Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Kant eta Ilustrazioa: Sapere Aude eta Arrazoimena

Filosofia eta etika2,32 KB

Kant eta Ilustrazioa: Sapere Aude

Kanten iritziz, autonomiak bereizten gaitu beste izakietatik, erabaki pertsonalak hartzeko gai garelako. Autonomiaz jarduteak adingabetasuna atzean uztea eta heldutasunera heltzea esan nahi du; hau da, gizabanakoa bere kabuz pentsatzen ausartzen dela, bere buruaren jabe delako. Modu autonomoan jardutea heteronomia atzean uztea da: besteen iritziak kontuan hartzen dira, baina norberak ez ditu iritzi horiek kritikarik gabe barneratzen.

Kanten ustez, Ilustrazioaren garaia adingabetasuna atzean uzteko eta gizakia bere kabuz pentsatzen hasteko garaia zen. Bere hitzetan, Ilustrazioari esker, pertsona bat beste baten gidaritzarik gabe erabakitzeko gai izango da. Gizakiaren irteera izango da, bere erruzko adingabetasunetik....

Jarraitu irakurtzen "Kant eta Ilustrazioa: Sapere Aude eta Arrazoimena" »

Wittgenstein eta Etika: Tractatus-aren Mugak

Filosofia eta etika2,46 KB

Wittgenstein eta Etika: Tractatus-aren bi zatiak

Etika: Tractatus liburuak bi zati ditu: bata liburuan adierazitakoa eta bestea adierazi gabe (ezin delako adierazi) geratu dena. Garrantzitsuena bigarrena da, Wittgensteinek berak dionez. Gertakariak adierazteko erabiltzen ditugu proposizio guztiak balio berekoak direla esaten digu; proposizio horiek ez dute inolako balio moralik.

Hizkuntzaren analisia eta proposizio etikoak

Wittgensteinek etikan erabiltzen diren proposizioak aztertzen ditu, proposizio horiek zentzuzkoak diren ala ez erabakitzeko hizkuntzaren analisiaren bitartez. Gainera, proposizio etikoen ezaugarriak argitzen saiatuko da, etikari buruz diharduten predikatuek eta proposizioek hizkuntzan nola jokatzen duten erakusteko.

Wittgensteinek...

Jarraitu irakurtzen "Wittgenstein eta Etika: Tractatus-aren Mugak" »

Marxismoaren Testuinguru Filosofiko eta Ekonomikoa

Filosofia eta etika2,43 KB

Testuinguru filosofikoa

Marxek hiru iturri nagusitatik jaso zuen eragina:

  • Idealismo hegeliarra eta ezker hegeliarra: Bereziki Feuerbach, Hegel eta Marxen arteko zubia izan zena.
  • Sozialismo utopiko frantsesa: Proudhon, Fourier eta Saint-Simon.
  • Ekonomia klasiko ingelesa: Adam Smith eta David Ricardo.

1. Hegelen idealismoa eta dialektika

Marxek Hegelen zenbait kontzeptu hartu zituen, baina modu ezberdinean interpretatu zituen:

  • Errealitatearen osotasuna: Errealitatea sistema bat da, non gertatzen den guztia nahitaezkoa den.
  • Mugimendua: Ez dago ezer finkorik, dena aldatzen da.
  • Dialektika: Dena bere kontrakoarekin talkan dago (tesia eta antitesia). Ezeztapenaren ezeztapena (sintesia) aurrerakuntza edo gaindipena da.
  • Prozesu historikoa: Natura eta historia
...
Jarraitu irakurtzen "Marxismoaren Testuinguru Filosofiko eta Ekonomikoa" »

Friedrich Nietzsche: Inmoralismoa eta Kritika Soziala

Filosofia eta etika2,55 KB

1.3 Nietzsche inmorala

Nietzsche XIX. mendeko filosofo garrantzitsua izan zen, Mendebaldeko gizarte eta kulturari inoiz egin zaion kritikarik zorrotzena egin ziona. Edozein arrazoi logiko edo zientifikoren aurka agertu zen; irrazional gisa defini daiteke, hori bai, guztiz bitalista.

