Friedrich Nietzsche: Inmoralismoa eta Kritika Soziala

Filosofia eta etika2,55 KB

1.3 Nietzsche inmorala

Nietzsche XIX. mendeko filosofo garrantzitsua izan zen, Mendebaldeko gizarte eta kulturari inoiz egin zaion kritikarik zorrotzena egin ziona. Edozein arrazoi logiko edo zientifikoren aurka agertu zen; irrazional gisa defini daiteke, hori bai, guztiz bitalista.

Gizarte kristau-burges dekadente batean bizi izan zen; hortik dator, beraz, garaiko moral puritano eta aurreiritziz betekoari egindako kritika. Berak moral horri botako dio gizartearen egoeraren errua, eta gizaki kristau ahula ordezkatzeko gizaki berriaren beharra aldarrikatuko du. Hortaz, tradizioa eta garaiko morala ukatuko ditu; horregatik izango da lehen inmoralista.

Nietzscheren pentsamenduaren inguruko hausnarketa

Nietzsche iraultzailea izan zen, guztiz, eta egia esan, ideia batzuekin identifikatua sentitzen naiz. Izan ere, nik bat egiten dut kristautasunaren gabezi edo hutsuneekin:

  • Erlijioak gizaki alienatua bultzatzen duela sinesten dut, ahula agian.
  • Uste dut erlijioak, orokorrean, askotan kalterako direla, fanatismoa pausu batera baitago.
  • Ahultasunaren inguruan, desberdintasun bat egiten dut: uste dut erlijioek emakumea gizaki ahul bilakatzen dutela, gizonaren menpeko.

Hortaz, alderdi horretatik, Nietzscheren ikuspuntua zehazki berdina ez den arren, nahiko ados nago berarekin.

Gizaki berriaren ideiaren kritika

Bestalde, hark planteaturiko gizaki berriaren ideia ez zait oso erakargarria egiten. Kasu honetan, Nietzschek Darwinismoaren teoria bereganatu eta moldatu egiten du:

  • Gizaki indartsuena garaile ateratzen dela dio: gizaki harroa, jakintsua, indartsua eta bere senak jarraitzen dituena iritsiko da gailurrera.
  • Gizaki ahulak, aldiz, desagertzeko edo sufritzeko etorkizuna du, baina ez du errukirik merezi, eta are gutxiago bestearen berdina izateko eskubiderik.

Berdintasunaren printzipioa deuseztatu eta hutsal bilakatzen du, eta nik uste dut hori onartezina dela. Nik, munduan, pertsona guztiak maila berean jartzen ditut; bakoitzak bere ideiak eta pentsatzeko modua ditu. Desberdinak dira, noski, baina horrek ez du bat bestea baino gutxiago bilakatzen.

Ondorioa

Laburbilduz, Nietzsche kontraesanez beteriko gizona dela diote, eta nik bat egiten dut iritzi honekin; izan ere, gizartea ahultzen duen sistema bat kritikatzetik, ahula dena baztertzera pasatzen da. Nire aldetik, behintzat, ezin dut guztiz zehaztu alde edo aurka nagoen, ideia batzuk egokiak iruditzen zaizkidan bitartean beste batzuk gustatzen ez zaizkidalako.

Deskargatu

PDF Word HTML