Fedea eta Arrazoimena: Zoriontasunaren Bidea

Filosofia eta etika3,08 KB

Zoriontasuna ekarriko duen egia absolutuaren bilakaera ez da soilik ezagutza metodo bat, zoriontsu izateko metodo espiritual bat baizik: “Bide espirituala”. Fedearen eta Arrazoiaren arteko bat egite bat dago zoriontasuna aurkitzeko. Egiaren bilaketak ez dakar ezagutza bakarrik, fedea eta maitasuna ere bai. Agustinen ustez, gizakia Maitasunaren (borondatearen) bidez mugitzen da. Ziurtasun absolutua, lehen esan bezala, Fedearen eta arrazoimenaren bat egitea da.

Ezagutzaren Teoria: Platondik Agustinera

Ezagutzaren teoria honetan, Platonek eragina nabarmena da. Alde batetik, gizakiak egia lortzen du eta helburu ondorioz zoriontasuna. Bestetik, ezagutza prozesuan bi ezagutza maila bereiz daitezke:

  • Ezagutza sentikorra: Benetako ezagutza lortezina da ezagutza sentikorraren bitartez; benetako egia arimak bere baitan aurkituko dituen objektu aldaezinen (ideiak, definizio unibertsalak) ezagutzan datza.
  • Arrazoizko ezagutza: Hemen bi maila bereizten dira: zientzia ezagutza (behe mailako ezagutza, sentipen datuetatik abiatu) eta jakinduria ezagutza (betiereko egiak ezagutzera eraman).

Platonek ez bezala, Agustinek uste du egia aldagaitzak Jainkoak argitzen dituela. Argitzapen honek ikusgai bihurtzen dizkio betiereko egiak adimenari.

Jainkoa: Barneko Argia

Jainkoa da gu argitzen gaituen Argia. Egia bilatzeko abiapuntua barnean dago, alderdirik sakonenean, kontzientzian. Objektu iraunkorrak aurkitzeko espirituaren barnean bilatu behar da, gizakiak bere barnean objektu aldagaitzak aurkitzen baititu.

Zoriontasuna: Helburu Gorena

Gizakiaren helburua zoriontasuna lortzea da, hau da, Jainkoaren ezagutza izatea, izan ere, zoriontasuna lortzeko ezin gara ondasun galkorretan oinarritu; perfektua eta betierekoa den ondasuna behar da, egonkorra eta suntsiezina den ondasun edo ideia: Jainkoa.

Zoriontasunaren Baldintzak

Zoriontasuna bizitzaren goi helburua da, eta hau lortutakoan, espirituari lasaitasuna ematen dio. Beraz, zoriontsu izateko Jainkoaren ideia izan behar dugu, eta hau lortzeko, gaiztakerietatik eta bekatutik libre edo garbiak egon behar dugu, honela Jainkoa jasotzeko eta berarekin harremanak izateko aukera izango baitugu.

Ondorioa

Honela, zoriontasuna ez datza ondasun material eta suntsigarriak edukitzean, hauek galtzean zoriontasuna desagertu egiten baita. Benetako zoriontasun absolutua edukitzeko, Jainkoaren ideia izan behar dugu, eta hau lortzeko, esan bezala, bekatutik libre egon behar dugu. Jainkoaren ideia antzematen, jainkoak berak laguntzen digu, hau da, gizakia argitzen du bera antzeman dezan; maisua Jainkoa da.

Deskargatu

PDF Word HTML