XVIII. mendeko Ilustrazioa: Ideiak eta Gizarte Egitura

Filosofia eta etika2,49 KB

XVIII. mendeko Ilustrazioa

Metodo zientifikoen aplikazioak aurrerapena ekarri zuen eta gizakiaren ikuspegia zabaldu zuen. Handik aurrera, erlijioa alde batera utzi eta adimena eta metodo arrazionala aplikatzen hasi ziren.

Ilustrazioaren oinarrizko printzipioak

  • Arrazoiaren nagusitasuna: Iraultza zientifiko-teknikoak aukera eman zion gizakiari mundua ezagutzeko eta ulertzeko, bere adimena eta pentsatzeko ahalmena erabiliz.
  • Metodo zientifikoa: Ilustratuek naturaren ezagutzan aplikatu zuten.
  • Erlijioari kritika: Iraultza zientifikoak agerian utzi zuen ikuspegi erlijiosoaren akatsa, gizakiak unibertsoan zuen zentraltasunari dagokionez, esate baterako.
  • Aurrerapenaren ideia: Ilustrazioaren oinarrizko kontzeptuetako bat izan zen.

Arlo ekonomiko eta soziala

Arlo ekonomikoan, aurrerapenak Ingalaterran hasi ziren aplikatzen, nekazaritzako lurrak lantzeko teknikak modernizatuz.

Arlo sozialean, gizarte estamentala gogor kritikatzen zuten; izan ere, goi-estamentuen pribilegioak gizarteriaren aurrerapenerako oztopo zirela eta gizakien arteko desberdintasunak murriztu behar zirela pentsatzen zuten.

Kultura eta politika

  • Hezkuntza: Irakaskuntza-zentroak, ikerketaguneak eta unibertsitateak nonahi sortu ziren.
  • Elkarteak: Erregeek bultzaturik, elkarte ugari sortu ziren.
  • Entziklopedia: 1751n, liburu batean bildu zuten aldi hartako jakintza.

Arlo politikoan, ilustratuek absolutismoaren kontrako jarrerak argi utzi bazituzten ere, ideia ilustratuek despotismo ilustratuan izan zuten isla.

Gizarte estamentalaren loraldia

Burgesiaren gorakada ikusirik, nobleek beren balio-sistema sendotu egin zuten. Beren jardueren artean, guztiz baztertuta zuten edonolako jarduera ekonomikotan parte hartzea. Noblezia zen pribilegio gehien zituena.

Nobleziaren ondasunak babesteko, XVI. mendean maiorazko sistema sortu zen. Sistema horren arabera, ezinezkoa zen familiaren ondasunak banatzea edo saltzea, seme nagusiarentzat baitziren.

Euskal Herriko kaparetasun unibertsala

XVI. mendean zehar, Bizkaia osoan, Gipuzkoa osoan eta Arabako nahiz Nafarroako hainbat lekutan gizarte-berdintasun joera agertu zen.

Gizarte-taldeak

  • Eliza
  • Burgesia
  • Nekazaritza
  • Gizartetik at zeudenak

Deskargatu

PDF Word HTML