Komunismoa: Utopia ala Errealitate Posiblea?

Filosofia eta etika2,04 KB

Komunismoa, klaserik gabeko gizartea: utopia hutsa?

Marxek komunismoa lortu nahi zuen estatu perfektu gisa. Komunistek banako guztien berdintasuna defendatzen dute; hau da, pertsona guztiek eskubide eta betebehar berdinak izan behar dituzte, inoren menpean egon gabe. Baina filosofo batzuen ustetan, ezinezkoa da klaserik gabeko gizarte bat lortzea.

Karl Popper eta gizarte irekiaren defentsa

Karl Popper filosofoak gizarte irekiaren defentsa egin zuen: gizarte mota horietan gobernariak toleranteak dira eta herritarren desioei erantzuteko bidezko sistema politikoa erabiltzen dute, iruzurrik gabe. Baina komunismoari kritika zorrotza egiten dio; izan ere, Marxek proposatutako ereduan, giza-klase bat azkenean boteretsu bihurtuko dela pentsatzen du, gizarte totalitarioa eratuz. Hori kaltegarria dela iritzita, klaserik gabeko gizartea utopia bat dela uste du.

Marx eta Leninen ikuspegia

Bestalde, argi dago Marxek ez zuela berdina pentsatzen. Filosofo honen arabera, iraultzaren bidez lor daiteke komunismoa, herri-demokrazia sortuz. Horrela, proletarioek askatasun osoa lortuko dute eta jabetza pribatua ezabatu egingo litzateke estatuan. Esplotazio gabeko gizartea sortuko litzateke eta gizarte bakarra egongo zen: komunista. Beraz, Marxentzat komunismoa ez da utopia.

Beste alde batetik, Leninek azpiko klaseetatik (proletarioak, nekazariak…) sortutako gobernua defendatzen du. Horregatik, honako hauek eskatzen ditu:

  • Poliziaren deuseztapena.
  • Armadaren deuseztapena.
  • Burokraziaren deuseztapena.

Langile zein nekazari masek beren izaeraz kontzientzia hartu behar dute iraultza egiteko eta, beraz, kapitalismoa gainditzeko.

Ondorioa

Laburbilduz, ez dut uste komunismoa bezalako gizarterik lortu ahalko denik inoiz; gaur egun, inoiz baino gehiago, oso bereizita baitaude giza-klaseak, eta euren arteko desberdintasunak eta ahalmenak gero eta sakonagoak dira. Beraz, Marxek utopia ez dela pentsatu arren, nire ustez utopia bat da, garai honetan behintzat.

Deskargatu

PDF Word HTML