DBH mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Wittgenstein: Etika eta Filosofiaren Eginkizuna

Filosofia eta etika4,33 KB

Etika

Wittgensteinek Vienan emandako hitzaldian azaldu zuenez, etikak baliozko judizioak egiten ditu (zer den ona eta zer txarra). Balorazio horietan (ez edozein baloraziotan, balorazio absolutuetan baizik; izan ere, zentzu erlatiboa dutenak ez dira etikakoak, absolutuak baino ez baitira) bi zentzu bereizten dira:

Alde batetik, zentzu erlatiboak “egintzen errepresentazio” bezala itzul daitezkeenak dira (munduko gertaera baten pintura dira), eta hauek ez dute arazorik sortzen. Gertaeretaz ari garenean, balio erlatiboa besterik ez dago. Bestalde, zentzu absolutuek (edo etikoek) arazoak sortzen dituzte. Errealitatean ez dago gertaera absoluturik. (Guztiak maila berean daude; munduan ez dago bestea baino hobea den ezer, eta ez dago indar behartzailerik...

Jarraitu irakurtzen "Wittgenstein: Etika eta Filosofiaren Eginkizuna" »

Nietzsche: Kristautasunaren Kritika, Jainkoaren Heriotza eta Supergizakia

Filosofia eta etika12,97 KB

1. Kristautasunari kritika

Nietzscheren iritziz, erlijioa beldurretik sortzen da, bizitzaren aurrean gizakiak dituen larrimin- eta ezintasun-sentimenduetatik. Erlijioak ez du inoiz egia esan eta naturaz gaindiko izaki transzendentalei errealitatea ematean -Jainkoa, haraindia, etab.- metafisikak egindako errore berbera gauzatzen du. Horrela agertzen da Nietzsche tradizio judu-kristauaren kontra, budismoaren kontra eta, oro har, edozein forma erlijiosoren aurka. Zehazki, Mendebaldeko gure historian kristautasunak irauli zituen antzinatasun klasikoaren balio dionisiakoak, mundu ideal baten asmakuntzaren bidez eta mundu erreal bakarraren mespretxua zela bide. Hilezkortasunaren onarpenarekin, bizitza hau pasabide iragankor bihurtzen da. Nietzscheren...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Kristautasunaren Kritika, Jainkoaren Heriotza eta Supergizakia" »

Filosofia eta Gizartea: Ezagutza, Estatua eta Kultura

Filosofia eta etika9,7 KB

Mythos eta Logos: Kosmosaren Azalpena

Mythos jainko-jainkosez eta gizaki bihurtutako botere kosmikoez baliatzen da kosmosaren sorrera azaltzeko. Logos, berriz, egia bilatzeko tresna bilakatu zen, kosmosa azaltzeko eztabaida eta deliberamendu publikoa erabiliz.

Filosofiaren Jatorria eta Lehen Pentsalariak

Lehen pentsalariek, mirespenetik eta zalantzatik abiatuta, jarrera filosofikoa garatu zuten. Lehen galderak nahastu zituzten:

  • Kosmos: Unibertsoa, oreka eta harmonia dagoena.
  • Kaos: Aurretik jakin ezin dena, kosmosaren aurkakoa, jainkoekin erlazionatuta.

Tales izan zen lehenengoa ikerketa, behaketa eta arrazoia erabiliz aldatzen, ura elementu nagusitzat hartuz. Natura: aldaezina eta iraunkorra den errealitatea. Zalantza: jakiteko beharra eta ezjakintasunaz

...

Jarraitu irakurtzen "Filosofia eta Gizartea: Ezagutza, Estatua eta Kultura" »

Giza Izatea, Gizartea eta Kultura: Kontzeptu Nagusiak

Filosofia eta etika2,74 KB

Animalia Kulturala

Gizakiak kulturari irekitzeko premia duela esan nahi du, moldatzeko, gauzak asmatzeko eta aurrea hartzeko modu eraginkorra baita.

Gizabanakoa

Espezieko banako oro da. Gaur egun, gizaki bakoitza bakarra eta paregabea dela uste da, eta bakoitzari eskubide batzuk dagozkio. Aro Modernoan lortu ziren gizabanakoaren eskubideak eta askatasunak.

Indibidualismoa

Indibiduo hitza Aro Modernoan sortu zen.

