Aristoteles: Gizartasuna eta Erregimen Politikoa

Filosofia eta etika4,16 KB

Aristoteles Platonen ikaslea izan arren hogei urtez, bere filosofia propioa garatzen du, Platonen filosofiatik argi eta garbi bereizten dena. Platonek bi munduen existentzia planteatzen du eta ideien mundua benetako errealitatea dela dio, horregatik, bere filosofia arrazionalistatzat har dezakegu. Aristoteles aldiz, naturaren eta bizidunen ikerlaria da eta ikusten duena aztertzen du eta hortik galderak egiten hasten da. Bere ustez, inguratzen gaituena da errealitate bakarra. Esan daiteke bere filosofiaren joera enpirista dela.

Teoria honen bidez, teoria animalia politikoa dela defendatzen du, hau da, gizartean bizitzeko beharra dauka. Gainera, berezko hiru elkarte bereizten dira: garrantzitsuena eta oztopoa ez den familia, familiaz osatutako auzoa eta hiria.

Bestalde, bi gobernu mota daude: zuzena, herritar guztiak ongira bideratzen dituena; eta zuzengabeak, gobernuan dauden interesen araberakoak. Gobernu zuzenen artean teorian onenak aristokrazia eta monarkia dira, baina praktikan, errepublika, aurreko bien erdiko puntua eta gehieneko erdiko klase bati zuzendua. Gainera, gobernatzeko era usteltzen bada, gobernu zuzengabean bilakatzen dira: monarkia tiranian, aristokrazia oligarkian eta errepublika demagogian.

Beraz, argi dago Aristotelesek ez duela komunismo Platonikoa defendatzen. Hau da, gobernariek jabetza pribatuari eta familiari uko egin behar diotela. Bestalde, zuzentasuna lortzeko agintariek ez dute urte askotako heziketa prozesua egin behar jakintsu bilakatzeko. Esperientzia behar da ohiturak eta bertuteak errepikatuz bertsutu bilakatzeko.

Azkenik, Platonen justiziaren eta hiriaren antolamenduaren aurkakoa da. Bere ustez, legekotasuna eta merezimendua konbinatu behar dira, guztiei tratu bera ematea merezi dutenaren arabera.


Platonen Ideien Teoriaren Kritika: Hilemorfismoa

Aristoteles Platonen ikaslea izan arren hogei urtez, bere filosofia propioa garatzen du, Platonen filosofiatik argi eta garbi bereizten dena. Platonek bi munduen existentzia planteatzen du eta ideien mundua benetako errealitatea dela dio, horregatik, bere filosofia arrazionalistatzat har dezakegu. Aristoteles aldiz, naturaren eta bizidunen ikerlaria da eta ikusten duena aztertzen du eta hortik galderak egiten hasten da. Bere ustez, inguratzen gaituena da errealitate bakarra. Esan daiteke bere filosofiaren joera enpirista dela.

Ideiak eta gauzak bananduta ulertu zituen Platonek. Bere ikuskeran adimenak ezagutzen zuen benetako errealitatea, ideien mundua, eta sentimenen informazioa bigarren mailakoa zen ezagutza-prozesuan. Aristotelesek, aldiz, uste du ezagutza esperientziatik abiatu behar dela eta kontzeptuak eratzen direla adimenak esperientzia hori lantzen duenean.

Platonek ustez, izakien esentzia ez dago izakiengan, ideien munduan baizik. Aitzitik, Aristotelesek batere zalantzarik gabe dio izaki baten esentzia (forma) bere baitan datzala.

Aristotelesek hilemorfismoa deitu zion izakiak materiaz eta formaz eraturik daudela dioen teoriari. Izaki baten forma da izaki hori espezie baten kide izatea egiten duena, materia, aldiz, izaki hori osatzen duena. Beste hitzetan, forma substantziala izaki batean unibertsala dena da eta materia izaki batean partikularra dena. Materia eta forma elkartuta daude, eta ezin dira bananduta agertu. Batasun hori homogeneoa da, ezin da egon materia formarik gabe ezta forma materiarik gabe ere. Aristotelesek zioenez, gauza bakar bat dira, hau da, substantzia; hori da benetan existitzen dena.

Aristotelesen ustez, sentimenez hauteman daitekeen mundua ideien munduaren bidez azaldu nahi izateak ez du zentzurik, arazoak baino ez dakartza, bi munduren berri eman beharko baikenuke. Horrenbestez, zailtasuna areagotu baino ez genuke egingo.

Horrez gain, ideiek ez dute azaltzen ez mugimendurik ez haren jatorririk, haiek ez baitira ez kausa eragileak, ez kausa eraginkorrak. Egitez, Platon ez zen saiatu aldaketa konkretuak azaltzen. Aristoteles aldiz, izakien aldaketa edo mugimendua azaltzen saiatu zen (potentzia-aktoa, aldaketa motak, lau kausen doktrina).

Azken batean, Aristotelesek dio ideien mundu bati buruz hitz egitea ez litzatekeela hitz hutsak eta metafora poetikoak erabiltzea besterik.

Deskargatu

PDF Word HTML