Platon eta Nietzscheren arteko ikuspegi filosofikoen konparazioa
Ontologia: Bi munduen arteko talka
Ontologia kontuan hartuz, Platon bere dualismoarengatik bereizten da, eta Nietzschek honen aurka egiten du, bizitza terrenala mespretxatzen duelako. Platoniar errealitatea bi munduren existentzian oinarritzen da:
- Egiazko mundua: Arrazoiaren bidez ezagutzen dena, ezagutza objektiboa eskaintzen duena.
- Itxurazko mundua: Zentzumenen bidez ezagutzen dena, ezagutza subjektibo eta aldagarria eskaintzen duena.
Dena den, Platonek itxurazko eta gezurrezkoa deitzen zion errealitatea, Nietzscherentzat existitzen den errealitate bakarra da. Errealitatezko mundua, Platonentzat, arrazoiaren asmakizuna baino ez da, gizakiaren desintegrazioaren fruitu. Nietzschek beste mundu baten sorrera kritikatu egiten du, bizitzarekiko mespretxua...