Susmoaren Filosofoak: Marx, Nietzsche, Freud eta Modernitatearen Krisia

Filosofia eta etika2,67 KB

Susmoaren Filosofoak eta Giza Arrazionaltasunaren Krisia

Marx, Nietzsche eta Freud susmoaren filosofoak deritze. Darwinekin batera, giza arrazionaltasunaren ideal ilustratuak zalantzan jarri zituzten, eta modernitatearen krisia aurreratu zuten.

Charles Darwin eta Giza Ikuskeraren Iraultza

Charles Darwinek 1852an Espezien Jatorria liburua argitaratu zuen, eta giza nartzisismoa ukatu zuen, gizakiaren ikuskera goitik behera aldatu zuelako, gizakiaren ikusmolde naturala, antiteologikoa eta antimetafisikoa proposatuz. Darwinek teoria fijista milenarioarekin amaitu zuen.

Darwinen ustez, ingurunera moldatzeak eta biziraupen-nahiak espezieen hautespena eta jatorria azaltzen ditu. Teoria honekin, pentsalari askok (adibidez, Herbert Spencerrek) Darwinismo Soziala proposatu zuten, klase menderatzailearen betierekotzea justifikatuz. Hala ere, Darwinek bere teoriaren aplikazio hori ezeztatu zuen.

Karl Marx eta Materialismo Historikoa

Karl Marxek materialismo historikoa proposatu zuen; hots, giza historia baldintzatzen duena ez da espiritua, gizarte-taldearen egoera sozial eta ekonomikoa baizik.

Marxen ustez, klase menderatzaileak aberatsak dira. Beraz, klase xeheak burgesiaren ideien menpe daude, eta gizakiari gizaki gisa garatzea eragozten diote.

Ondorioz, gizarte-klaseen arteko borrokak historiaren aurrerapena dakarrela defendatu zuen. Horrek eragiten du langileak ez konturatzea haien egoeraz, eta burgesen menpe geratzea. Horregatik, marxismoa filosofia praktiko eta iraultzaile bihurtu zen, dialektika materialista oinarri hartuta.

Friedrich Nietzsche eta Mendebaldeko Kulturaren Kritika

Friedrich Nietzscheren filosofia mendebaldeko kulturaren erabateko kritika da. Mendebaldeko gizakia bizitzaren beldur izatea eta ihes egitea eragin zuten mendebaldeko kulturaren balioak azaldu zituen.

Bere misioa mitoak suntsitzea da: bai kristautasunaren balio erlijiosoak, bai idealismoaren balio arrazionalak faltsuak direla eta bizitzaren aurkako gizakia sortzearen arduradunak direla defendatuz.

Sigmund Freud eta Teoria Psikoanalitikoak

Sigmund Freudek teoria psikoanalitikoak proposatu zituen. Zalantzan jartzen du gizakiaren bereizgarria arrazionaltasuna dela, eta defendatzen du subkontzientea dela, inpultsoek bultzatuta dagoena.

Baina, erlijioaren ondorioz, gizakiak uste du inpultso horiek txarrak direla. Orduan, inpultsoak ukatu eta subkontzientera bidaltzen ditugu. Beraz, Freuden ustez, giza jokaera inkontzienteak dena arautzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML