Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Descartesen Filosofia: Oinarrizko Kontzeptuak eta Definizioak

Filosofia eta etika3,83 KB

Descartesen Filosofia: Oinarrizko Kontzeptuak

Gizakia (Descartes)

Descartesen ustez, bi substantziez osaturiko izakia da:

  • Arima (edo substantzia pentsatzailea, res cogitans)
  • Gorputza (edo substantzia hedatua, res extensa)

Substantzia horien arteko lotura edo harremana burmuinaren erdian dagoen guruin pinealean kokatzen da. Hau Descartesen filosofiako puntu ilun bat da, eta dirudienez, azalpen hau ez zen guztiz gogobetegarria izan berarentzat.

Arima edo Ni-a

Aristotelismoa eta Eskolastika

Izaki bizidunei dagokien printzipio substantziala da, bizia ematen duen forma. Gizakiaren kasuan, eskolastikak arima espirituala, materiarik gabekoa, bakuna eta hilezkortzat hartzen du.

Descartes (Res Cogitans)

Arima res cogitans edo substantzia pentsatzailea da. Haren...

Jarraitu irakurtzen "Descartesen Filosofia: Oinarrizko Kontzeptuak eta Definizioak" »

Aristoteles: Gizartasuna eta Erregimen Politikoa

Filosofia eta etika4,16 KB

Aristoteles Platonen ikaslea izan arren hogei urtez, bere filosofia propioa garatzen du, Platonen filosofiatik argi eta garbi bereizten dena. Platonek bi munduen existentzia planteatzen du eta ideien mundua benetako errealitatea dela dio, horregatik, bere filosofia arrazionalistatzat har dezakegu. Aristoteles aldiz, naturaren eta bizidunen ikerlaria da eta ikusten duena aztertzen du eta hortik galderak egiten hasten da. Bere ustez, inguratzen gaituena da errealitate bakarra. Esan daiteke bere filosofiaren joera enpirista dela.

Teoria honen bidez, teoria animalia politikoa dela defendatzen du, hau da, gizartean bizitzeko beharra dauka. Gainera, berezko hiru elkarte bereizten dira: garrantzitsuena eta oztopoa ez den familia, familiaz osatutako...

Jarraitu irakurtzen "Aristoteles: Gizartasuna eta Erregimen Politikoa" »

Arrazionalismoa, Enpirismoa eta Zientzia

Filosofia eta etika4,58 KB

1. Arrazionalismoa eta Enpirismoa

Arrazionalismoa

  • Egia aurkitzeko zalantza metodikoa erabiltzen du: munduaren ezagutza, ametsa eta errealitatea, eta egia matematikoa.
  • Ukatu egiten du zentzumenen ezagutzaren balioa.
  • Ordezkari ezagunena René Descartes da.
  • Oinarria berezko ideiak dira: Jainkoa, arima…
  • Helburua egia edo ziurtasun bat aurkitzea da (pentsatzen dut, beraz banaiz; zalantza metodikoa).
  • Lehen egia zihurra dogmatismoan erortzen da (arrazoimenak mugarik ez).
  • "A priori"-zko ezagutzeko formak dira, posible egiten dute ezagutzea zentzumena eta arrazoimena.

Enpirismoa

  • Ordezkari nagusiak John Locke eta David Hume.
  • Eszeptizismoan erortzen da, gauzak ezin ezagutu, eta inpresioak ezagutu.
  • Errealitate ez-enpirikoa ezin ezagutu (Jainkoa, arima…).
  • Arrazionalismoaren
...
Jarraitu irakurtzen "Arrazionalismoa, Enpirismoa eta Zientzia" »

San Agustinen Zoriontasunaren Bilaketa: Manikeismotik Kristautasunera

Filosofia eta etika2,61 KB

K.o. V. mendean gaude, Kristautasunaren oinarriak ezartzen hasten diren garaian. Kontuan izan behar da prozesu bat eman zela 313tik, Konstantino enperadorearen eskutik sinismen askatasuna ezarri zenetik, 380ra arte, Teodosioren aginduz kristautasuna Erromatar Inperioaren erlijio ofizial bilakatu zen arte.