Indibidualismo Altruista

Gizartea ezinbestekoa du. Pertsona ezingo litzateke izan gizarte gabe. Ez luke bere proiektu pertsonala garatuko, kooperatiboa baita.

Indibidualismo Posesiboa

Gizaki indibidualak ez du gizartea behar bere proiektu pertsonalak betetzeko eta garatzeko.

Gizartearen Jatorria eta Ikuspegiak

Aristotelesen Ikuspegia

Aristotelesek...

Jarraitu irakurtzen "Giza Izatea, Gizartea eta Kultura: Kontzeptu Nagusiak" »

Indeterminismoa eta Askatasuna: Kontzeptu eta Motak

Filosofia eta etika4,28 KB

Indeterminismo motak

Indeterminismoak dioenez, geure helburuak ez daude determinatuta; hau da, ez daude zehazturik. Ondorioz, geure gogoak erabakitzen dituela sinets dezakegu, edo zoriz zehazten direla.

Indeterminismo mota desberdinak daude: teologikoa, etikoa eta fisikoa. Indeterminismoak kritika orokor bat egiten dio determinismoari.

Indeterminismo teologikoa

Indeterminismo teologikoa katolizismoak defendatzen du. Katolizismoak dioenez, Jainkoak gertatu behar den guztia daki aldez aurretik, baina horrek ez dio gizakiari bere askatasuna ukatzen. Tomas Akinokoa (1225-1274) filosofo katolikoak dioenez, gizakiak bere jokaera erabakitzen eta sortzen du; eta hori hala da nahiz eta Jainkoak aldez aurretik ikusi, Jainkoak dena ezagutzeko ahalmena duelako,

...

Jarraitu irakurtzen "Indeterminismoa eta Askatasuna: Kontzeptu eta Motak" »

Moralaren Oinarriak: Lau Ikuspegi Filosofiko

Filosofia eta etika2,61 KB

Zergatik Gara Moralak? Moralaren Oinarriak

Moralaren oinarriei buruzko galdera etikak erantzun beharreko auzi garrantzitsuenetako bat da. Normalean, zerbaiten oinarriak zehaztean, horren arrazoiak erakutsi nahi izaten ditugu. Hainbat arrazoi mota eman daitezke: osasun-arrazoiak, hezkuntza-arlokoak, tradizioarekin lotutakoak, eta abar. Zergatik garen moraldunak galdetzen dugunean, moraltasuna izateko arrazoiez ari gara.

1. Logosa: Arrazoimena eta Hitza

Aristotelesen arabera, gure izaera morala logosa edukitzean oinarritzen da. Logos hitzak esanahi bat baino gehiago du, baina bi dira nagusiak: hitza eta arrazoimena. Filosofo greziarrak adierazi nahi izan zuenez, argudiatzeko gaitasuna dugulako gara izaki moralak, eta hizkuntzak hori agerian uzten...

Jarraitu irakurtzen "Moralaren Oinarriak: Lau Ikuspegi Filosofiko" »

Ezagutza, Filosofia eta Arrazionaltasuna: Definizioak eta Motak

Filosofia eta etika2,79 KB

Zer da Ezagutza?

Ezagutza, gauzen egoera geureganatzea da, besteekin elkarbanatzeko. Ezagutzeko jardueran bi mutur egongo dira: batetik, subjektua, ezagutzeko jarduera egiten duena, eta bestetik, objektua, jardueraren helburua dena, geureganatu nahi duguna. Beste bereizketa bat egin daiteke: batetik, ezagutzeko jarduera edo ezagutzea (egia bilatu), eta bestetik, jardueraren emaitza edo ezagutza (aurkitutako egia).

Ezagutzaren Mailak (Kanten arabera)

Kanten arabera, hiru ezagutza-maila sortzen dira: iritzia, sinesmena eta jakintza.

Iritzia

Subjektuak zerbaiti buruzko iritzia duenean, egiazkotzat hartzen du, baina ez du erabateko ziurtasunik izaten:

  • Ikuspegi objektiboa: Ez du besteek nahitaez onartzeko justifikaziorik aurkitzen.
  • Ikuspegi subjektiboa:
...
Jarraitu irakurtzen "Ezagutza, Filosofia eta Arrazionaltasuna: Definizioak eta Motak" »