Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Filosofia: Jakintza, Zientzia eta Arte

Filosofia eta etika2,98 KB

ZER DA FILOSOFIA?

Ezarrita dagoen egia zalantzan jartzeko duen grinagatik, bere burua zalantzan jartzen du. Horrenbestez, filosofia jakintzatzat har daiteke: beste disziplinek konplexuegiak izateagatik aztertu ezin dituzten gaiak aztertzen ditu, hala nola, zein den existentzaren zentzua, zein da gauza gutzien jatorria edo zergatik duten edo ez duten “itxuraz” oso desberdinak diren objektuek esentzia bera. Bestalde, filosofia “zientzia goren” gisa ere defini daiteke; hau da, pentsamendu zientifikoaren nolabaiteko sorburutzat jotzen da, eta gaur egun, pentsamendu zientifikoaren fidagarritasuna bermetzat. Hala ere, beste zenbaitek nahiago du filosofia jarrera jakin bat dela esanez definitu, hots, ezagutzeko moduari buruzko, ezagutu daitezkeen...

Jarraitu irakurtzen "Filosofia: Jakintza, Zientzia eta Arte" »

Jakintza eta Ezagutza: Motak, Iturriak eta Metodoak

Filosofia eta etika13,9 KB

Zer da Jakitea?

  • Jakitea errealitatea antzematea da.
  • Gugan finkatuta gelditzen da.
  • Besteei adierazi diezaiekegu.

Jakintza Iturriak

  1. Zentzumenen bidez (pertzepzioen bidez)

    (Adibidez: Euria egingo du berehala)

  2. Arrazoimenaren bidez (pentsamendu eta prozesu logikoen bidez)

    (Adibidez: Erabaki hori ez da justua)

Jakintza Motak

Arrunta

  • Ez da jakintza sistematikoa.
  • Eguneroko bizitzako esperientzian oinarritzen da: enpirikoa da.
  • (Adibidez: Hodei ilunek euria ekartzen dute askotan)

Zientifikoa

  • Gertaeren zergatiak azaldu nahi ditu modu sistematikoan.
  • Enpirikoa da (ezagutzak esperientzian oinarritzen dira).
  • Metodo zientifikoak esperimentazioa eta matematika erabiltzen ditu.
  • Naturaren ulertzerakoan legeak eta teoriak sortzen ditu.
  • (Adibidez: Grabitazioaren Legea edo Erlatibitatearen
...
Jarraitu irakurtzen "Jakintza eta Ezagutza: Motak, Iturriak eta Metodoak" »

Hautespen Naturala eta Diseinu Adimendua: Homo Sapiensaren Garapena

Filosofia eta etika2,74 KB

Hararik zergatik jartzen du 'gizaki' izena bera zalantzan?
Gure oinordekoek ez dutelako hautespen naturalari jarraituz eboluzionatuko, diseinu adimenduari lotutako eboluzioa izango dutelako baizik. Ingeniaritza biologikoaren bidez, ziborgen ingeniaritzaren bidez eta bizitza ez-organikoaren ingeniaritzaren bitartez, gure oinordekoak gugandik izugarri urrunduko dira, gu neanderthalengandik urrundu garena baino are gehiago. Orain arte denok hautespen naturalaren eraginpean eboluzionatu dugu, baina diseinu adimenduaren garapen azkarrari esker, Homo Sapiensa izaki erabat ezberdinek ordezkatuko dute, jainkoen antzeko batzue


Zein izan da XXI. mende arte 4000 miloi urte inguruan planetan gertatu dena eta gaur egun, XXI. mendean, eman den ... 4.000 milioi...

Jarraitu irakurtzen "Hautespen Naturala eta Diseinu Adimendua: Homo Sapiensaren Garapena" »

Etika eta Morala: Gizakia, Kontzientzia eta Justizia

Filosofia eta etika3,33 KB

Gizaki Ez Diren Animaliak Subjektu Moralak Dira?

