DBH mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Platonen Filosofia: Ongia, Bertuteak eta Hiri Ideala

Filosofia eta etika2,69 KB

Ongiaren Kontzeptua Platonen Filosofian

Ongia ideia gorena da, ideien hierarkian gorenena. Hierarkia horretan, justizia eta estetika ideiak daude azpitik. Ideia hauek moraltasunarekin erlazionatuta daude, eta Platonentzat garrantzitsuak dira. Ideien munduko ideiak perfektuak, aldaezinak, absolutuak eta mundu fisikoko gauzen eredu dira. Beraz, hiru ideia horiek ezaugarri horiek dituzte.

Ongiaren ezagutza dialektikaren azken urratsa da, heziketaren helburua, paideia. Denek ez dute ezagutza maila horretara iristeko aukera. Horretarako, bi baldintza bete behar dira:

  1. Erakutsitakoak bereganatzeko gaitasuna. Irakasleak determinatuko du ikasleak aurrera jarraitu dezakeen ala ez.
  2. Ezagutza maitatzea, eros platonikoa izatea.

Ongiaren ezagutzara iristen denak

...

Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia: Ongia, Bertuteak eta Hiri Ideala" »

Filosofiaren Funtzioa: Wittgenstein eta Ortega y Gasset

Filosofia eta etika2,85 KB

Filosofiaren Funtzioa Wittgenstein eta Ortega y Gasset-en Ustez

Historian zehar hainbat filosofo gizakion existentziaz eta arazoez mintzatu izan dira. Hala ere, ez zuten finkatzen zein zen filosofia sortzeko arrazoia ezta haren funtzioa. Horri erantzuna emateko bi filosofo aurkezten zaizkigu: Ludwig Wittgenstein eta José Ortega y Gasset.

Wittgenstein: Filosofia eta Hizkuntzaren Mugak

Wittgensteinen ustez, hark idatzitako Tractatus Logico-Philosophicus eta Ikerketa Filosofikoak lanen arabera, filosofia hizkuntzaren mugak zeintzuk diren esango digun jarduera da, esan daitekeena eta esan ezin daitekeena zer den adieraziko diguna. Eta bietan ateratzen den ondorioa berdina da: filosofia hizkuntzaren erabilera okerraren ondorioa da. Hortaz, bietan...

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Funtzioa: Wittgenstein eta Ortega y Gasset" »

Platonen eta Agustinen Filosofien Konparaketa

Filosofia eta etika3,26 KB

Platonen Filosofiaren Eragina Agustinenengan

Platonen filosofiak asko eragin zuen Agustinengan. Neoplatonismoaren kutsua du, baina ikuspegi kristauaren eraginpean.

Ontologia: Bi Munduen Bereizketa

Ontologiari dagokionez, bi mundu daudela esaten dute:

  • Platonen ikuspegia: Ideien mundua (betierekoa, aldagaitza, perfektua, eta benetako errealitatearekin osatua) eta mundu fisikoa (suntsikorra, aldakorra, ezperfektua, eta ideien munduaren kopia).
  • Agustinen ikuspegia: Jainkoaren Erreinua (benetakoa) eta mundu fisikoa (aldakorra).

Gizakiaren Eredu Dualista

Bi filosofoek gizakiari buruzko eredu dualista jarraitzen dute: gizakia gorputzez eta arimaz osatuta dago. Hala ere, desberdintasunak daude:

  • Platonen arabera: Arima gorputzera etorri aurretik ideien munduan
...
Jarraitu irakurtzen "Platonen eta Agustinen Filosofien Konparaketa" »

Filosofiaren Oinarriak: Jakintza, Errealitatea eta Galdera Handiak

Filosofia eta etika6,19 KB

Jakintza Filosofikoak: Dimentsio Teorikoa eta Praktikoa

Filosofiaren dimentsio teoriko eta praktikoaz hitz egitea da. Filosofikotzat jotzen den jakintza bat ere badago, eta hau Logika da. Logika edozein jakintza mota eskuragarri izateko propedeutika edo prestakuntza ikasketa da.

