Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Descartes, Arrazionalismoa eta Enpirismoa: Giza Izakia eta Ezagutza

Filosofia eta etika2,3 KB

Giza izakia: gorputza, arima eta askatasuna

Gizakia arimaz eta gorputzaz osaturiko izakia da. Gorputz hori, gainerako gorputzak bezala, arimatik aske da eta lege mekanizistak betetzen ditu. Arima ere autonomoa da, eta ezin dio materiala den ezerk zuzenean eragin. Bi substantziak hertsiki lotuta daude, baina independenteak dira. Descartesek puntu bat asmatzen du bi substantzien arteko lotura azaltzeko: guruin pineala.

Grinak eta askatasuna

Arimaren grinak tratatuan, Descartesek arimaren ekintzak eta grinak bereizten ditu:

  • Ekintzak: Nahimenaren mende daude.
  • Grinak: Ustekabekoak dira.

Arimaren indarra gorputzaren mugimenduak gelditu eta grinak menderatzean datza. Grinak elkarren aurkakoak dira; tristura eta alaitasuna dira bi grina funtsezkoenak. Gizakiak...

Jarraitu irakurtzen "Descartes, Arrazionalismoa eta Enpirismoa: Giza Izakia eta Ezagutza" »

Nietzsche betiereko itzulera

Filosofia eta etika2,08 KB

Botere nahimena. Gizakia askea da Eta sormena du, hau Jainkoarekin batera egina eta etorkizuna gizatasuna Garatzeko aukera berria du. Gizakiak lur honetan garatuko ditu aukerak eta Nahimenak, haraundirik ez dago. Denok gara desberdinak, honen iturria gizakiak Bere burua hobetzeko beti egiten ari den ahaleginak dira. Bizidunek botere Nahimena dute, bizi maila hobetu nahi dute, eta hau derrigorrez kanporatu behar Da. Ezaguna ere badago, jakintasunaren bidez errealitatea menderatu nahi da, Kontrolatu, norbere zerbitzuan ipini. Ez dago egia absoluturik, bizitza Etengabe aldatzen da. Filosofoek itxurazko kontzeptuak sortzen dituzte Aldakuntza gabeko mundu bat irudikatzeko eta egiatzat hartzen dira erosoagoak Direlako. Boterea nahia da, norberaren...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche betiereko itzulera" »

Kant eta Descartes: Arrazionalismoaren eta Kritizismoaren Konparaketa

Filosofia eta etika2,51 KB

Kant eta Descartes: Bi Pentsamendu Moderno Aurrez Aurre

Immanuel Kantek pentsamendu modernoaren bi eskola nagusien arteko sintesia ordezkatzen du: arrazionalismoa eta enpirismoa. Arrazionalismoak, garapen handia izan zuenak, René Descartes zuen erreferentzia nagusi. Beraz, Descartesen eta Kanten arteko konparaketa egitea oso interesgarria da pentsamendu kantiarraren eta arrazionalistaren arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak aztertzeko.

Duda Metodikoa vs. Arrazoi Puruaren Kritika

Descartesen metodoa duda metodikoa da; gizakiaren gaitasunean erabateko konfiantza du lehenengo fundamentu ebidentea aurkitzeko, inolako zalantzarik gabe. Descartesentzat, arrazoiak mundua den bezala ezagutzeko gaitasuna du. Kantek, aldiz, arrazoiaren bi erabilera...

Jarraitu irakurtzen "Kant eta Descartes: Arrazionalismoaren eta Kritizismoaren Konparaketa" »

Askatasuna eta Jainkoaren Grazia Agustinen Pentsamenduan

Filosofia eta etika3,08 KB

Askatasuna: Agustinen Ikuspegia

Agustinen ustez, gaitzaren sorrera gizakiaren askatasunetik dator. Aldiz, Onaren sorrera Jainkoak gizakiari emandako graziatik dator.

Agustinen pentsamenduaren abiapuntua gizadi eroria, baina Kristok berrerosia da.