Animaliak ez dira subjektu moralak; moralak erabakiak hartzen laguntzen digu, eta animaliek ez dute askatasunik ona edo txarra den bereizteko. Gizakiak ez diren animaliek estimuluak jasotzen dituztenean sortzen dute erantzuna. Hori animalien baliabide biologikoei esker gertatzen da. Estimulu horiek automatikoki sortzen dira. Aldiz, gizakiok ez gaude senek determinatuta; erabakiak hartu eta horiek justifikatzen ditugu.

Zer da Kontzientzia Morala eta Zein Dira Funtzio Nagusiak?

Alde batetik, ona edo txarra dena bereizteko printzipioak hautematen dituena da, eta bestetik, printzipio horiek aplikatzen jakitea. Honen funtzio nagusiak hauek dira:

  • Bakoitza gidatzea da, nahiz eta ez digun indarrez inposatzen.
...
Jarraitu irakurtzen "Etika eta Morala: Gizakia, Kontzientzia eta Justizia" »

Metafisikaren Kritika: Sokrates eta Kristautasunaren Azterketa

Filosofia eta etika2,2 KB

1. kmz. Metafisikaren Kritika. Sokrates kontzientzia moralen sortzaile, betebehar eta justiziaren asmatzaile. Antzinako grekoen baloreak aldatu, arrazoiaren alde, irrika eta instintuen aurka azaldu.

  • Platonek “benetako mundua” asmatu, bereizketa egin, berak asmatutako mundu faltsua eta itxurazko mundua, erreala ⇒ bizitza eta mundu erreala mesprezatzera bultzatu.
  • Kristautasunak bi munduen arteko banaketa sakondu eta finkatu bekatua eta errua gaindiezinezko dikotomiak ezarriz.
  • Ilustrazioak antzinako baloreek zutik diraute. Betiko morala sakonkiago finkatzen saiatu giza arrazoei praktikoan finkatuz.
  • XIX. mendea, positibismo eta zientifizismoaren mendea, metodo zientifikoak gauza zehatzak orokortasunaren ikuspegitik aztertzen ditu, gauzen arteko
...
Jarraitu irakurtzen "Metafisikaren Kritika: Sokrates eta Kristautasunaren Azterketa" »

Ilustrazioa: Arrazoiaren eta Askatasunaren Garaia

Filosofia eta etika4,11 KB

Ilustrazioa

Ikusmolde berrien bultzatzailetzat ikusten den garaia da, non ilustratuek arrazoi autonomoaren alde egiten duten. Halaber, adimenari eta arrazoiari esker, argia hedatuko da gizakiarentzat nonahi. Ilustrazioaren helburu orokorra "sapere aude" da; hau da, ausart zaitez zeure adimenaz baliatzera. Ilustrazioaren garaian, arrazoi kritikoa sustatzen da, pentsamendu askea ahalbidetzen da, tolerantzia nagusitzen da eta gizadiaren aurrerapena arrazoiaz gain, hezkuntzaren bidez ere lortu nahi da.

Adingabetasuna

Bere kabuz pentsatzeko gai ez dena, iritzi propioa ez duena, besteak dioena errepikatzen duena. Hau da, esperientziatu ez duenez, besteak dioena errepikatzen du eta aurreiritziz betea dago. Adingabea dena, ez da gai bere adimenaz baliatzeko,...

Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioa: Arrazoiaren eta Askatasunaren Garaia" »

XX. Mendearen Filosofia: Zientzia, Antropologia eta Giza Helburuak

Filosofia eta etika1,99 KB

XX. mendeko filosofien hurbilketa orokorra XX. mendean filosofiaren papera eta lekua eztabaidatu ziren. XIX. mendean hasi zen zientzia partikularren emantzipazio-prozesuak krisi bat eragin zuen filosofian. +emantzipazioa dator natura zientzietatik, baita giza zientzietatik ere; edo antropologia... bezalako zientziak sortzen dira. Antzina pentsaezina zirudiena,errealitate bihurtzen da. XX. an gaur egun indarrean dauden korronte filosofiko batzuk sortzen dira: marxismoa, existentzialismoa, bitalismoa eta mugimendu analitikoa. Bestalde, bizitza, existentzia, etika, giza helburuak, elkarrizketa, zentzua izan ziren Beste XX. nendeko filosofien artean - Filosofia analitikoa hizkuntza idealaren bilaketaz arduratzen da. Wittgensteinek, adibidez, arrazionaltasunean...

