Jainkoa filo san agustin
5. HIPONAKO AGUSTIN
5.1 Fedea eta arrazoimena: ezagutzeko sinetsi
Agustinek bere pentsamenduaren oinarri eta abiapuntuak kristautasunean topatzen ditu (biblia, testu sakratuak…). Honetaz gain, Platonen filosofia idealistatik hainbat printzipio bereganatzen ditu. Hiponakoarentzat, gizakia bi zatitan banatzen da (Platonek esandakoaren antzera):
GORPUTZA: Materiazko den atal ustelkorra. Gorputzean zentzumenak ditugu eta hauek aldakorrak eta nahasgarriak dira.
ARIMA: Gizakiaren elementu materialgabea eta ustelezina. Arimaren bitartez lortzen dugu zentzu potente batean benetako ezagutza, egia deitzen duguna (egi jainkotarra). Jainkoa da egia ezagutzeko dagoen protagonista.
Ezagutza ez dator sentipenetatik, baina arimatik ere ez dator, ez baita betierekoa.
...