René Descartesen Zalantza Metodikoa eta Lehen Ziurtasuna: Cogitoa

Filosofia eta etika4,26 KB

Zalantza Metodikoa eta Cogitoa

René Descartesek matematika erabiltzen du lehenik egia ziurrak bilatzeko, eta ondoren filosofia eta zientzia eraikitzeko. Lehen printzipio batek hutsuneren bat izan dezake, eta horrek eraikuntza osoa behera bota dezake. Horregatik, lehen printzipioek nabariak eta zalantzagabekoak izan behar dute, eta horretarako erabiltzen du Descartesek zalantza metodikoa.

Zalantzaren Funtzioak

Zalantza oso garrantzitsua da Descartesen filosofian, funtzio asko betetzen dituelako:

  • Garbiketa gnoseologikoa: Lehen funtzioa hondakinak ezabatzea da. Existitzen den guztia zalantzan jarri behar dugu, baina zalantzan gelditu gabe. Descartesentzat egoera kritiko iragankor bat da.
  • Ziurtasun-iturria: Ziurtasun-iturri bat izatea, eta ez nahitaezko pasagune bat soilik. Zalantza metodikoa ziurtasunak lortzeko erabiltzen den lanabesa da. Lehen helburuetako bat gogamena zentzumenetik urruntzea da.

Zalantzaren Mailak

Zalantza metodikoak lau maila ditu:

  1. Zentzumenen iruzurra: Orain arte ziurtzat eta egiatzat izan dudan guztia zentzumenetik etorri da, eta sarritan zentzumenek engainatu naute. Ezin naiz zentzumenez fidatu.
  2. Arrazoiketen hutsa: Arrazoiez ezin naiteke fidatu beti; horrenbestez, arrazoiaren bidez lortutako ezagutza guztiak zalantzan jarri behar dira.
  3. Esna- eta lo-egoerak bereizteko ezintasuna: Esnatuta eta lo gaudenean sentipen sendo eta gogor berdinak izaten ditugu. Ametsetako edukiak ere zalantzan jarri behar dira.
  4. “Jainko maltzurraren” hipotesia: Jainko maltzurrak bere boterea ni engainatzeko erabili dezake. Horregatik, ezin da ezer ziurtzat hartu.

Filosofiaren Lehen Ziurtasuna: Cogitoa

Zalantzatik Lehen Ziurtasunera

Zalantza gnoseologikoa ugalkorra da, eta hortik sortu behar da ziurtasuna. Lehen ziurtasuna Descartesen sistema filosofiko osoaren egituraren oinarria izango da. Zalantza metodikoaren azken mailarekin, Descartesek bereizi egiten ditu pentsamendua eta pentsamenduaren objektua. Ez dira nahasi behar pentsamendua (ekintza psikikoa den aldetik) eta gogamena. Ekintza psikikoa bera ez dago bitartekatua, eta zuzenean eta arartegabe hauteman daiteke.

Azkenean, Descartesek egia nabaria eta zalantzagabekoa aurkitzen du: “Pentsatzen dut; beraz, banaiz” (Cogito ergo sum).

Lehen Egiaren Zentzua

Bigarren formulazioan, Descartesek indar handiagoa ematen dio niaren existentziaren pertzepzioari. Nabaria den zerbait ulertzen du zuzenean; hots, gogamenaren intuizio soil gisa. Ezinezkoa da pentsatzea existitzen ez bada. Hemen ez dago silogismorik, esperientzia subjektibo bat dago: existentziarik gabe, ezinezkoa da pentsatzea. Descartesen intuizio honek Agustin Hiponakoa du aitzindaritzat, hark ere antzeko zerbait esan baitzuen. Tomas Akinokoarengan eta beste filosofo batzuetan ere aurkituko ditugu baieztapen hauek.

Cogito eta Cogitatio

Ni Res cogitans (pentsamenduz betetako “Zera” edo substantzia bat) naiz. Pentsamendu horiek faltsuak izan arren, nonbait daude; beraz, objektuak ukatu daitezke, baina subjektua ez. Horrenbestez, existentzia nabaria da. Cogitoak ez ditu ezagutzaren egiteak bakarrik hartzen, baita nahimenaren egiteak ere.

Cogitoa eta Intuizioa

Intuizioa ez da zentzumenen fidantza aldakorra edo irudimenaren judizio gezurtia, baizik eta gogamen huts eta adiaren kontzeptu argia eta berezia da Descartesentzat. Intuizioak bi adiera ditu:

  1. Berehalako ezagutza: Bitartekorik eta langintza-prozedura psikikorik behar ez duena.
  2. Adiera psikikoa: Argitasuna, bereizitasuna eta aldiberekotasuna agertzen direnean.

Geroago, Descartesek esan zuen intuizioa proposizio argikoa eta bereizia izan behar dela, eta aldi berean osoki eta ez elkarren segida ulertzeko moduan izan behar dela.

Niaren Ezagutza edo Natura

“Cogito ergo sum” adierazpenean, nia res cogitans da. Substantzia horrek ezaugarri ukaezin bakarra du: pentsatzea. Descartesentzat espiritu edo arima bat da. Subjektua gogamen hutsa da, hortaz, edukiez independentea. Ez da gauza bat, subjektua pertsona da.

Deskargatu

PDF Word HTML