Jarraitu irakurtzen "XX. Mendearen Filosofia: Zientzia, Antropologia eta Giza Helburuak" »

Arrazoi Praktikoaren Kritika: Azterketa eta Gakoak

Filosofia eta etika3,34 KB

Arrazoi Praktikoaren Kritika

Zer aztertzen du Kantek? Zein galdera erantzuten du?

“Arrazoi praktikoaren kritika” idazlanean, Kantek bere morala edo etika azaltzen du. Bere ustez, arrazoia ezagutza teorikoa ez ezik, ezagutza praktikoa ere bada, eta ekintzetarako balio du. Lan honetan, “zer egin behar dut?” galdera erantzuten du.

Gizakiok moralak omen gara, zergatik? Nola bideratzen ditugu gure ekintzak?

Gizakiok moralak gara, arrazoimenak egin gaitu moralak, aurretik onartu ditugun lege moralen edo politikoen eraginpean soilik jokatzen dugulako. Izan ere, gizakiak eredu ideal batzuen arabera bideratzen eta neurtzen ditu ekintzak; ekintza onak eta gaiztoak bereizten dira, eta hori jendearen ohituretan ikusi ahal da.

Zeri esaten dio inperatiboa

...
Jarraitu irakurtzen "Arrazoi Praktikoaren Kritika: Azterketa eta Gakoak" »

Adingabetasuna, Ilustrazioa eta Askatasuna: Gizartearen Garapenari Buruzko Pentsamenduak

Filosofia eta etika2,79 KB

Adingabetasuna

Gizarteak ilustrazioaren aurretik duen egoera, gidaritza edo tutoreen menpeko egoera. Adingabetasunak besteren gidaritzarik gabe norberaren arrazoiaz baliatzeko ezintasuna esan nahi du. Kanten arabera, gizakia bera da egoera horren errudun, koldarkerian eta alferkeria erosoetan bizi baita; arrazoiak bakarrik gida dezake gizakia betetasunera eta nagusitasunera; horregatik, gizakiak adingabe dirau arrazoiaren erabilera kritiko eta autonomoaren bidea hartzen ez duen bitartean.

Ilustrazioa

XVIII. mendeko aldaketa ekonomiko eta sozialekin batera zabaldu zen mugimendu ideologiko-kulturala da. Kanten arabera gizakia bere erruz jasaten duen adingabetasunetik irtetean datza. Argitzeak, nork bere kabuz eta era autonomoan pentsatzen ausartzea,...

Jarraitu irakurtzen "Adingabetasuna, Ilustrazioa eta Askatasuna: Gizartearen Garapenari Buruzko Pentsamenduak" »

Gizakiaren Dualismoa Agustindar Filosofian

Filosofia eta etika2,43 KB

Gizakiaren Dualismoa Agustindar Filosofian

Antropologia Agustindarra

Gizakiari buruzko agustindar filosofiak eredu dualistari jarraitzen dio.

Dualismoaren Kontzeptua

Jainkoak bere irudi eta antzeko egin zuen gizakia. Gizakia izaki konposatua da, arima hilezkor eta gorputz hilkorrez osaturiko izakia; hau da, kreazioaren gailurra da. Gizakia gorputz hilkor eta mundukoiz baliatzen den arima arrazoiduna da. Bi substantziak osatzen dute gizakia: arimak eta gorputzak, baina ariman dago lehentasuna. Platonen eragina nabaria da gai honetan.

Arimaren Hilezkortasuna

Arima hilezkorra den giza arima materiazko gorputza animatzen duen printzipio immateriala da. Arimaren materia-gabetasuna eta bere substantzia izaerak hilezkortasunaren froga argiak eta garbiak...

Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren Dualismoa Agustindar Filosofian" »