Gizarte kristau-burges dekadente batean bizi izan zen; hortik dator, beraz, garaiko moral puritano eta aurreiritziz betekoari egindako kritika. Berak moral horri botako dio gizartearen egoeraren errua, eta gizaki kristau ahula ordezkatzeko gizaki berriaren beharra aldarrikatuko du. Hortaz, tradizioa eta garaiko morala ukatuko ditu; horregatik izango da lehen inmoralista.

Nietzscheren pentsamenduaren inguruko hausnarketa

Nietzsche iraultzailea izan zen, guztiz, eta egia...

Jarraitu irakurtzen "Friedrich Nietzsche: Inmoralismoa eta Kritika Soziala" »

Moraltasunaren eta determinismoaren ikuspegiak

Filosofia eta etika3,02 KB

Heldutasun morala

Heldutasun morala: zer den bidezkoa eta zer bidegabea neurtzeko gaitasuna. Aztertu dute zer nolako bilakaera eta garapen duen gaitasun horrek, baina horretan denak ez datoz bat.

Kohlberg-en teoria

Kohlberg-ek zioen heldutasun morala prozesu bat dela: heteronomia moralean hasten da eta autonomia moralean amaitzen. Teoriak hiru maila bereizten ditu:

  • Maila aurrekonbentzionala

    Norberaren interesak asetzea hartzen du gizabanakoak bidezkotzat, eta arauak ez betetzetik sor daitezkeen ondorioengatik betetzen ditu (adibidez, zigorra edo saria), ez beste arrazoirengatik. Maila honetan daudenek dute heldutasunik txikiena: norberaren bulkada egoisten arabera jokatzen dute, eta beraz, ez dira autonomoak; heteronomoak dira baizik.

  • Maila konbentzionala

    Maila

...
Jarraitu irakurtzen "Moraltasunaren eta determinismoaren ikuspegiak" »

Susmoaren Filosofoak: Marx, Nietzsche, Freud eta Modernitatearen Krisia

Filosofia eta etika2,67 KB

Susmoaren Filosofoak eta Giza Arrazionaltasunaren Krisia

Marx, Nietzsche eta Freud susmoaren filosofoak deritze. Darwinekin batera, giza arrazionaltasunaren ideal ilustratuak zalantzan jarri zituzten, eta modernitatearen krisia aurreratu zuten.

Charles Darwin eta Giza Ikuskeraren Iraultza

Charles Darwinek 1852an Espezien Jatorria liburua argitaratu zuen, eta giza nartzisismoa ukatu zuen, gizakiaren ikuskera goitik behera aldatu zuelako, gizakiaren ikusmolde naturala, antiteologikoa eta antimetafisikoa proposatuz. Darwinek teoria fijista milenarioarekin amaitu zuen.

Darwinen ustez, ingurunera moldatzeak eta biziraupen-nahiak espezieen hautespena eta jatorria azaltzen ditu. Teoria honekin, pentsalari askok (adibidez, Herbert Spencerrek) Darwinismo

...
Jarraitu irakurtzen "Susmoaren Filosofoak: Marx, Nietzsche, Freud eta Modernitatearen Krisia" »

Susmoaren Filosofoak: Marx, Nietzsche eta Freud

Filosofia eta etika3,45 KB

Marx, Nietzsche eta Freud susmoaren filosofoak deritze. Darwinekin batera giza arrazionaltasunaren ideal ilustratuak zalantzan jarri zituzten.

Charles Darwin eta Eboluzioaren Teoria

Darwinek, eboluzioaren teoria formulatu zuen. Haren arabera, espezieak aldatuz doaz eta haien artean bizirik irauteko borroka dago; ondorioz, hautespen naturala dago, bakarrik hoberen moldatuta daudenek irauten baitute. Beraz, arrazionalismoaren nozioen eta giza nartzisismoari eraso egiten dio, gizakia ere aurreko espezie irrazionaletatik baitator.

