Wittgenstein: Filosofiaren Funtzioa eta Hizkuntzaren Mugak
Filosofiaren Funtzioa "Tractatus" eta Ikerketa Filosofikoetan
Wittgenstein-en arabera, Tractatus-ean, filosofiak ez die bizitzako arazoei erantzuten. Proposizioek gauzak diren bezala erakusten dituzte, baina gauzak munduan nolakoak diren jakiteak ez du garrantzirik sublimea den zerbaitekiko erlazioan, eta sekula ezin zaie galdera-izaerarik eman.
Filosofia Zientzia Gisa eta Hizkuntzaren Mugak
Hortaz, filosofia ez da zientzia bat; proposizio filosofikoak, zentzugabeak direnez gero, hizkuntzaren ulermenik ezak sortzen ditu. Hori dela eta, filosofiaren zeregin ez da “sistema” bat egitea. Filosofiak hizkuntzaren mugak argitu behar ditu, argi eta garbi egon dadin zer esan daitekeen zentzuz eta zer ez. Beraz, filosofia zientziari buruzko zeregin bihurtzen da, helburutzat proposizio zientifikoen zentzu logikoa argitzea duena.
Etika, Estetika eta Metafisika: Esanahirik Gabeko Proposizioak
Etikaren, estetikaren eta metafisikaren proposizioak gure hizkuntzaren logika gaizki ulertzetik sortzen dira, eta ez dute esanahirik, hizkuntzaren eta munduaren mugak gainditzen ahalegintzen direlako. Ez dago munduari buruz osotasun modura ezer esan daitekeenik, gertakarien osotasun modura, metafisak nahi bezala.
Horrenbestez, gauzak argi daude, beren zentzuaren barnean, eta ezin ditugu nahasi:
- Zientziaren hizkuntza da zentzua duen eta mintza daitekeen bakarra, eta eredutzat eta idealtzat hartzen dugu, hizkuntza arrunta ez bezala.
- Badago isilpeko beste arlo mistiko bat hizkuntzaren eremutik harantzago, eta hor daude hain zuzen gizakiaren benetako arazoak.
- Tartean filosofia dago, hizkuntzaren jarduera kritiko modura.
Esanezinaren Esanahia
Zerbait esanezin izateak ez du esan nahi erakuts ezin daitekeenik eta besteek ulertuko ez dutenik. Aitzitik, hauxe bakarrik esan nahi du: ez duela zentzurik, ez dela gertakarien margolana, edo beste modu batean esanda, ezin dela egiazkoa edo faltsua izan.
Filosofiaren Funtzio Bikoitza
Filosofiaren zeregina hizkuntzaren jokoen funtzionalitatea aztertu eta ikertzea da, hizkuntzaren erabilera nahasi eta okerrak sortzen dituen arazo faltsuak ezabatu eta haren anbibalentziak argitzeko. Hau da, filosofiaren funtzioa bikoitza da:
- Funtzio deskriptiboa: gertakariak ulertzea eta deskribatzea.
- Funtzio terapeutikoa: hizkuntza okerrez beterik dagoenean, sasiarazo filosofiko horien existentziak (metafisikoak) sortzen duen hizkuntzaren erabilera okerra identifikatzea.
Analisiaren metodoa honako honetan datza: joko posible guztietan eta haietako bakoitzean gertatzen diren termino linguistikoen erabilerak aurkitzea, horrek erakutsiko digulako terminoaren benetako esanahia.