Moraltasunaren eta determinismoaren ikuspegiak

Filosofia eta etika3,02 KB

Heldutasun morala

Heldutasun morala: zer den bidezkoa eta zer bidegabea neurtzeko gaitasuna. Aztertu dute zer nolako bilakaera eta garapen duen gaitasun horrek, baina horretan denak ez datoz bat.

Kohlberg-en teoria

Kohlberg-ek zioen heldutasun morala prozesu bat dela: heteronomia moralean hasten da eta autonomia moralean amaitzen. Teoriak hiru maila bereizten ditu:

  • Maila aurrekonbentzionala

    Norberaren interesak asetzea hartzen du gizabanakoak bidezkotzat, eta arauak ez betetzetik sor daitezkeen ondorioengatik betetzen ditu (adibidez, zigorra edo saria), ez beste arrazoirengatik. Maila honetan daudenek dute heldutasunik txikiena: norberaren bulkada egoisten arabera jokatzen dute, eta beraz, ez dira autonomoak; heteronomoak dira baizik.

  • Maila konbentzionala

    Maila konbentzionala da norberaren portaera gizartearen legeekin bat datorrena dela uste duena bidezkoa dela. Gizabanakoa talde baten kide bezala sentituko da eta gizarte horren arauak eta printzipioak onartzen ditu. Adibidez, jende askok zenbait aurreiritzi (sexistak, arrazistak...) gordetzen ditu, gizartean aurreiritzi horiek existitzen direlako eta gizarteak berak onetsi egiten dituelako. Heteronomo samarrak dira oraindik: gizarteko arauetara moldatzeko jokatzen dute, ez norberaren printzipioei jarraituz.

  • Maila postkonbentzionala

    Maila postkonbentzionalean gizabanakoak ondo bereizten ditu zer diren gizarte-arauak eta zer diren printzipio moral unibertsalak. Autonomoak dira; norberaren kontzientziaren arabera, mundu osoari aplikagarriak diren printzipioei jarraiki jokatzen dute. Gizadiaren kide bezala sentitzen dira, eta beraz, ezin dituzte bereiztu norberaren justizia eta elkartasun globala.

Determinismo zientifikoa

Determinismo zientifikoa: zientzia jakin batek ematen dituen azalpenetara jotzea. Pentsamolde hori erredukzionista izan ohi da. Determinismo erredukzionista batzuk:

  • Monismo fisikalista

    Unibertso osoa materia baino ez dela ulertzen du; gizakiaren portuerek, oro har, gorputzaren mugimenduek eta mekanikek azaltzen dutela uste du.

  • Sigmund Freud-en determinismo psikoanalistikoa (1856–1939)

    Determinismo mota honek dio giza ekintzak inkontzientearen eraginez egiten direla.

  • Determinismo ekonomikoa

    Azpiegitura ekonomikoek determinatzen dituztela historiako etapak uste du.

  • Determinismo genetikoa (soziobiologiaren korronteetatik)

    Korronte soziobiologikoetan agertzen den ikuspegian, bakoitzaren ezaugarri genetikoetan bilatzen dira norberaren ekintzen kausa guztiak.

  • Determinismo psikologikoa (Gottfried)

    Gottfriedek determinismo psikologikoa landu zuen: gure nahimenetan erakargarritasun handiena duenak zuzentzen du gure jokaera; horren mende gaude. Askatasuna, gure ekintzen jabe eta erantzule bihurtzen gaituen nahimenaren gaitasunatzat hartuz gero, behinik behin halako ikuspegi bat proposa daiteke.

Deskargatu

PDF Word HTML