Ingurune honetan aurkitzen dugu Agustin Hiponakoa. Berak bere bizitza osoan zehar zoriontasunaren bilaketa izango du helburu. Prozesu horretan hiru eragin garrantzitsu izango ditu:

  • Zizeronen Hortensius: Honen bidez, jakinduria hilezkorra existitzen dela ondorioztatzen du.
  • Plotinoren Eneadak: Arimaren hilezkortasuna ondorioztatzen du.
  • San Pabloren Erromatarrei Gutunak: Jainkoaren graziari esker grinak gainditzen direla ondorioztatzen du.

Manikeismoaren

...
Jarraitu irakurtzen "San Agustinen Zoriontasunaren Bilaketa: Manikeismotik Kristautasunera" »

Platonen Filosofia: Kontzeptu Garrantzitsuak

Filosofia eta etika2,88 KB

Arima

Gizakia gorputzaz eta arimaz osatuta dago. Gizakiaren ezaugarri bereizgarria arima da. Arima bizitza eta mugimenduaren printzipioa da. Gorputza arimarentzat kartzela bat da, ideietara iristeko oztopatzen duelako. Arima perfektua eta hilezkorra da; gorputza, berriz, inperfektua eta ustela. Gorputza hiltzen denean, arima beste gorputz batera doa, eta ezagutza erreminiszentzia bidez gertatzen da. Bien arteko lotura ez da naturala. Arimak hiru zati ditu:

  • Arrazoimen-arima: buruan dago.
  • Suminezko arima: bularrean dago.
  • Irrikezko arima: sabelean dago.

Pertsona Bertutetsua

Platonek gogoan duen pertsona bertutetsua nortasun orekatua duen eta arrazoimenak gidatzen duen pertsona da.

Ikusmena

Platonek bi ikuspegi mota bereizten zituen: gorputzean dagoen...

Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia: Kontzeptu Garrantzitsuak" »

Platonen Filosofia: Arima, Gobernua eta Sofisten Ikuspegia

Filosofia eta etika2,41 KB

Platonen Pentsamendua: Arimaren Hirukoitza eta Justiziaren Bilaketa

Platonek izugarrizko garrantzia ematen zion arimari, jainkozkoa, betierekoa eta hilezkorra zena bere aburuz. Arimaren oreka eta zuzentasuna bilatzea beharrezkoa zela baieztatzen zuen. Filosofoaren arabera, arimaren izaera hirukoitza da eta gurdi hegadunaren alegiaren bidez azaltzen du, zeinen helmuga justizia den.

Arimaren Hiru Zatiak eta Beraien Sinbolismoa

  • Gurdizaina: Arrazoimena eta zuhurtzia ordezkatzen ditu.
  • Zaldia (suminezkoa): Oldarkorra da, eta bertutea, sendotasuna edo kemenaren irudia litzatekeena, zaldiaren zauriak adierazitakoa.
  • Zaldi beltza (irritsezkoa): Gorra eta sabelkoikeriaz betea.

Azkenik, neurritasuna dugu bertute nagusi gisa.

Gobernu Demokratikoaren Kritika eta

...
Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia: Arima, Gobernua eta Sofisten Ikuspegia" »

Askatasunaren bilakaera: IV. mendeko ikuspegia vs. gaur egungoa

Filosofia eta etika1,23 KB

IV. mendeko ikuspegia eta gaur egungoa alderatzean, nabarmena da bien arteko aldea, batez ere askatasunaren kontzeptuan. San Agustinen ustez, askatasuna ongia egiteko gaitasuna zen; gaur egun, ordea, aurreratzeko ahalmenarekin lotzen dugu.

Agustinen arabera, gizakia bekaturako joera du, gorputzak arima menderatzen duelako. Bekatuak Jainkoarengandik urruntzen gaitu eta zoritxarrez eramaten. Zoriontasuna berreskuratzeko, Jainkoaren grazia ezinbestekoa da. Hori zela eta, Agustinek eztabaida sutunak izan zituen pelagianoekin, haiek gizakia berez gai zela ongia egiteko eta Jainkoarengana hurbiltzeko argudiatzen baitzuten.

