DBH mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Descartesen Metodoa: Zalantza, Cogito-a eta Jainkoa

Filosofia eta etika2,57 KB

Zalantza metodikoa eta lehen ziurtasuna: Cogito-a

Descartesek bere metodoan oinarrituriko zalantza metodikoa proposatu zuen, horretarako matematika oinarri gisa erabiliz eta filosofiaren zein zientziaren eraikuntza lortuz. Lehen printzipio hauek lortzeko, zalantza metodikoa erabiliko du; izan ere, printzipio hauek nabariak eta zalantzarik gabekoak izan behar dute.

Zalantzak bi funtzio nagusi ditu:

  • Garbiketa gnoseologikoa: Hondakinak kentzeko egiten da, horretarako existitzen den oro zalantzan jarriz, baita zentzumen bidez jasotako guztia ere.
  • Ziurtasun iturria: Zalantza ziurtasunak lortzeko tresna dela esan genezake.

Beraz, zalantza metodikoaren bidez dakigun oro baztertu eta pentsatzen jarriz gero, lehen ziurtasunera iritsiko gara: "Cogito ergo

...
Jarraitu irakurtzen "Descartesen Metodoa: Zalantza, Cogito-a eta Jainkoa" »

Susmoaren Maisuak: Marx, Nietzsche, Freud eta Darwin

Filosofia eta etika2,34 KB

Paul Ricoeur filosofoak "susmoaren maisutzat" hartu zituen Karl Marx, Nietzsche eta Freud. Hiru autoreok eztabaidan jarri zituzten Mendebaldean sakon errotutako zenbait ideia eta balio. Mendebaldearen arrazionalismoa jarri zuten ezbaian, arrazoiak sakonagoak diren bulkadak edo motiboak ezkutatzen dituela salatu baitzuten.

Marx eta materialismo historikoa

Marxek gizarteko ideia politiko eta juridikoak, eta gizartearen egitura bera, klase nagusien zerbitzura daudela salatu zuen. Marxen materialismo historikoaren arabera, giza historia ekonomiaren legeen araberakoa da, eta gizartearen egitura ekonomikoak determinatzen ditu artea, politika, filosofia, ideologiak, erlijioa…

Nietzsche eta moralaren kritika

Nietzschek zalantzan jarri zuen gizadiak azken...

Jarraitu irakurtzen "Susmoaren Maisuak: Marx, Nietzsche, Freud eta Darwin" »

Sofistak eta Sokrates: Greziako Filosofiaren Aldaketa

Filosofia eta etika2,79 KB

Sofistak: Greziako Ilustrazioaren Aitzindariak

Sofistak: Greziako polis askotan demokrazia ezartzeko, beste polis batzuetatik pertsona ekintzaile asko iritsi ziren. Haiek izan ziren sofistak: ideia berriak hedatu zituzten eta ilustrazio greziarra sortzen lagundu zuten. Lehen irakasle profesionalak izan arren, ezin zuten zuzenean politikan parte hartu, atzerritarrak zirelako.

Sofistekin, pentsamendu greziarrak gizakia jarri zuen erdigunean, eta ordura arteko filosofiaren bereizgarri zen naturari buruzko hausnarketa bigarren mailan gelditu zen. Hausnarketa gizarte eta politikako gaietara bideratu zuten, gai kosmologikoetara baino gehiago.

Eszeptizismoa eta Erlatibismoa

Sofisten pentsamenduak bi zutabe nagusi izan zituen:

  • Eszeptizismoa: Jarrera filosofiko
...
Jarraitu irakurtzen "Sofistak eta Sokrates: Greziako Filosofiaren Aldaketa" »

Etika eta Balio Moralak: Oinarriak, Eztabaidak eta Aplikazioak

Filosofia eta etika8,48 KB

Balio motak

Gure bizitzan gauza asko daude aintzat hartzekoak eta baliotsuak begitantzen zaizkigunak. Hori dela eta, mota askotako balioak bereizten dira:

  • Balio instrumentalak (utilitarioak)
  • Balio bitalak
  • Balio zientifikoak
  • Balio estetikoak
  • Balio erlijiosoak

