Wittgensteinen etika: balio absolutua eta erlatiboa

Filosofia eta etika2,46 KB

Etika Wittgensteinen pentsamenduan

1930ean, Wittgensteinek etikari buruzko hitzaldi bat eman zuen Cambridgeko Unibertsitateko “The Heretics” elkartean.

Hitzaldian, gai bati buruzko iritziak plazaratu zituen. Haren ustez, etika adierazi eta erakutsi daiteke, baina irakatsi ezin dela pentsatzen du, ezin delako zientzia bat izan edo ezin duelako gizakia ontasunerantz bideratu.

Tractatus-ean esaten du judizioen bilaketa alferrikakoa izan daitekeela, ez baitago etikoa den judizio absolutu bat; etikoa den judizio bat adieraziko banu, norbaitek uko egin liezaioke, eta, beraz, ez litzateke zentzuzkoa izango biok arrazoia dugula esatea.

“Hitzaldi bat etikaz” eta proposizio-sistemak

Wittgensteinek beste era batean ikusten ditu gauzak “Hitzaldi bat etikaz” idazlanean. Jadanik ez du uste proposizioen deskripzio orokorrak termino beritatiboetan eman daitezkeenik. Proposizio bakoitza proposizio-sistema bati dagokio, eta hainbat sistema daude egoera berbera deskribatzeko balio dutenak.

Hortaz, ezin daiteke etikaz hitz egin zientziaz hitz egiten den moduan, eta etikaz hitz egitean ezin dira termino beritatiboak erabili, termino hauek zientziari buruz hitz egitean erabiltzen direlako.

Etika: balio absolutua eta erlatiboa

Wittgensteinen planteamenduan, judizio etikoek balio absolutuko judizioak izan behar dute, baina ezin daitezke izan, etika erlatiboa delako.

Etika errespetatu beharreko zerbait da, giza espirituaren joera sakon baten agiri modura. Haatik, ezin daiteke zientzia izan; mistikoa da eta erabiltzen dituen proposizioak sasiproposizioak dira.

Ikerketa filosofikoak eta balio-judizioak

Ikerketa filosofikoak idazlanean, honela planteatzen da enuntziatu etikoen eta azpimunduen kalitate desberdina:

  • Gertakizun-judizioak: dagokion objektuari buruzko informazioa ematen digu.
  • Balio-judizioak: aldiz, fronte bikoitza du: objektuarenganakoa eta subjektuarenganakoa.

Dena dela, Wittgensteinek dioenez, gizakiak badu etikoki jokatzeko joera bat, baina ez dago etika absoluturik (kulturaren eta bakoitzaren araberakoa baita), besteei nagusitzen zaienik, ez dagoelako biziera pribilegiaturik eta, gainera, etika bakoitza biziera batean dago.

Deskargatu

PDF Word HTML