Platonen arimaren teoria: arima mota eta hegadun gurdiaren alegoria
Askotan Aipatu dugun moduan, Platon dualista zen, bere ideia eta teoria nagusiak bi Elementu nagusitan bereizten zituen. Ezaguna dugu bere “ideien teoria”, hala Ere, beretsua den beste bat plazaratu zuen, “Arimaren teoria”. Bigarren teoria Hau ideien teoriarekin alderatuz, erlazio zuzen bat dutela esan genezake: argi Dago, batetik, arima ideien munduarekin erlazionatu dezakegula biak baitira Materiagabeko kontzeptuak; bestetik, gorputzaren alde fisikoa dugu, gorputza, Ukitu eta sentitu dezakeguna eta mundu sentigarriarekin bat datorrena.
Aipatutako bi elementu hauek, Arima eta gorputza, gizakion osagaiak dira, beraz, Platonen ustez gizakia duala Da. Lehenengo elementua, arima, materiagabea da eta Platonek
...