Platon eta Aristoteles: Antropologia Konparatua
Antropologia: Platon eta Aristotelesen Ikuspegiak
Bi filosofoek gizakiari buruzko ikuspuntu dualista dute; hau da, gizakia bai arimaz bai gorputzaz osatuta dagoela. Hala ere, arimari buruzko ikuspuntu desberdinak dituzte.
Platonen Ikuspegia: Arima eta Gorputzaren Bereizketa
Platonek dioenez, arima ideien munduari dagokio, eta gorputza, berriz, mundu hautemangarriari. Beraz:
- Arima hilezkorra da.
- Gorputza hilkorra da.
Ondorioz, arima eta gorputza elkarren artean independenteak dira, arimak gorputzari bizitza ematen diolarik.
Aristotelesen Ikuspegia: Arima eta Gorputzaren Batasuna
Aristotelesek, aldiz, arima eta gorputza bat direla dio, bi munduen arteko bereizketarik egin gabe. Horren arabera, biak dira hilkorrak. Honela, arima gorputzaren potentzialtasunaren
...