Agustin eta Tomasen jainkoaren frogapenak: alderaketa eta azalpena
Agustin eta Tomasen jainkoaren frogapenak alderatzea
Bai Agustin bai Tomasen ustez kreazionismoa defendatzen da: haien iritziz, gauza guztiak jainkoak ezerezetik sortu ditu. Jainkoak mundua sortu zuen, kreazioa osotasun batean. Biak bat datoz uste honetan: jainkoa betierekoa, perfektua, guztiz ona, guztiz justua eta aldagaitza dela.
Agustinen frogapenaren oinarria
Agustinen jainkoaren existentziaren froga-saioa ezagutzaren teoriaren ondorio zuzena da. Azal dezagun:
Argudio epistemologikoa
Egia existitzen denez, eta jainkoa egiaren funtsa izanik, jainkoa existitzen dela ondoriozta daiteke. Argudio hori zehaztuz, Agustindar frogapen errealak ideia eredugarrietan datza.
- Gizakiak egia eredugarriak eta beharrezkoak hautematen ditu. Jainkoak gizakiaren...