Filosofia teorikoa errealitatearen ezagutzaz arduratzen da. Filosofia praktikoa, berriz, ekintzaz arduratzen da. Azken hamarkadetan dimentsio praktikoari eman zaio nagusitasuna. Aldaketa aplikatua gertatu da filosofian, orientazioa emateko eskatu zaio filosofiari hainbat eremutan sortzen diren arazo etikoei aurre egiteko.

Filosofiaren Adar Nagusiak

Filosofia Teorikoa

  • Logika
  • Metafisika (ontologia, gnoseologia, teodizea)
  • Antropologia filosofikoa
  • Naturaren filosofia
  • Zientzia eta
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Oinarriak: Jakintza, Errealitatea eta Galdera Handiak" »

Dsa

Filosofia eta etika1,26 KB

HOOKEN LEGEA:"MALGUKI BATEAN EGINDAKO INDARRA ETA SARTUTAKO LUZAPENA ZUZENKI PROPORTZIONALA DA."F=KxX. GRABITAZIO UNIBERTSALAREN LEGEA:BI GORPUTZEN ARTEKO ERAKARPEN INDARRA ETA BERAIEN ARTEKO MASEN BIDERKADURAREKIKO ZUZENKI PORPORTZIONALA DA ETA BERAIEN ARTEKO DISTANTZIAREN KARRATUAREKIKO ZUZENKI PROPORTZIONALA DA. F=Gx------- .OREKA BALANTZAK:GORPUTZ BAT OREKA BALANTZAN EGOTEKO GORPUTZA EZ DU IZAN BEHAR INOLAKO IGIDURARIK:-TRAMSLAZIO HIDIDURARIK:EZ IZATEKO INDAR ERRESULTANTEA NULOA IZAN BEHAR DA R=0.-EMOZIO HIFURARIK:EZ IZATEKO MOMENTU INDAR ERRESULTANTEA NULOA IZAN BEHAR DA. NOLA EGIN DA DINAMOMENTRO BAT:DINAMOMETRO BAT EGITEKO EUSTAIN BATEN BITARTEZ ETA NIU-ERAMAILE BATEN BITARTEZ MALGUKI BAT JARTZEN DU ETA ERREGELA BATEN BITARTEZ GORPUTZ...

Jarraitu irakurtzen "Dsa" »

Materialismo historikoa: egitura ekonomikoa eta gainegitura

Filosofia eta etika2,84 KB

Materialismo historikoa historiaren interpretazio marxista da. Ikuspegi materialista honen aburuz, ondasun materialek eta produkzio harremanek baldintzatzen dute giza-historia. "La historia es movida por la lucha de clases". Teoria hau garatzeko gizartea, bi egitura kontutan hartuta, aztertzen du, non lehenengoak bigarrena baldintzatzen duen: azpiegitura ekonomikoa eta gainegitura juridiko-politikoa eta ideologikoa. 

Azpiegituran ekonomia aurrera ateratzeko baldintzak biltzen dira: alde batetik, indar produktiboak (lan-indarra, podukzio-bideak eta material-prima). Bestetik, produkzio harremanak daude (gizakiek beraien artean edo indar produktiboekin dituztenak), bi motatakoak izan daitezke: kooperazioak (komunistak) eta esplotazioa (kapitalismoa)
...
Jarraitu irakurtzen "Materialismo historikoa: egitura ekonomikoa eta gainegitura" »

Kanten Autonomia Morala: Arrazoiaren Erabilera eta Ilustrazioaren Deia

Filosofia eta etika2,55 KB

GOGOETA: Immanuel Kanten arabera, gizabanakoak bere ekintzak gidatu behar ditu arrazoiaren bidez, kanpoko inolako eraginpean jarri gabe. Lege morala ez da gizabanakoaren gainetik dauden elementuetatik eratorri behar, baizik eta arrazoiaren autonomiatik bertatik. Horregatik, ezin dio inongo elementuk (tradizioek, autoritateek, funtzionarioek...) gizabanakoari aginpide moralik ezarri. Horrelakoetan, gizabanakoa adingabe bat balitz bezala jokatzen ari litzateke. Beraz, subjektu bakoitzak bere buruari ezarri behar dio agindu morala, inoren inposaketarik gabe. Kanten esanetan, beraz, agindu morala ez da heteronomoa, baizik eta autonomoa.