Defendatzen du eboluzioa ez finalistez, mekanikoez baliatzen dela, hortaz ez da Jainkoaz baliatzen. Ondorioz, fixismoaren (espezie bakoitza banan-banan eta modu aldaezinean sortu izan da) eta Kreazionismoaren (Jainkoak bat-...

Jarraitu irakurtzen "Susmoaren Filosofoak: Marx, Nietzsche eta Freud" »

Fedea eta Arrazoimena: Zoriontasunaren Bidea

Filosofia eta etika3,08 KB

Zoriontasuna ekarriko duen egia absolutuaren bilakaera ez da soilik ezagutza metodo bat, zoriontsu izateko metodo espiritual bat baizik: “Bide espirituala”. Fedearen eta Arrazoiaren arteko bat egite bat dago zoriontasuna aurkitzeko. Egiaren bilaketak ez dakar ezagutza bakarrik, fedea eta maitasuna ere bai. Agustinen ustez, gizakia Maitasunaren (borondatearen) bidez mugitzen da. Ziurtasun absolutua, lehen esan bezala, Fedearen eta arrazoimenaren bat egitea da.

Ezagutzaren Teoria: Platondik Agustinera

Ezagutzaren teoria honetan, Platonek eragina nabarmena da. Alde batetik, gizakiak egia lortzen du eta helburu ondorioz zoriontasuna. Bestetik, ezagutza prozesuan bi ezagutza maila bereiz daitezke:

  • Ezagutza sentikorra: Benetako ezagutza lortezina
...
Jarraitu irakurtzen "Fedea eta Arrazoimena: Zoriontasunaren Bidea" »

Kant eta Ilustrazioa: Arrazoimenaren Erabilera Publikoa eta Pribatua

Filosofia eta etika2,84 KB

Kant eta Ilustrazioa: Sapere Aude

Sapere aude latindar esamoldeak “ausartu zaitez pentsatzera” esan nahi du. Hau da, izan adore zure kabuz arrazoia erabiltzeko. Horazio izan zen lehena esaldi hau erabiltzen K.a. I. mendean, eta, gerora, topiko bihurtu da literaturan, eta lelotzat hartu dute hainbat unibertsitatek. Kanten iritzian, autonomiak bereizten ditu gizakiak, erabaki pertsonalak hartzeko gaitasunak, beste izakiengandik. Gizakia heldutasunera iritsi dela adierazten du; bere kabuz pentsatzen ausartzen dela, bere buruaren jabe dela. Heteronomia atzean uzten dela esan nahi du (heteronomia = besteak jarraitzea); honela, iritziak kontuan hartuz, norberak berea eraikitzen du. Ilustrazio-garaia adingabetasuna atzean uzteko garaia dela eta...

Jarraitu irakurtzen "Kant eta Ilustrazioa: Arrazoimenaren Erabilera Publikoa eta Pribatua" »

Giza ezagutzaren baliozkotasuna eta mugak

Filosofia eta etika2,81 KB

Giza ezagutzaren baliozkotasuna

Errealitateko gauzak oker baleude, datuak okerrak izan daitezke; mundua irudizkoa, ametsezkoa edo faltsua izan daiteke. Filosofiaren ikuspegitik, munduaren inguruan ezagutu, uste eta esan ditzakedan gauza guztiak zalantzan geratzen dira. Zalantza horren aurrean, hainbat jarrera filosofiko daude:

Jarrera filosofikoak ezagutzaren inguruan

  • Dogmatismoa: Ezagutza ziurra eta unibertsala lortu daitekeela dio. Gizakiaren ezagutza-tresnek erabateko fidagarritasuna dute eta ez dago inongo mugarik dena jakitera iristeko. Dogmak fidagarritasunik gabeko baieztapenak dira, arrazionalizatzeko prest ez daudenak.
  • Eszeptizismoa: Ezagutza unibertsala lortzea ezinezkoa dela dio. Ez dituzte ezagutza-tresnak fidagarritzat hartzen, ez
...
Jarraitu irakurtzen "Giza ezagutzaren baliozkotasuna eta mugak" »