Gizakiaren Askatasuna eta Betebeharra

  • Gizakia askea da, librea delako, erabaki ahal duelako.
  • Askatasunik gabe ezinezkoa da gizaki izatea.
  • Gizakiak, ongirako (Jainkoarekiko) joera izan behar du.

Jainkoak, gizakia sortu zuenean, Bera maitatzeko agindu zion. Jainkoa zerbitzatzerakoan askatasuna eta zoriontasuna lortzen da; bestela, Jainkoarengandik urrundu eta esklabo izango zara, zoriontasuna lortu gabe.

Askatasunaren Galera eta Berreskurapena

Gizakia bekatuan erori eta Jainkoarengandik urrundu zen, askatasuna...

Jarraitu irakurtzen "Askatasuna eta Jainkoaren Grazia Agustinen Pentsamenduan" »

Ilustrazioa, Erlijioa eta Askatasunaren Paradoxa

Filosofia eta etika2,4 KB

Erlijioa eta Ilustrazioaren arteko Erlazioa

Giza izaerak aurrera egitera bultzatzen du gizakia, eta ondorioz, ez da zilegi belaunaldi batek hurrengoaren egoera erabaki eta mugatzea. Inork ez du, beraz, ilustrazioa oztopatzeko eskubiderik, ez Jainkoak dioena jarraitzen duen talde indartsu batek, ez gizaki batek eta ezta errege batek ere. Izan ere, egoera horretan hurrengo belaunaldiak ezin izango du aurrekoa hobetu, eta beraz, ilustraziorako bidea itxiko zaio. Hain zuzen ere, horixe da erlijioak egiten duena: gizakiaren arrazoitzeko eta eboluzionatzeko ahalmena mugatu, ilustrazioa gertatzea zailduz.

Ilustrazioaren Garaia eta Garai Ilustratua

Garai ilustratuan bizi diren gizakiek adingabetasuna atzean utzi eta ilustraziorako pausua eman dute, eta...

Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa, Erlijioa eta Askatasunaren Paradoxa" »

Ilustrazioaren Ezaugarriak eta Autonomia Morala Kanten Filosofian

Filosofia eta etika4,09 KB

Ilustrazioaren Ezaugarri Nagusiak

Ilustrazioan, arrazoi enpiriko-analitikoa da nagusi. Ezagutza zientifikoaren oinarria esperientzia da.

  • Arrazoi kritikoa: Arrazoiaren kanpoko inposaketen aurka egiten du, eta arrazoiaren beraren kritika egiteko balio du. Mugak esperientzian daude, eta bere ahalmenak aztertuko ditu.
  • Arrazoi autonomoa: Arrazoia da gizakiaren gidari bakarra, ez tradizioa edo autoritatea.

Aurrerapen zientifikoek munduaren ikuskera baikorra eman zuten. Historia aurrerapenerako bidea da. Arrazoiaren bidez, natura menderatu eta gizakiaren zoriontasuna lortu daitezke.

Erreformaren eta tolerantziaren aldeko jarrera dago gizartean, baina kontserbadorea politikan. Deismoa defendatzen da, erlijioaren interpretazio arrazionala. Jainkoa ezin daiteke...

Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioaren Ezaugarriak eta Autonomia Morala Kanten Filosofian" »

Descartes eta Agustin: Substantzia eta Eragin Platonikoa

Filosofia eta etika2,93 KB

Descartes: Jainkoa, Burua eta Munduaren Existentzia

Lehen egia aurkitu ostean (Cogito, ergo sum), Descartesen bigarren egiaren bila abiatzen da. Berak, beste filosofo batzuk ez bezala, ordena inbertitu eta Jainkoa lehenago aurkitu nahiko du munduaren presentzia baino. Descartesek bere buruaren existentzia aurkitu du, baina ez bere inguruarena; horretarako pentsamendura jotzen du berriz.

