Platon eta Nietzscheren arteko ikuspegi filosofikoen konparazioa

Filosofia eta etika2,72 KB

Ontologia: Bi munduen arteko talka

Ontologia kontuan hartuz, Platon bere dualismoarengatik bereizten da, eta Nietzschek honen aurka egiten du, bizitza terrenala mespretxatzen duelako. Platoniar errealitatea bi munduren existentzian oinarritzen da:

  • Egiazko mundua: Arrazoiaren bidez ezagutzen dena, ezagutza objektiboa eskaintzen duena.
  • Itxurazko mundua: Zentzumenen bidez ezagutzen dena, ezagutza subjektibo eta aldagarria eskaintzen duena.

Dena den, Platonek itxurazko eta gezurrezkoa deitzen zion errealitatea, Nietzscherentzat existitzen den errealitate bakarra da. Errealitatezko mundua, Platonentzat, arrazoiaren asmakizuna baino ez da, gizakiaren desintegrazioaren fruitu. Nietzschek beste mundu baten sorrera kritikatu egiten du, bizitzarekiko mespretxua dakarrelako, amaiera beste bizi batean kokatuz.

Arlo epistemologikoa: Ezagutza-moduak

Arlo epistemologikoan ere Platonek dualismoa bereizten du. Orain arteko bi munduei dagozkien bi ezagutza-modu daude:

  • Platon: Arrazoia eta zentzumenak aurrez aurre jartzen ditu, arrazoiaren garaipenarekin. Berarentzat, soilik arrazoiaren bidez ezagutu daiteke. Zentzumenek errealitate aparente, aldakor eta errorez betea erakusten digute.
  • Nietzsche: Zentzumenak dira errealitatearen erakusle. Norberak bere perspektiba jakinetik hautematen du mundua, subjektu bakoitzaren botere-ahalmenaren arabera. Beraz, ez dago inolako arrazoirik arrazoiari eginkizun garrantzitsuagoa emateko ezagutzan.

Moralaren arloa: Bizitzaren aurkakoa vs. Bizitzaren aldekoa

Moralaren arloan, Nietzschek Platonen moralaren aurkako jarrera du (geroago kristautasunean oinarrituko dena), naturaren aurkakoa izateagatik, hau da, bizitzaren aurkakoa. Platonek Sokratesen morala jarraitzen du: intelektualismo morala, non justizia, egia eta zoriona ulertzeko ongia ezinbestekoa den. Nietzschek, aldiz, uste du balio moralak bizitza ahalbidetzen dutenak direla; gorputzaren asebetetzea da moralaren irizpide bakarra, eta bakoitzak bere balioak sortu behar ditu.

Antropologia: Gizaki bitalista vs. Dualismoa

Azkenik, antropologiaren arloan, Nietzschek gizaki bitalista bat proposatzen du, kultura eta gizartearen aurrean. Gizaki hau sortzailea izan behar da, esfortzu etengabean eta bere balioak sortuz. Platonen antropologia, aldiz, dualista da: gizakia arimaz eta gorputzaz osatuta dago. Nietzsche ez dago honen alde. Platonentzat, arima eta gorputzaren arteko lotura akzidentala da, ez substantziala (bata bestearekiko independentea). Arima hilezkorra da eta ideien mundura itzuliko da gorputza hil ondoren, ausaz beste gorputz batean eroriz.

Deskargatu

PDF Word HTML