Wittgenstein eta Etika: Tractatus-aren Mugak
Wittgenstein eta Etika: Tractatus-aren bi zatiak
Etika: Tractatus liburuak bi zati ditu: bata liburuan adierazitakoa eta bestea adierazi gabe (ezin delako adierazi) geratu dena. Garrantzitsuena bigarrena da, Wittgensteinek berak dionez. Gertakariak adierazteko erabiltzen ditugu proposizio guztiak balio berekoak direla esaten digu; proposizio horiek ez dute inolako balio moralik.
Hizkuntzaren analisia eta proposizio etikoak
Wittgensteinek etikan erabiltzen diren proposizioak aztertzen ditu, proposizio horiek zentzuzkoak diren ala ez erabakitzeko hizkuntzaren analisiaren bitartez. Gainera, proposizio etikoen ezaugarriak argitzen saiatuko da, etikari buruz diharduten predikatuek eta proposizioek hizkuntzan nola jokatzen duten erakusteko.
Wittgensteinek ontzat ematen du Moorek egiten duen etikaren definizioa: «Etika onari buruzko ikerketa orokorra da». Ikergaia zein den hainbat era desberdinez azal daiteke:
- Ona
- Egiten duena
- Bizitzeko modu zuzena
Norbanakoarentzat benetan garrantzia duena da. Estetika ere etikaren zatitzat hartzen du. Horrelako predikatuek itxuraz erreferentzia egiten dieten balioei, balio absolutuak deritze. Wittgensteinek dio balio-proposizio absolutuek gure nahia izan beharko luketena zehazten dutela, gure xede gorenak zeintzuk izan behar duten esaten digutela.
Zentzugabetasuna eta mistizismoa
Zentzurik gabeko proposizioak dira etikaren proposizioak. Etika naturaz haraindikoa da, eta hizkuntzak naturaren barneko gertaerak baino ezin ditu deskribatu. Etika eta erlijiozkotzat jotzen diren proposizioak okerrak dira (pseudoproposizioak). Itxurazko metaforak dira eta metaforak baztertuz gero deskribatzeko gertaerarik ez dagoela ohartzen gara.
Dena den, etikak eta on absolutuak egon beharko luketela sentitzen dugu. Hala ere, ezin dugu haiei buruz hitz egin eta badirudi ez garela gauza adierazi nahi duguna adierazteko. Baina proposizio horiek zentzugabeak baldin badira, ez da era zuzena oraindik ez dugula aurkitu esateko, zentzugabetasuna beraien funtsa delako baizik. Esaten den hori hizkuntzatik harantz joatea da, eta nahiz eta munduari ez egotzi, subjektuaren berri ematen digute. Nahiz eta hizkuntzaren mugak gaindiezinak izan, beraz, etika ez da zientzia.
Wittgenstein mistikoa dela esan daiteke etikari dion errespetuagatik eta gauza guztiak baino garrantzitsuagoa dela esaten duelako.