Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Descartes eta Hume: Ezagutza, metodoak eta mugak

Filosofia eta etika3,06 KB

Descartes eta Hume: Ezagutza eta metodoak

Ezagutza: Hume eta Descartes

Descartes eta Humeren helburua jakintza berreraikitzea zen, oinarri sendo eta berrien gainean. Baina bakoitzak metodo ezberdinak erabili zituen, ondorio ezberdinak lortuz.

Descartes: Arrazioa eta metodo unibertsala

Descartes arrazoiaren aldekoa zen, eta metodo unibertsala matematikan oinarritu behar zela zioen; matematikak emaitza eztabaidaezinak ematen zituenez, arrazoiaren bidez egia berriak aurkitu zitezkeen. Horregatik proposatu zuen jakintza berreraikitzea arrazoi sendo baten gainean.

Descartesen metodoaren printzipioak

Berak proposatutako metodoa intuizioan eta dedukzioan oinarritzen zen, eta egia nabariak hautemateko balio zuen. Metodoak lau arau nagusi zituen:

  1. Ebidentzia:
...
Jarraitu irakurtzen "Descartes eta Hume: Ezagutza, metodoak eta mugak" »

Arrazionalismoa vs Enpirismoa: Ezagutzaren Teoriak

Filosofia eta etika2,6 KB

Arrazoia: Ezagutzaren Iturria

Arrazionalismoa

Errealitateari buruzko benetako ezagutza, balio duen bakarra, arrazoiaren bidezkoa da. Ezagutza-fakultateen artean, arrazoia esanguratsuena da. Ez dizkiote mugarik jartzen. Arrazoiaz bakarrik baliaturik, zentzuen laguntzarik gabe, a priori, eta metodo baten laguntzaz ondo bideratuta, ezagutza ziurra eta unibertsala lor daiteke. Arrazoiarekiko konfiantza osoa dute, eta ezagutza sentikorrarekiko mesprezua. A priorizko ezagutza.

Enpirismoa

Giza ezagutza mugatua da; esperientzia sentikorrek ezagutza mugatzen baitute. Zentzuen bidez ez bada, ezin dugu ezer ezagutu. A posterioriko ezagutza.

Ezagutza: Ideien Bidez Eraikitzen da

Arrazionalismoa

Ideiak sortzetikoak dira, jaiotzatik gizakien barnean daudenak. Arrazoiak...

Jarraitu irakurtzen "Arrazionalismoa vs Enpirismoa: Ezagutzaren Teoriak" »

Filosofia eta Teologia Kristaua: Kontzeptu Gakoak

Filosofia eta etika2,85 KB

1.3. Kontrako Teoriak

Pelagianismoa

Pelagianismoak Jainkoaren graziazko oparia ukatzen du zoriona lortzeko. Honen arabera:

  • Giza jatorrizko bekatua ez da existitzen.
  • Jatorrizko bekatua Jainkoaren nahia bete ez zutenei egozten zaie.
  • Gizakiak, bere kabuz, arima asebetetzea lor dezake.
  • Jatorrizko bekatuak ez du gizakia usteltzen; beraz, barkamena alferrikakoa da.
  • Gizakiak bere ekintzen bidez irabaz dezake zerua, ez du Jainkoaren opari izan behar.

Epikureismoa

Epikureismoaren arabera, jakintsuak ez du politikan parte hartu behar, nahigabe askoren jatorria baita. Gizakiak bere adiskideen lagunartean ezkutatu behar du, adiskidetasuna eta askatasun pribatuak balioztatzen dira.

Morala zorionean oinarritzen da, plazer jarraitu espirituala lortzean datza, mina...

Jarraitu irakurtzen "Filosofia eta Teologia Kristaua: Kontzeptu Gakoak" »

Fedea eta Arrazoimena: Teologia eta Filosofia

Filosofia eta etika4,55 KB

Fedea eta Arrazoimena: Errealitatea Aztertzeko Bi Bideak

Errealitatea aztertzeko bi bide nagusi daude: fedearena eta teologiarena, eta filosofiarena eta arrazoimenarena. Filosofiari egia naturala dagokio, eta teologiari naturaz gaindiko egia.