Jainkoaren existentziaren frogak

Descartesek dio, dituen ideia guztien artean Jainkoarena duela, jatorrizko ideia bat, hasieratik Jainkoak ezarri ziona. Bi argudio nagusi erabiltzen ditu:

  1. Kausaltasunaren argudioa: Bera mugatua izanik, ez du posible ikusten nolaz eduki dezakeen substantzia mugagabearen ideia, substantzia mugagabe horrek bere baitan jarriko ez balu.
...
Jarraitu irakurtzen "Descartes eta Agustin: Substantzia eta Eragin Platonikoa" »

Determinismoa eta Etika: Giza Portaera eta Arau Moralaren Azterketa

Filosofia eta etika2,66 KB

Determinismo motak

Determinismoak giza ekintzak baldintzatzen dituzten faktoreak aztertzen ditu:

  • Kosmologikoa: Estoikoen ustez, badago unibertsoa zuzentzen duen lege unibertsal bat (Logosa) eta den-dena halabeharrez gertatzen da.
  • Teologikoa: Jainkoa orojakilea da; iraganaren, orainaren eta etorkizunaren berri du. Jainkoak badaki gizabanako bakoitzak zer-nolako ekintzak egingo dituen.
  • Fisiologikoa: Determinismo horren arabera, gure gorpuzkerak eta gure izaerak heredatzen dugun kode genetikoan idatzita daude.
  • Psikologikoa eta psikoanalitikoa:
    • Psikologikoa: Teoria horrek dio motibo indartsuenak nahimena determinatzen duela, eta ez dagoela askatasunez aukeratzerik.
    • Psikoanalitikoa: Sarritan senak nahi duena ez dago gure kulturan onartuta, eta errepresioak
...
Jarraitu irakurtzen "Determinismoa eta Etika: Giza Portaera eta Arau Moralaren Azterketa" »

Agustinen askatasun, gaitz eta historiaren ikuspegia

Filosofia eta etika3,11 KB

AG. — Askatasunaren kontzeptua Agustinen arabera

AG. Askatasunaren gaiak ez du Agustinengan guk askatasunaz ulertzen dugunarekin zerikusirik. Askatasuna eta "liberum arbitrium" (aukeramena) guretzat sinonimoak dira; ez ordea, Agustinentzat. Bere pentsamendua teologikoa da: abiapuntua da gizadia eroria, baina Kristok salbatu du. Agustinek dioenez, gizakia gizaki da aske delako; askatasunik gabe ezinezkoa da gizaki izatea. Gizakiak, Jainkoarenganako joera izan behar du. Ez dago askatasunik eskubiderik gabe; baina obligaziorik gabe ere ez dago askatasunik.

Gizakiaren ongia eta zerbitzuaren ideia

Gizakiarentzat ongia Jainkoa da. Jainkoa zerbitzatzen duenean askea izango da eta zoriontasuna lortuko du; esklaboa, berriz, Jainkoa zerbitzatzen ez duenean...

Jarraitu irakurtzen "Agustinen askatasun, gaitz eta historiaren ikuspegia" »

Ilustrazioa: Ingalaterrako eta Frantziako Aurrerapenak

Filosofia eta etika3,29 KB

INGLESEN ILUSTRAZIOA: Ingalaterran hasten da ilustrazioa iraultza liberala eta burgessarekin, 1688an, baina bere ondorioak ez ziren oso deigarriak izan kulturaren arloan. Ingles ilustrazioaren barruan bi ideia daude:

  1. DEISMOA: Jainkoarengan fedea esan nahi du, ez da erlijioaren jainkoa, baizik eta zientziaren jainkoa, mekanizismoarena. Mundua makina bat bezala sortu zuen jainkoak, behin martxan jarri eta gero bakarrik doa, hau zientzia modernoak sortu zuen. Honi erlijio naturala deitzen zaio, eta ezaugarri arrazionalak dauzka. Jarraitzaileak liberal pentsalariak deritze.
  2. LIBERALISMOA: Indibidualtasun politikoaren ikuspuntutik ulertu behar dugu. John Lockengandik asko ikasi zuten ilustratuek: gizabanakoaren eskubide naturalak, hasierako bortxaezinak,
...
Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa: Ingalaterrako eta Frantziako Aurrerapenak" »