Balio etikoak

Balio etikoak gainerako guztietatik argi bereizten direnak dira. Hori zergatik gertatzen den ulertzeko, komeni da zenbait balio etiko zehatz kontuan hartzea, hala nola: zintzotasuna, ondasuna, adorea, zuhurtasuna, eskuzabaltasuna eta justizia. Giza portaera deskribatzeko eta ebaluatzeko erabiltzen ditugunean, orduantxe dute zentzu erabatekoa balio etikoek. Baldintzagabeak, unibertsalak eta beharrezkoak: horrelaxe interpretatzen ditugu gizakiok balio etikoak.

Zertaz dihardu Etikak?

Etika...

Jarraitu irakurtzen "Etika eta Balio Moralak: Oinarriak, Eztabaidak eta Aplikazioak" »

XVIII. mendeko Ilustrazioa: Ideiak eta Gizarte Egitura

Filosofia eta etika2,49 KB

XVIII. mendeko Ilustrazioa

Metodo zientifikoen aplikazioak aurrerapena ekarri zuen eta gizakiaren ikuspegia zabaldu zuen. Handik aurrera, erlijioa alde batera utzi eta adimena eta metodo arrazionala aplikatzen hasi ziren.

Ilustrazioaren oinarrizko printzipioak

  • Arrazoiaren nagusitasuna: Iraultza zientifiko-teknikoak aukera eman zion gizakiari mundua ezagutzeko eta ulertzeko, bere adimena eta pentsatzeko ahalmena erabiliz.
  • Metodo zientifikoa: Ilustratuek naturaren ezagutzan aplikatu zuten.
  • Erlijioari kritika: Iraultza zientifikoak agerian utzi zuen ikuspegi erlijiosoaren akatsa, gizakiak unibertsoan zuen zentraltasunari dagokionez, esate baterako.
  • Aurrerapenaren ideia: Ilustrazioaren oinarrizko kontzeptuetako bat izan zen.

Arlo ekonomiko eta soziala

Arlo...

Jarraitu irakurtzen "XVIII. mendeko Ilustrazioa: Ideiak eta Gizarte Egitura" »

Descartesen Filosofia: Kontzeptuak, Garrantzia eta Kritikak

Filosofia eta etika5,64 KB

Descartesen Kontzeptu Gakoak

Argitasuna

Iluntasunaren kontrakoa dena. Nabaritasunak duen ezaugarrietako bat. Adi dagoen izpirituari berehala agerian aurkezten zaion ideia izango da argia.

Arima (Res Cogitans)

Aristotelismoan eta eskolastikan, materiazko izaki bizidunei dagokien printzipio substantziala. Descartesengan oraindik gehiago azpimarratzen da giza arimaren espiritualtasuna. Nia. Berak egin nau naizena. Gorputzetik guztiz independentea. Ez du gorputzaren beharrik existitzeko. Gure arima da animaliengandik bereizten gaituena. Substantzia pentsatzailea edo Res Cogitans. Arimaren berezko ekintza pentsatzean datza.

Arrazoia, Arrazoimena, Adimena

Gizakiak errealitatea ezagutzeko daukan berezko ahalmena. Ezagutzaren iturri fidagarria. Arrazoirik...

Jarraitu irakurtzen "Descartesen Filosofia: Kontzeptuak, Garrantzia eta Kritikak" »

Immanuel Kant: Zer da Ilustrazioa? Definizioa eta Gakoak

Filosofia eta etika2,62 KB

Ilustrazioaren definizioa: Adingabetasunetik irtetea

Ilustrazioa gizakia bere erruzko adingabetasunetik ateratzea da. Arrazoia erabiltzen ez duenak tutore bat behar du bere ordez pentsatzeko. Erregea, apaiza edota tradizioa dira gure ordez pentsatzen dutenak.

Ilustrazioa gauzatzeko oztopo nagusiak

Alferkeria eta koldarkeria dira gizakiaren zati handi bat adingabe izatearen arrazoi nagusiak; bi faktore hauek dira Ilustrazioa hedatzeko oztopo nagusiak. Gizaki alper eta koldar horien ordez, tutoreek ematen dute iritzia. Adingabetasunean bizitzea erraza da, zeure buruaz jardun beharrik ez duzulako.

