San Agustinen Filosofia: Jainkoa, Askatasuna eta Gaitza

Filosofia eta etika3,58 KB

Jainkoaren Existentziaren Froga San Agustinen Arabera

San Agustinen ustez, Jainkoa ariman fededunean frogatuta agertzen da; arima gai da egia eta beharrezkoa den Jainkoa ezagutzeko, baina ezagutza hau ezin liteke gertatu Jainkoaren existentziarik gabe. Jainkoaren eta bere ondorio den arima fededunaren existentzia frogatzeko, San Agustinek hiru argudio erabiltzen ditu:

  • Argudio gnoseologikoa: Egia existitzen da, eta Jainkoa egiaren funtsa izanik, Jainkoa ere existitzen da.
  • Argudio kosmologikoa: Kreazioak ezin dio eman gizakiari bilatzen duen zoriontasuna, beraz, Jainko bat dago zoriontasun hori emateko, eta ondorioz Jainkoa munduaren sortzaile bezala onartuta dago.
  • Agustindar frogapena: Betiereko ideietan datza, ideien mugagabetasunean eta beharrezkotasunean, eta ideia eredugarri hauek adimena baino garrantzitsuagoak dira, adimenak beraien aurrean makurtu egin behar baitu. Adimenak argitasun handiago edo txikiagoarekin suma dezake, baina egia beti berdin dago. Beraz, agustindar frogapenak dioenez, ideiak existitzen dira, eta ideiak betierekoak direnez, Jainkoa betierekoa da.

Askatasuna eta Gaitza San Agustinen Pentsamenduan

San Agustinek dioenez gizakia askea da, izan ere horregatik da gizakia, askea delako eta borondatearen autodeterminazioa erabil dezakeelako. Gizakiak, Jainkoarenganako joera izan behar du, honek gizakia sortu zuenean bera maitatzeko agindu baitzion. Gizakiak ongirako joera izan behar du, hau da, Jainkoa maitatzeko joera, baina jatorrizko bekatuagatik, askatasuna galdu zuen. San Agustinen ustez, gizakiak bere buruaz eta bera baino gutxiago diren gauzez gozatzean, bekatua egin zuen, Jainkotik urrunduz. Egoera horretatik altxatzeko, Jainkoaren laguntza behar du: Jainkoaren grazia. Honela, Jainkoa maitatzeko Jainkoaren grazia eta bere laguntza behar dira, eta gaitz moralaren erantzulea gizakia da, ez Jainkoa. Beraz, gizakiak zoriontsua izateko, Ongiarengana itzuli behar du Jainkoaren laguntzaz.

Sokratesen ustez, ekintzen ontasuna eta txartasuna ezagutzaren menpean zeuden bitartean, Agustinek borondatearen menpean daudela dio, eta gizakia ongia lortzen galarazten dioten oztopoetatik askatzea interesatzen zaio. Gaitzei buruz, San Agustinek zioenez gaitz moralen jatorria ongizehatz baten ausentzia da, eta gizakiaren eta gizartearen ikuspegi pesimista du, bere ustez, Estatu zibilak kristau estatua izatera pasatzen denean bakarrik lortuko baita justizia, horretarako Estatu zibilak kristautasunaren eredua hartu behar duelarik.

San Agustin Hiponakoaren Biografia Laburra

San Agustin Hiponakoa Algeria iparraldean, Tagaste hirian, jaio zen 354. urtean. Garai haietan, Erromako inperioak behera egin zuen, eta erromatar eta kristauen artean borroka bizia zegoen. San Agustinen aita paganoa eta ama kristaua ziren, eta semea kristautasunean hezi zuen, nahiz eta honek kristautasuna utzi nerabezaroan, heldua izandakoan berriro itzultzeko. Agustin Maraudara joan zen bere lehenengo ikasketak egitara, eta jarraian, Cartagora joan zen erretorika ikastera, bertan erretorika eskola bat ireki zuelarik. Geroago, Erromara joan zen, eta hemen plazerez betetako bizitza izan zuen, ondoren Milanen jarraituko zuena. Hala ere, Milanen, kristautasunetik urrun zegoen plazeren bizitza behin betiko utzi zuen, nolabaiteko Jainkoaren seinale baten eraginez, eta kristau zintzoa izatera etorri zen. Ondoren, bataiatu eta apaiz egin zen, Hiponako apezpiku izendatu zutelarik. 430. urtean, San Agustin Hiponakoa hil egin zen, bandaloek Hiponako hiria setiatu zutenean eta Erromak behera egin zuenean.

Deskargatu

PDF Word HTML