Nietzsche, Marx eta Agustin: Erlijioa eta Filosofia
Friedrich Nietzsche eta mendebaldeko pentsamendua
Nietzsche Röckenen jaio zen 1844an. Hamabi urte zituela, bizitza osoan zehar izango zituen buruko min handiak jasaten hasi zen. Nietzscheren lana ondorengo ikerketa askotan interpretatu da; horregatik, haren filosofiak esanahi desberdinak hartu ditu. Beharbada, idazteko duen modu bereziak eta izaera metaforikoak eragin dute hori. Nietzscheren filosofia ordura arteko mendebaldeko kultura eta pentsamenduaren kritikarik handiena izan zen.
Karl Marx: Erlijioaren kritika eta alienazioa
Nietzschek bezala, Marxek ere erlijioaren kontra egiten du gogor. Haren ustez, erlijioa klase menderatzailearen asmakizuna da, klase menderatua uztarpean edukitzeko eta herri xehearen iraultza geldiarazteko. Erlijio-...