Filosofiaren eta Teologiaren Oinarriak

  • Filosofia: Arrazoimena erabiltzen du, zentzumenetatik abiatuz egia naturalak aurkitzen ditu.
  • Teologia: Errebelazioa du abiapuntu eta jainkozko autoritatean fedearen eremuko egiak lortzen ditu.

Bien artean ez litzateke gatazkarik egon behar, arrazoimena eta fedea Jainkotik baitatoz. Arrazoimena ez da buruaskia egia lortzeko (Santo Tomasen arabera, arrazoimenak fedea behar zuela eta bi eremuak nahastu zituen), ezberdinak dira baina ez kontrajarriak. Helburu komuna dute:...

Jarraitu irakurtzen "Fedea eta Arrazoimena: Teologia eta Filosofia" »

Fedea eta Arrazoia: Agustin eta Tomas Akinokoa

Filosofia eta etika2,31 KB

Agustin eta Fedearen eta Arrazoiaren Bat-egitea

Agustinek fedearen eta arrazoiaren arteko bat-egite bat dagoela uste zuen. Gizakiak egia nahitaez ezagutzen du, arimak atseden osoa lortzeko. Egia edukitzea, zientziaren objektua izan aurretik, jakinduriaren objektua da, jakinduriak gizakia zoriontsu bihurtzen baitu.

Agustinen ustez, egiaren bilaketa ez da soilik kontenplaziozkoa, aktiboa ere bada. Ez dakar ezagutza bakarrik, fedea eta maitasuna ere. Gizakia maitasunaren eraginez mugitzen den subjektua da, eta horren bidez, objektu maitea ezagutzaren datu bihurtzen da.

Gizakiak zoriontsu izatearen ziurtasun absolutua nahi du; beraz, ezin da zentzumenetan soilik oinarritu, fedean ere oinarritu behar du. Arrazoiak eta fedeak bat egin behar dute.

Kristauak...

Jarraitu irakurtzen "Fedea eta Arrazoia: Agustin eta Tomas Akinokoa" »

San Agustinen Filosofia: Jainkoa, Askatasuna eta Gaitza

Filosofia eta etika3,58 KB

Jainkoaren Existentziaren Froga San Agustinen Arabera

San Agustinen ustez, Jainkoa ariman fededunean frogatuta agertzen da; arima gai da egia eta beharrezkoa den Jainkoa ezagutzeko, baina ezagutza hau ezin liteke gertatu Jainkoaren existentziarik gabe. Jainkoaren eta bere ondorio den arima fededunaren existentzia frogatzeko, San Agustinek hiru argudio erabiltzen ditu:

  • Argudio gnoseologikoa: Egia existitzen da, eta Jainkoa egiaren funtsa izanik, Jainkoa ere existitzen da.
  • Argudio kosmologikoa: Kreazioak ezin dio eman gizakiari bilatzen duen zoriontasuna, beraz, Jainko bat dago zoriontasun hori emateko, eta ondorioz Jainkoa munduaren sortzaile bezala onartuta dago.
  • Agustindar frogapena: Betiereko ideietan datza, ideien mugagabetasunean eta beharrezkotasunean,
...
Jarraitu irakurtzen "San Agustinen Filosofia: Jainkoa, Askatasuna eta Gaitza" »

Mitotik Logikara: Filosofiaren Sorrera eta Garapena

Filosofia eta etika2,62 KB

Mitotik Logikara (Arrazoimena)

Jakintza Mitikotik Logikora

Filosofia giza pentsamendu mitikotik arrazoira igarotzean sortu zen.

Munduko hainbat fenomenok hamaika arazo sortzen dizkio izaki primitiboari. Kontzientzia mitikoa, gizakiari problematiko zaizkion galdera horiei ematen dien erantzunen multzoaz eraturik dago. Erantzun horiek ordea, irudimenezkoak dira funtsean. Kontzientzia mitikoak natura-elementuak pertsonifikatu eta kontzientziaz janzten ditu.

