Materialismo Historikoa: Marxen Teoriaren Oinarriak

Filosofia eta etika2,19 KB

Materialismo Historikoa: Historiaren Interpretazio Marxista

Materialismo historikoa historiaren zientzia marxista da. Funtsean, Hegelen historiaren ikuskerari Marxek egindako aldaera da. Hegelen esanetan, historia ideia edo espirituaren bilakaera dialektikoa da. Marxek, ordea, errealitatea ideia barik materia dela dio, eta historia dialektikoki ulertu behar dela.

Historiaren Interpretazio Materialista

Marxen materialismo historikoa historiaren interpretazioa da, materiaren bidez egindakoa; materia hori ondasun materialen produkzio-sistema edo produkzio-harreman ekonomikoak dira. Giza historia baldintzatzen duena ez da espiritua (Hegel), produkzio-harreman ekonomikoa baizik.

Hala ere, errealitatea materiala izanik, horrek espiritu edo ideien existentzia ukatzen du? Ez. Marxek ez zuen inoiz esan munduan existitzen den guztia materia hutsa denik; ez zuen ukatu adimena, espiritua edo kontzientziaren existentzia. Materialismo marxista ez da ukazio horretan oinarritzen, baizik eta ondasunen produkzio, zabalketa, truke eta kontsumoan.

Horrela, gizartearen garapen osoa ekonomiaren bidez azaltzen da, hau da, azpiegituraren bitartez.

Produkzio Moduak: Indarrak eta Harremanak

Produkzio-moduen barruan bi elementu nagusi daude:

  • Produkzio-indarrak: Prestakuntza teknikoak, lanerako baliabideak eta baliabide naturalak.
  • Produkzio-harremanak: Ondasunak ekoizteko orduan, gizarte bateko partaideen artean sortzen diren harremanak.

Edozein antolakuntza sozialaren oinarria produkzioa edo azpiegitura da, eta honek azaltzen du historia osoa.

Gainegitura eta Gizartearen Egitura

Gainegitura ideia, sinesmen, instituzio eta arauen multzoa da, azpiegiturari erantsita dagoena. Bertan bi maila bereizten dira:

  1. Egitura juridiko-politikoa.
  2. Egitura ideologikoa.

Gainegituraren eginkizuna azpiegitura iraunaraztea da, muntaia juridiko-ideologiko-erlijiosoaren bidez justifikazioa emanez. Azkenik, azpiegiturako produkzio-harremanak aldatzen badira, horrek gainegituran ere aldaketak eskatuko ditu; beraz, ekonomia da historiaren motorra.

Deskargatu

PDF Word HTML