Platonen Filosofia: Haitzuloaren Mitoa eta Testuingurua

Filosofia eta etika2,53 KB

Platonen Haitzuloaren Mitoaren Analisia

Haitzuloaren mitoaren bidez, Platonek bi munduen existentzia azaltzen digu:

  • Kobazuloaren barnealdea: Zentzumenen mundua da, hau da, mundu faltsua.
  • Kobazuloaren kanpoaldea: Ideien mundua da, benetako mundua (egiazkoa). Bertan, eguzkia —ongiaren ideia— da gorena.

Kobazuloaren barneko presoek itzal batzuk baino ez dituzte ikusi beren bizitzan, eta horiek benetakoak direla uste dute. Dena den, horietako batek kobazuloaren kanpoaldera joaterakoan benetako mundua ezagutzen du: ideiena. Pertsona hori filosofoa izango da, eta bere betebeharra engainatuta bizi diren presoek ideien mundua ezagutzea da, nahiz eta hasieran ez dioten sinetsiko.

Platonen Testuinguru Historikoa eta Filosofikoa

Platon Atenasen jaio zen K.a. V. mendean, familia aristokratiko batean, Periklesen demokraziaren garaian. Politikaren zale amorratua izanik, beste sistema politikoak ezagutzeko bidaia asko egin zituen. Atenasera itzultzean, bere eskola propioa ezarri zuen: Akademia.

Idazlanak eta Estiloa

Platonen idazlan gehienak elkarrizketa moduan idatzita daude, eta Sokrates da protagonista nagusia. Bere idazlanen ezaugarri nagusia gauzak azaltzeko mito eta metaforak erabiltzea da. Bere lan garrantzitsuenen artean hauek daude:

  • Oturuntza
  • Faidon
  • Errepublika

Atenas eta Filosofiaren Bilakaera

K.a. V. mendean, Atenas Mediterraneoko hiriburu politiko, ekonomiko eta kulturala zen. Perikles agintariak demokrazia sistema ezarri zuen, baina Platon sistema horren kontra agertu zen. Garai hartan, mitoak zalantzan jartzen hasi ziren, gertaera naturalei arrazoi logikoak bilatuz. Horrela sortu ziren Presokratikoak (Aristotelesek hala izendatuak), zeintzuek kosmosa edo physis aztertzen zuten, denaren hasiera edo arjea bilatuz.

Platonen Eraginak

Platonen pentsamenduan eragin handia izan zuten hainbat filosofok:

  • Pitagoras: Matematizismoan sinesten zuen.
  • Parmenides: Adimenezko ezagutza egiazkoa dela eta zentzumenekoa faltsua dela zioen.
  • Heraklito: Aldaketaren filosofoa.
  • Sokrates: Jarrera intelektualaren eredua.

Platon, Sokratesen ikasle nagusia izanik, sofisten kontra agertu zen eta, bere maisua bezala, nolabaiteko dogmatismoan kokatu beharko genuke.

Deskargatu

PDF Word HTML