Ilustrazioa gertatzen ari den momentuan, tutoreek mehatxatu egiten zaituzte arriskua erakutsiz, pauso hori ematera ausart ez zaitezen. Kantek, ordea, ausartzeko...

Jarraitu irakurtzen "Immanuel Kant: Zer da Ilustrazioa? Definizioa eta Gakoak" »

Platonen Filosofia: Ongiaren Ideia eta Dualismoa

Filosofia eta etika2,9 KB

Platonen Filosofia: Ongiaren Ideia eta Arima

Ongiaren Kontzeptua eta Ideien Hierarkia

Ongiaren ideia ideien hierarkian gorena da. Hierarkia horretan, azpitik, justizia eta estetika ideiak daude. Hauek moraltasunarekin erlazionatuta daude eta oso garrantzitsuak dira Platonentzat.

Ideien munduko ideiak perfektuak, aldaezinak eta absolutuak dira, eta mundu fisikoko gauzen eredu gisa balio dute; beraz, hiru ideia horiek ezaugarri horiek dituzte. Ongiaren ezagutza dialektikaren azken urratsa da, heziketaren helburua (paideia).

Denek ez dute ezagutza maila horretara iristeko aukerarik. Horretarako, bi baldintza bete behar dira:

  • Erakutsitakoak bereganatzeko gaitasuna: Irakasleak determinatuko du ikasleak aurrera jarraitu dezakeen ala ez.
  • Ezagutza maitatzea:
...
Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia: Ongiaren Ideia eta Dualismoa" »

San Agustinen Filosofia: Jainkoa, Askatasuna eta Gaitza

Filosofia eta etika3,58 KB

Jainkoaren Existentziaren Froga San Agustinen Arabera

San Agustinen ustez, Jainkoa ariman fededunean frogatuta agertzen da; arima gai da egia eta beharrezkoa den Jainkoa ezagutzeko, baina ezagutza hau ezin liteke gertatu Jainkoaren existentziarik gabe. Jainkoaren eta bere ondorio den arima fededunaren existentzia frogatzeko, San Agustinek hiru argudio erabiltzen ditu:

  • Argudio gnoseologikoa: Egia existitzen da, eta Jainkoa egiaren funtsa izanik, Jainkoa ere existitzen da.
  • Argudio kosmologikoa: Kreazioak ezin dio eman gizakiari bilatzen duen zoriontasuna, beraz, Jainko bat dago zoriontasun hori emateko, eta ondorioz Jainkoa munduaren sortzaile bezala onartuta dago.
  • Agustindar frogapena: Betiereko ideietan datza, ideien mugagabetasunean eta beharrezkotasunean,
...
Jarraitu irakurtzen "San Agustinen Filosofia: Jainkoa, Askatasuna eta Gaitza" »

Giza ezagutzaren baliozkotasuna eta mugak

Filosofia eta etika2,81 KB

Giza ezagutzaren baliozkotasuna

Errealitateko gauzak oker baleude, datuak okerrak izan daitezke; mundua irudizkoa, ametsezkoa edo faltsua izan daiteke. Filosofiaren ikuspegitik, munduaren inguruan ezagutu, uste eta esan ditzakedan gauza guztiak zalantzan geratzen dira. Zalantza horren aurrean, hainbat jarrera filosofiko daude:

Jarrera filosofikoak ezagutzaren inguruan

  • Dogmatismoa: Ezagutza ziurra eta unibertsala lortu daitekeela dio. Gizakiaren ezagutza-tresnek erabateko fidagarritasuna dute eta ez dago inongo mugarik dena jakitera iristeko. Dogmak fidagarritasunik gabeko baieztapenak dira, arrazionalizatzeko prest ez daudenak.
  • Eszeptizismoa: Ezagutza unibertsala lortzea ezinezkoa dela dio. Ez dituzte ezagutza-tresnak fidagarritzat hartzen, ez
...
Jarraitu irakurtzen "Giza ezagutzaren baliozkotasuna eta mugak" »