezagutzen duguna fenomenoa da (agertzen den gauza, esperientziaren objektua).

Metafisika eta arrazoiaren erabilera

Beraz, metafisika ezin da zientzia bat izan, elementu enpirikoa falta baitzaio. Kategoriak ezin dira fenomenoen mundutik kanpo erabili, eta metafisikak ezagutu nahi dituen gaiak (Jainkoa, arima, mundua) ez dira esperientzian agertzen. Arrazoiak, beraz, objektu horiei buruz ezin du ezagutza zientifikorik eduki.

Ezagutu ezin ditzakegun ideia horiek pentsa ditzakegu, arrazoiak hori egitera bultzatuta. Ideia horiek, batetik, ezagutzaren (arrazoi teorikoaren) ideal arautzaileak dira, eta, bestetik, arrazoi praktikoaren postulatuak. Askatasuna moralitatearen aurresupostua da: gizakiok askatasunik izango ez bagenu, ezin izango genuke judizio moralik egin gure jokabideari buruz.

Arrazoiaren bi erabilera

  1. Arrazoi teorikoa: Izan ezagutzen dugu.
  2. Arrazoi praktikoa: Izan behar duenaz arduratzen da.

Ilustrazioa eta askatasuna

Besteen gidaritza tutoreen lana da; hauek nork bere kabuz arrazoitzea ez dute uzten. Kanten arabera, hau ilustraziorako oztopo da, bere helburua arrazoimen autonomoa lortzea baita. Historian zehar izan den tutore garrantzitsuena Eliza izan da eta, aldi berean, kaltegarriena. Beraz, besteen gidaritza baztertu behar da eta ilustraziorako baldintzatzat askatasuna izatea.

Erabilera pribatua: Beste askatasun mota bat da, publikoa baino murritzagoa, baina ilustrazioa oztopatzen ez duena. Arrazoiaren erabilera pribatua bakoitzak dagokion karguan bere funtzioa betetzeko da. Kargua betetzeko, ezin da erabili.

Deskargatu

PDF Word HTML