Platonen Politika: Bertuteak eta Hiri-Estatu Ideala

Filosofia eta etika2,5 KB

Platonen teoria politikoan morala eta politika bat egiten dute bere antropologiarekin. Politeia edo Errepublika izeneko elkarrizketan justiziaren teoria azaltzen da. Teoria hori sofisten jarrera erlatibista eta eszeptikoaren aurkakoa da.

Justizia eta Zoriontasuna

Errepublikak justiziaren eta zorionaren arteko erlazioa du pentsagai. Justizia estatuaren eta gizabanakoaren bertutea (aretē) da. Hori dela eta, gizakiaren eta herriaren esentzia ezagutu behar da noiz diren justuak erabaki ahal izateko, eta bide batez, justizia zer den definitu ahal izateko.

Hiri-Estatuaren Sorkuntza eta Zereginak

Platonek hiri-estatuak bete behar duen beharra azaltzen du Politeiaren 2. Liburuan: hiri-estatuak sortzen dira gizakiok bakarka gure premia guztiak asebete ezin ditzakegulako, eta arrazoi horrengatik pertsonak elkartzen gara komunitate politikoak osatuz.

Komunitateak hiru zeregin bete behar ditu:

  • Herritarren behar materialak ase.
  • Defentsa.
  • Interes desberdinen arteko oreka.

Arimaren eta Hiriaren Paralelismoa

Paralelismo argia dago arimaren eta hiriaren egituren artean; norbanakoarengan bezala, hirian ere irritsak asebete behar dira. Hiri-estatuak esentziaz, berez, hiru zeregin ditu: ekonomikoa, defentsa eta gobernua. Horien arabera hiru gizarte-klase bereizten dira:

  1. Ekoizleak

    Beharrizan materialak ase behar dituzte. Familia eta jabetza pribatua eduki dezakete. Neurritasuna da klase honen bertutea eta gizakiaren irrizko arimari dagokio.

  2. Hiriko Zaintzaileak (Soldaduak)

    Soldaduak dira eta haien betebeharra hiriaren defentsa da. Dagozkion nolakotasunak kemena eta adorea dira, eta arima haserrekorraren parekoa da.

  3. Filosofo Gobernariak

    Arrazoi-arimaren papera betetzen dute. Beraien zeregina funtzio publikoa zuzentasunez betetzea da.

Justizia eta Heziketa

Justizia da hiri-estatuaren bertute nagusia. Hiriko justizia talde bakoitzari dagokion zeregina betetzean datza, eta ondo betetzen direnean zuzentasuna dago.

Heziera-prozesuaren bidez deskubritu behar da zeintzuk diren ikasle bakoitzaren gaitasun naturalak, eta hori jakinda, ikasleari bideratu behar zaio beretzat egokienak diren zereginetara. Horrela jokatzeak hiriarentzako onura eta zoriontasuna ekarriko du.

Platonek gobernu-erregimen demokratikoarekin apurtu nahi du.

Deskargatu

PDF Word HTML