Susmoaren Filosofoak: Marx, Nietzsche eta Freud
Marx, Nietzsche eta Freud susmoaren filosofoak deritze. Darwinekin batera giza arrazionaltasunaren ideal ilustratuak zalantzan jarri zituzten.
Charles Darwin eta Eboluzioaren Teoria
Darwinek, eboluzioaren teoria formulatu zuen. Haren arabera, espezieak aldatuz doaz eta haien artean bizirik irauteko borroka dago; ondorioz, hautespen naturala dago, bakarrik hoberen moldatuta daudenek irauten baitute. Beraz, arrazionalismoaren nozioen eta giza nartzisismoari eraso egiten dio, gizakia ere aurreko espezie irrazionaletatik baitator.
Defendatzen du eboluzioa ez finalistez, mekanikoez baliatzen dela, hortaz ez da Jainkoaz baliatzen. Ondorioz, fixismoaren (espezie bakoitza banan-banan eta modu aldaezinean sortu izan da) eta Kreazionismoaren (Jainkoak bat-batean sortu ditu espezieak) kontra ere badago. Horrela, gizakiak ere historia naturala du.
Karl Marx eta Materialismo Dialektikoa
Marxen ustez, erreala ez da Ideia edo Espiritu Absolutua (Hegelen idealismo absolutuak aldarrikatzen zuena), baizik eta materiala. Horregatik historia azaltzen du, indar ekonomiko, indar- eta produkzio-harremanen arteko loturei erreparatzen.
Marxek Hegelen ukapen bikoitzean oinarritutako metodo dialektikoa onartu zuen, baina materiari aplikatzea aldarrikatzen zuen (dialektika materialista, dialektika idealistaren ordez). Horretan oinarriturik pentsamenduak eta ideologiak ulertzen zituen. Izan ere, Marxen aburuz, ideologiek kontzientzia erreala edukitzea eragozten dute, gizakia esplotazioan oinarritutako sistema ekonomikoan baitago.
Analisi marxisten arabera, giza esentzia ez da existitzen; existitzen den gauza bakarra gizakiak historikoki egindakoa da. Hori dela eta, bere materialismoa ez da naturalista baizik.
Friedrich Nietzsche eta Mendebaldeko Kontzientziaren Krisia
Friederich Nietzschek zalantzan jartzen du hizkuntza logikoa, arrazionaltasunatik kanpo dagoena baztertzen duena, Mendebaldeko kontzientziaren krisiaren oinarrian dagoena. Platonengandik datorren filosofiak dualismo ontologikoa ezartzen du, Nietzscheren ustez beste mundu bat egiazkotzat hartzea bizitzari beldur izatea eta ihes egitea da. Beraz, dekadentzia moralaren erruduntzat metafisika hartzen du.
Bestalde, kultura berriaren oinarriak finkatzen saiatzen da, beraien buruaren jabe diren gizakiek eraikia (Supergizakia, Jainkoa hilik dagoelako).
Sigmund Freud eta Inkontzientearen Aurkikuntza
Sigmund Freudek ere Mendebaldeko kontzientzia kritikatzen du. Jarrera arrazionalistaren arabera, izaki zuhurrek erabaki arrazionalak hartzen dituzte eta zoriontasuna lortzen dute azken batean.
Freuderen teoria psikonalitikoaren arabera, erabakien jatorria inkontzientean dago, hau da, ez da arrazionala. Inkontzientearen printzipio zuzentzaileak bizitza eta heriotzaren printzipioetan oinarritutako printzipio irrazionalak direlako.
Nia (errealitatea) baldintzatzen dituen bi egitura bereizten ditu:
- Libidoa: Zeraren (plazerraren) indarra.
- Super ni-a: Betebeharra.