Etikaren Oinarria eta Moraltasunaren Bereizketa

Kantek dio etikaren oinarria nahimenaren autonomian edo askatasunean...

Jarraitu irakurtzen "Kanten Autonomia Morala: Arrazoiaren Erabilera eta Ilustrazioaren Deia" »

Zientzia, Zeinuak eta Hizkuntzaren Funtzioak: Gida Laburra

Filosofia eta etika2,03 KB

1) Jakintza Zientifikoaren Metodoak

Zientzia Formalen Metodoak

Zientzia formalek ez dituzte esperientzien gertakariak kontuan hartzen, arrazoiketen formak baizik. Bi egiaztapen modu: dedukzioa eta indukzioa.

Axiomak

Sistemen funtsezko printzipio frogagaitzak dira.

Antolaketa eta Eraldaketa Arauak

Enuntziatu berriak sortzen dituzte.

Teoremak

Axiomatatik dedukzio bidez lortutako enuntziatuak.

Natura Zientzien Metodoa

Indukzio bidezko egiaztapena: kasu partikularretatik ondorio orokorrera.

2) Zeinua

Norbaitek beste zerbaiten lekuan kontsideratzen duena. Lau elementu: subjektu interpretatzailea, signifikantea, erreferentea eta signifikazioa.

Hiru zeinu mota: aztarna, ikonoa eta sinboloa.

3) Hizkuntzaren Funtzioak

Ezagutza funtzioa: errealitatea aditzera ematea....

Jarraitu irakurtzen "Zientzia, Zeinuak eta Hizkuntzaren Funtzioak: Gida Laburra" »

Substantzia, Akzidenteak eta Izatea Filosofian

Filosofia eta etika2,99 KB

Substantzia eta Akzidenteak: Oinarrizko Kontzeptuak

Filosofian, funtsezko bi kontzeptu dira substantzia eta akzidenteak, errealitatearen izaera eta aldaketa ulertzeko ezinbestekoak.

Substantzia: Berezko Izatea

Substantzia objektuaren berezko eta funtsezko definizioa da: «den hori izateko izaki denak gal ez dezakeena», beti berdin eta bere horretan irauten duena. Gauzen beharrezko esentziarekin identifikatu da.

Akzidenteak: Ezaugarri Kontingenteak

Akzidenteak objektu horrek funtsezkoak ez dituen ezaugarriak dira. Objektu bat definitzeko beharrezkoak ez diren ezaugarriak dira, eta desagertu egiten dira objektuetan gertatzen diren aldaketen ondorioz. Hori dela eta, kontingenteak dira.

Substantziaren Bilakaera Historian Zehar

Antzinaroa eta Erdi Aroa:

...
Jarraitu irakurtzen "Substantzia, Akzidenteak eta Izatea Filosofian" »

Nietzsche: Artista, Ezagutza eta Supergizakia

Filosofia eta etika6,2 KB

Ezagutza: Artista Izan, Jakitun Baino

Nietzschek gogorki kritikatu zituen egia eta berdintasuna goreneko helburutzat jartzen dituzten pentsaera guztiak. Ideologia horien artean, honako hauek daude: Ilustrazioa, sozialismoa, positibismoa, utilitarismoa, sufragismoa, eta bereziki platonismoa eta kristautasuna, aurreko guztien oinarriak direlako. Bestalde, darwinismoa ere kritikatu egin zuen.

Erromantizismoa eta Arrazoimenaren Kritika

Erromantikoa da Nietzsche, bere filosofiaren hasieran behintzat; hau da, arrazionalismoaren aurka dago. Nietzschek dioenez, bizitzaren muina (jaiotza eta heriotza, zabaltzeak eta murrizteak, ona edo txarra zer den, egia beharrekoa, eta abar) ezin da kontzeptuen bitartez ulertu, eta sentimendu tragikoaren bitartez atzematen...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Artista, Ezagutza eta Supergizakia" »