Jakintza mitikoan bi alderdi bereizi behar dira:

  • Alde batetik, mitoaren unibertsoaren azalpen handi gisa hartzea da.
  • Bestetik, mitoak, magiaren, orakuluaren eta abarren itxura hartuz, arazo praktikoak erabaki nahi zituen.

Gizakiak, berez, gauza, gertakari eta fenomenoen funtsa aztertzera jotzen du....

Jarraitu irakurtzen "Mitotik Logikara: Filosofiaren Sorrera eta Garapena" »

Gauzen Mundua eta Heziera: Platonen Ikuspuntua

Filosofia eta etika2,28 KB

Atala: Gauzen Mundua

Gauzen mundua zentzumenen bidez hauteman daitekeen errealitate edo gauzen mundua da. Irudi ulergarriek eta begiz ikusgarriak desberdindu zituen erlatibismoari eta eszeptisismoari aurre egiteko. Dagoen errealitate bakarra begiz ikusgarria bada ere, eremu hori aldakorra izanik, egiaren eta balore unibertsalaren oinarriak ez dira.


Atala: Heziera

Heziera ez da zerbait eskuratzea, baizik eta daukagun gaitasun bat ondo erabiltzen jakitea. Ahalmena eta ikusmena edukita, arima toki zuzenera begira jarriko da. Gauzetatik ideietara eta ideietatik begira. Hau da, ilunpetik argira joatea bezala. Platonek esaten du heziera ez dela jakinduria ez duenari jakinduria ematea. Platonek zioen ahalmen bat dugula jaio diren gauzakietara begira...

Jarraitu irakurtzen "Gauzen Mundua eta Heziera: Platonen Ikuspuntua" »

Antzinako Greziako Filosofia: Sofistak, Sokrates eta Platon

Filosofia eta etika3,17 KB

Sofistak: Maisuak eta Ikergaiak

Terminoak 'maisua' edo 'jakintsua' esan nahi du. Kanpotik etorritako maisu eta irakasleak ziren. Sofisten ikasleen helburua hiritar bertutea zen. Garatutako ikergaien artean, garrantzitsuenak natura eta hitzarmena ziren. Natura, garapen-printzipioa zena, beharrezkoa eta unibertsala zen. Hitzarmenak bi eduki mota zituen: ona, zuzena eta egiazkoa denari buruzko sinesmen tradizionalak, eta estatuaren agintaritzak ezarritako lege positiboak.

Erlatibismoa eta Eszeptizismoa

Erlatibismoa: Legeek, balioek eta ohiturek (nomosak) tradizioan zuten jatorri jainkozkoa zalantzan jartzen zuten. Eszeptizismo epistemologikoa: Erlatibismo etiko eta erlijiosoarekin bat eginez, sofistek eszeptizismo epistemologikoa aldarrikatu zuten....

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Greziako Filosofia: Sofistak, Sokrates eta Platon" »

Platonen Filosofia: Bizitza, Testuingurua eta Teoriak

Filosofia eta etika11,46 KB

Datu biografikoak eta testuinguru historikoa

Platon K.a. 427. urtean jaio eta K.a. 347.ean hil zen Atenasen. Data hauen inguruan gertaera hauek eman ziren, bere pentsamenduan eragina izango dutenak:

  • Periklesen garaian demokrazia oligarkikoa ezarri zen Atenasen, garaiko zentro kulturala. Sofistek, atzerritarrak izan arren, sofismak erabiliz gazte atenastarrak hezi zituzten beraien ideiak asanbladan (organo erabakiorra) aurkezteko eta arrakasta politikoa lortzeko. Demagogia zabaldu zen hirian, azpikeria nagusituz. Platonen ustez, dinamika hau okerra zen, giza balore moralak hankaz gora zeuden.
  • Peloponesoko Gerra Espartak irabazi zuen. Hogeita Hamar Tiranoen gobernuak urte batez gobernatu zuen Atenas, baina iraultza baten ondorioz, atenastarrek boterea
...
Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia: Bizitza, Testuingurua eta Teoriak" »