Giza ezagutzaren baliozkotasuna eta mugak

Filosofia eta etika2,81 KB

Giza ezagutzaren baliozkotasuna

Errealitateko gauzak oker baleude, datuak okerrak izan daitezke; mundua irudizkoa, ametsezkoa edo faltsua izan daiteke. Filosofiaren ikuspegitik, munduaren inguruan ezagutu, uste eta esan ditzakedan gauza guztiak zalantzan geratzen dira. Zalantza horren aurrean, hainbat jarrera filosofiko daude:

Jarrera filosofikoak ezagutzaren inguruan

  • Dogmatismoa: Ezagutza ziurra eta unibertsala lortu daitekeela dio. Gizakiaren ezagutza-tresnek erabateko fidagarritasuna dute eta ez dago inongo mugarik dena jakitera iristeko. Dogmak fidagarritasunik gabeko baieztapenak dira, arrazionalizatzeko prest ez daudenak.
  • Eszeptizismoa: Ezagutza unibertsala lortzea ezinezkoa dela dio. Ez dituzte ezagutza-tresnak fidagarritzat hartzen, ez dutelako zerbait egia edo gezurra den esateko ahalmenik; beraz, giza ezagutza mugatua da. Eszeptikoa datuekiko konfiantzarik ez duen pertsona da.
  • Subjektibismoa: Ezagutza unibertsala lortzea ezinezkoa da. Norbanakoaren ikuspegian oinarritzen da; bakoitzak bere egia pertsonala du.
  • Errelatibismoa: Ezagutza unibertsala lortzea ezinezkoa da, ez dagoelako egia unibertsalik. Gainera, kultura eta gai bakoitzak bere egia du; egia kulturala da.
  • Pragmatismoa: Ez dago egia unibertsalik, egia aldakorra da; momentu batean uste duguna da egia. Ez da egia lortzeko tresnarik, ezingo dugu eskuratu. Egia erabilgarri deituko diogu.
  • Kritizismoa: Ezagutza unibertsala lortu daiteke, baina suposatutzat hartu aurretik, gure tresnak sakonki aztertu behar dira, benetan fidagarriak diren ala ez ziurtatzeko. Azterketa horren bidez mugak zehazten dira. Dogmatismoaren eta eszeptizismoaren artean kokatzen da.

Giza ezagutzaren irizpideak eta mugak

Non hasten da ezagutza? Gure ezagutza noraino iristen den galderari erantzuna ematen saiatu ziren filosofoak. Ba al du mugarik?

Enpirismoa

Locke, Berkeley eta Hume filosofoek defendatu zuten giza adimena oho lau bat bezalakoa dela (tabula rasa). Hasieran hutsik dago eta esperientzien bidez edukinez hornitzen da. Gizakiak dakien guztia kanpotik ikasi duela diote, esperientzietatik etorria. Esperientzia iturria izateaz gain, muga ere bada: zentzumenek jaso ezin dituzten datuen inguruan ez dago ezagutzarik.

Hume eta pertzepzioak

Hume eguneroko mundutik abiatu zen filosofia eraikitzeko. Gizakiak bi ideia mota ditu:

  • Inpresioak (pertzepzioak): Bat-bateko sentsazioak edo emozioak dira; fuerteak eta biziak. Sinpleak (bereizketarik gabe) edo konposatuak (bereizketarekin) izan daitezke.
  • Ideiak: Inpresioen kopiak dira; ahulak dira, eta hauek ere sinpleak edo konplexuak izan daitezke.

Deskargatu

PDF Word HTML