Nietzsche eta Botere-nahimena: Gizakiaren Eboluzioa eta Askatasuna

Filosofia eta etika2,43 KB

Botere-nahimena: Nietzsche-ren Ikuspegia

Gizakiaren hiru eboluzio-faseak

Nietzschek irudiak erabiltzen ditu gizaki berriaren aldartea nolakoa izan den eta nolakoa izan behar duen azaltzeko. Erabilitako irudien bereizgarritasunak aztertzen ditu, gizakiaren eboluzio-fase desberdinekin alderatzeko. Hirugarren fasean, gizakia haurrarekin parekatzen du, ezaugarri hauek dituelako:

  • Jatortasunez sortzailea.
  • Jolasean aritzen dena.
  • Kemen handiarekin bizibide berriak asmatzeko gai dena.

Jainkoa, sormenaren oztopoa

Sormen-lan horren oztopoak Jainkoaren existentzia eta haren aginduak dira. Askatasuna bere horretan hartuz gero, bateraezina da Jainkoarekin.

Etorkizunak gizatasuna garatzeko aukera berriak eskaintzen ditu. Gizakiak lurrean gauzatuko ditu bere gogoak, kanpoko mundu batean gauzatu beharrean.

Desberdintasuna eta bizinahi indartsua

Gizakia uneoro bere burua hobetzeko ahaleginean dabil, gizakien arteko desberdintasunen adierazgarri. Zaratustraren berdintasunaren aurkako hizketaldiek kinka larrian uzten dute gizabanakoak Jainkoaren aurrean berdinak direla dioen doktrina.

Zenbat eta kementsuagoa eta indartsuagoa izan bizinahia, orduan eta handiagoa izango da gizakien arteko desberdintasuna, eta zenbat eta ahulagoa izan bizinahi hori, orduan eta txikiagoa da desberdintasuna.

Botere-nahia bizidun guztietan

Botere-nahia ez da gizakien kontua soilik; beste bizidunek ere badute nahi hori, bizi-maila handiagoa eta hobea lortzeko nahia. Alde horretatik, bizitza dorre handi baten antzekoa da, hazi ahala garaiagoa egiten dena. Hazkunde horretan, maila bakoitzak biziduna berriro gorantz bultzatzen du, hurrengo mailetara iristeko.

Bizidunak bere baitan duen indarra kanporatu behar du, edozein dela ere. Eguneroko ekintza guztietan, bizitzak bere botere-nahia azaldu nahi du, batzuetan forma garaiagoak lortzeko lehian, eta beste batzuetan alboko biziduna garaitzeko.

Botere-nahia: norbere buruaren baieztapena

Botere-nahia ez da mendekoak edo ahulak mendean hartzea, nork bere buruan uste osoa izatea baizik, bizitzaren ahalbidean sinestea, eta hori funtsezkoa da erronka handiei ekiteko.

Beraz, inor itzalpean izateko modua, indar fisikoan eta psikologikoan baino gehiago, botere-nahian, norberaren indarraren jakitun izatean oinarritzen da, dagozkion eskubideak aitortzeko.

(Dionisiakoak)

Deskargatu

PDF Word HTML