Descartesen Metodoa: Zalantza, Cogito-a eta Jainkoa
Zalantza metodikoa eta lehen ziurtasuna: Cogito-a
Descartesek bere metodoan oinarrituriko zalantza metodikoa proposatu zuen, horretarako matematika oinarri gisa erabiliz eta filosofiaren zein zientziaren eraikuntza lortuz. Lehen printzipio hauek lortzeko, zalantza metodikoa erabiliko du; izan ere, printzipio hauek nabariak eta zalantzarik gabekoak izan behar dute.
Zalantzak bi funtzio nagusi ditu:
- Garbiketa gnoseologikoa: Hondakinak kentzeko egiten da, horretarako existitzen den oro zalantzan jarriz, baita zentzumen bidez jasotako guztia ere.
- Ziurtasun iturria: Zalantza ziurtasunak lortzeko tresna dela esan genezake.
Beraz, zalantza metodikoaren bidez dakigun oro baztertu eta pentsatzen jarriz gero, lehen ziurtasunera iritsiko gara: "Cogito ergo sum". Hau da, pentsatzen ari garenez, pentsamendua existitzen dela ziur gaude, eta hortik geure existentziaz ziur egon gaitezke; izan ere, "pentsatzen dut, beraz, banaiz". Duda-prozesuaren ondoren eta lehen ziurtasun honetara iritsi ondoren, Descartesek geure existentzia frogatzen digu, eta hortik aurrera, sintisira eta zerrendaketara pasa gaitezke.
Jainkoa eta munduaren existentzia
Descartesek, "Ni"-aren existentzia frogatu ondoren, Jainkoaren eta munduaren existentzia frogatzen saiatuko da. Berriro ere pentsamendutik abiatzen da, eta horretarako pentsamendu ezberdinak ideia gisa definituko ditu, hiru mota bereiziz:
- Jatorrizkoak
- Eratorriak
- Irudimenezkoak
Hasteko, Jainkoaren existentzia frogatzeko argudio ugari erabiltzen ditu. Descartesentzat, Jainkoa sustantzia mugagabea, betierekoa eta ahalguztiduna da. Horrela, lehen argudiora iritsiko gara: nik, sustantzia mugatua izanik, sustantzia mugagabearen ideia dut, sustantzia mugagabeak nire espirituan jarri duelako (menpekotasun argudioa).
Bestalde, izaki mugagabe edo infinituan (Jainkoan), ezin dira existentzia eta esentzia banatu. Izaki perfektua existentziarik gabe ezin denez ulertu, eta guk ulertzen dugunez, Jainkoa bada. Beraz, honela Jainkoaren existentzia frogatuta geratzen da.
Orain, munduaren existentzia bakarrik frogatzea falta da, horretarako berriro ere pentsamendura joz. Horrela, pentsamenduan gauza sentigarrien ideia aurkituko dugu, eta hauek existitu egiten dira; izan ere, gauza sentigarriak Jainkoak sortu ditu, eta Jainkoa ahalguztiduna, infinitua eta perfektua denez, gauza sentigarriak badira, Jainkoak ez gaitu engainatuko eta.