Descartesen Filosofia: Kontzeptuak, Garrantzia eta Kritikak
Descartesen Kontzeptu Gakoak
Argitasuna
Iluntasunaren kontrakoa dena. Nabaritasunak duen ezaugarrietako bat. Adi dagoen izpirituari berehala agerian aurkezten zaion ideia izango da argia.
Arima (Res Cogitans)
Aristotelismoan eta eskolastikan, materiazko izaki bizidunei dagokien printzipio substantziala. Descartesengan oraindik gehiago azpimarratzen da giza arimaren espiritualtasuna. Nia. Berak egin nau naizena. Gorputzetik guztiz independentea. Ez du gorputzaren beharrik existitzeko. Gure arima da animaliengandik bereizten gaituena. Substantzia pentsatzailea edo Res Cogitans. Arimaren berezko ekintza pentsatzean datza.
Arrazoia, Arrazoimena, Adimena
Gizakiak errealitatea ezagutzeko daukan berezko ahalmena. Ezagutzaren iturri fidagarria. Arrazoirik gabe ez dago egia ezagutzerik. Adimenaren sinonimoa da. Arrazoiaren bidez egia eta okerra bereiz daitezke. Arrazoia unibertsala da, gizaki guztiek duten ahalmena baita; hala eta guztiz ere, pertsona batzuek zuzen erabiltzen dute, beste batzuek oker erabiltzen duten bitartean.
Bereizia
Nabaritasunaren ezaugarrietako bat, bestea argitasuna delarik. Nahasia ez dena bereizia da. Zehatza eta beste guztietatik diferentea, nahastu gabekoa, den ideia bereizia izango da.
Cogito Ergo Sum
«Pentsatzen dut, beraz, banaiz». Descartesentzat lehenengo egia nabaria, bere filosofiaren oinarri sendoa eta dudaezina. Ez dago dudarik pentsatu ahal izateko zerbait izan behar dudala. Hain da nabaria ezen ezin baita dudan jarri. Naizena Res Cogitans, hau da, gauza edo substantzia pentsatzailea da.
Jainkoa
Substantzia infinitoa, betierekoa, aldaezina, independentea, guztia dakiena eta ahalguztiduna. Gizakiak daukan jatorrizko ideia eta nabaritasun osoz existitzen dena. Guztiz perfektua izanik ez gaitu engainatzen eta, beraz, nabaritasunez ezagutzen dugun oro egia dela ziurtatzen digu.
Nabaritasuna (Ebidentzia)
Metodoaren lehenengo araua. Argia eta berezia dena nabaria edo ebidentea da. Nabaritasunez ezagutzen dugun oro egia da. Nabaria dena dudaezina da. Niaren existentzia, Jainkoaren existentzia eta substantzia hedatuen existentzia ideia nabariak, dudaezinak, direnez, egiak dira. Egiaren irizpidea da.
Zalantza
Duda. Metodikoa izan behar da. Den-dena zalantzan jarri behar da zerbait dudaezina aurkitu arte. Adimenaren jarrera bat egia nabariak aurkitzeko.
Ziurtasuna
Adimenaren egoera bat non inolako dudarik ez dagoen. Inolako zalantzarik gabe onartzen den baieztapen baten ezaugarria. Ziur egotearen kualitatea. Nabaritasunaren sinonimoa da.
Descartesen Filosofiaren Balorazioa
Aldeko ideiak | Kritikak eta mugak |
|---|---|
|
|