XX. mendeko pentsamoldearen oinarriak eta autore nagusiak
XX. mendeko pentsamoldearen oinarriak
XIX. mendeko bigarren zatitik aurrera, kulturaren ondorengo garapen guztia baldintzatuko duten autoreak agertu ziren hainbat arlotan. Horietako lau dira nagusiak: Marx (1818-1883), Nietzsche (1844-1900), Freud (1856-1939) eta Darwin (1809-1882).
Charles Darwin: Eboluzioa eta Naturalismoa
Eboluzioaren teoriak dio gaur egungo espezieak (giza espeziea barne) desagertuta dauden beste espezie batzuek pairatutako aldaketen produktuak direla. Aipatu teoriak instantzia transzendenteetara jo gabe azaltzen du prozesu hori; hau da, modu zorrotz naturalista baten bidez. Darwinismoak erantzun ez-mitiko eta ez-teologikoa ematen dio galdera horri, eta hori da beraren lorpenik handiena. Horrela, kulturaren historian lehenengo...