Gaitzaren sorrerari dagokionez, Agustinek eztabaida izan zuen manikeoekin. Hauek gaitzaren eta ongiaren printzipioak bereizten...

Jarraitu irakurtzen "Askatasunaren bilakaera: IV. mendeko ikuspegia vs. gaur egungoa" »

Descartesen Zalantza Metodoa eta Cogitoaren Printzipioa

Filosofia eta etika2,38 KB

Descartesen Zalantza Metodoa eta Cogitoaren Printzipioa

Sarrera

Descartes, bere garaiko pentsalari guztiak bezala, egia aurkitzeko bide berri bat urratzen ahalegintzen zen. Descartesek horretarako metodo bat aurkitu zuen bere “Metodoaren Diskurtsoa” idazlanaren bitartez. Bere metodoa plazaratu nahian, dena jartzen du zalantzan lau kausaz bultzatuta:

  • Zentzumenen iruzurra
  • Arrazoimenaren huts egiteak
  • Itzarrik eta ametsetan gaudeneko desberdintasunaren zailtasunak
  • Jeinu edo Jainko maltzurraren hipotesia

Zalantzaren bidez, Descartesek garuneko hondakinak baztertu (garbiketa gnoseologikoa) eta ziurtasunak lortzeko lanabes gisa (ziurtasun-iturria) erabiltzea lortu nahi du. Descartesen ustez, zalantza adimen-jarrera nabaritasun osoz ez agertzean edo proposizio...

Jarraitu irakurtzen "Descartesen Zalantza Metodoa eta Cogitoaren Printzipioa" »

Aro Modernoko Metodo Berriak: Descartes eta Bacon

Filosofia eta etika2,35 KB

Aro Modernoko Metodo Berriak

Zientzian eta filosofian, Aro Modernoa metodo berri baten bilaketan hasten da. Garai honetako pentsalari guztiak egia bilatzeko bide berri bat urratzen ahalegintzen ziren.

Descartes eta Metodoaren Diskurtsoa

Descartesek, bere "Metodoaren diskurtsoa" idazlanarekin, metodo berri bat aurkitu zuen. Hala ere, Francis Bacon izan zen hori egin zuen lehena "Novum Organum" idazlanarekin. Bi pentsalari horien ustez, metodo egoki baten falta izan da zientziaren gaitz gehienen oinarria eta zergatia.

Silogismoaren Ordezkoa

Aristotelesek Erdi Aroan erabilitako silogismoa ordezkatuko duen metodo berri bat aurkitzea da gakoa. Silogismoa egia orokor batean oinarritzen den arrazoibide deduktiboa da. Descartesen ustez, silogismoa guztiz

...

Jarraitu irakurtzen "Aro Modernoko Metodo Berriak: Descartes eta Bacon" »

Karl Marx: Alienazioa, Erlijioa eta Humanismo Erradikala

Filosofia eta etika2,78 KB

Karl Marx: Humanismo Erradikala eta Gizarte Analisia

Marxen ardura teoriko eta iraultzailearen ideia zentrala **humanismo erradikala** dela esan daiteke. Gizaki gehienak esplotatuta eta umiliatuta bizi dira. Hori dela eta, baldintza materialak ezartzeko premia ikusten du, proletarioei kendutako duintasuna itzul dakien. Horren ardura izanik, Marxek gizarteari buruz egiten duen analisian filosofiara jotzen du, hura baita gizakiaren askatasuna lortzeko bidea.

Alienazioaren Kontzeptua

Alienazioak gizakiak bere baitako zerbait galtzea esan nahi du: norberaren buruarekiko arrotz bihurtu denaren egoera. Marxen iritziz, alienazio nagusia lanarena da, eta hortik sortzen dira beste alienazioak, sustrai ekonomikoa baitute. Marxek hiru alienazio mota nagusi...

Jarraitu irakurtzen "Karl Marx: Alienazioa, Erlijioa eta Humanismo Erradikala" »